Zigoitia Euskaraz: AITOR GOROSABEL & XABI BASTIDA (SU TA GAR)
Iraileko lehenengo bi asteburuetan izango da aurten ere Zigoitia Euskaraz, beti bezala. Aurten, ordea, lan-taldeak egin duen hausnarketa baten ondoren, ekitaldi berri batez gozatzeko aukera ere izango dugu, Zigoitiko Udalaren lankidetzarekin.
Zigoitia Euskaraz, euskararen aldeko ekimen sinboliko eta indartsua da, zigoitiarrentzat oso garrantzitsua dena. Iraileko lehenengo bi asteburuak dira ekimenaren ardatza, ezaguna denez.
Talde antolatzaileak, hausnarketa bat egin ondoren, irailean pilatzen den indarra urte osora zabaltzeko asmoz, urtean zehar euskarazko kultur ekitaldiak antolatzeko ahalegina egitea erabaki du. Horren ondorio da lehenengoa, Zigoitiko Udalaren lankidetzarekin eta Ondategiko administrazio batzarraren laguntzarekin antolatua:
Ekainaren 1ean, 18:30ean, Ondategin, Sarragoako zelaietan, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidak kontzertu berezi bat emango dute.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Ekainak 1
- Ordutegia18:30
- LekuaSarragoa (Ondategi)
Zigoitia


