Deustualdeko Klown Jaialdia 2024: "Klown bertso saioa" (OIHANA BARTRA, ANE LABAKA ETA MIREN ARTETXE )
Bilboko Udalak hasiera emango dio otsailaren azteazken eta ostiraletan, 2tik 28ra, ospatuko den "Deustualdeko Klown Jaialdia"-ren hirugarren edizioari.
Deustuko eta San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegian antolatutako emanaldi berri honek sarrera librea eta doakoa izango du edukiera bete arte, eta lehen mailako clown ikuskizunak ekarriko ditu, adin eta publiko guztientzako ikuskizunekin.
"Deustualdeko Klown Jaialdia"-k clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu. Clowna tradizio handiko diziplina da Euskadin; izan ere, "parte hartzen duten konpainiek ahalegin eta lan eszeniko guztia egiten dute umorea egiteko modu horretan, eta hori ez da soilik haurren kontua, baizik eta barreak oso modu interesgarri, sakon eta konplexuan hurbiltzen dizkie gazteei eta adin handiagoko jendeari", azaldu dute Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailetik
Aurten, iazko edizioan bezala, programak zortzi proposamen izango ditu, horietako hiru euskal konpainiaren eskutik: Ekain Pailazoa, "Slapstik" - otsailaren 2an -; Potxin-Patxin, "Baserrian" - otsailaren 23an -; eta Oihana Bartra, Ane Labaka eta Miren Artetxe bertsolariak, Beatriz Egizabal aurkezlearekin, "Klown bertso saioa" - otsailaren 28an -, estatuko beste konpainia batzuekin batera, Inda Pereda, "Lubbert" - otsailaren 7an -; Cía Maiclown, "Tentación divina" - otsailaren 9 -; Compañía Niumpaloal'arte, "Natación sinCLOWNizado" - otsailaren 14 -; Cía Bergamown, “Party Time” - otsailaren 16an -; eta Señor Stets, “Traqueteo” – otsailaren 21an -.
DEUSTUALDEKO KLOWN JAIALDIA 2024
- Otsailak 2, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. EKAIN PAILAZOA - “Slapstik”. Euskera. Euskal Herria. Publiko guztientzat. Ekain pailazoa bueltan da ikuskizun berriarekin, beste behin ere Euskal Herriko haur, gazte eta helduak txunditzeko asmotan. Jolasa, umorea, katxondeoa eta zirkua; guztiak uztartuko ditu Ekain pailazoak bere abilezien bitartez publikoa liluratuko duen ikuskizun honetan.
- Otsailak 7, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. INDIA PEREDA - “Lubbert”. Testurik ez. Catalunya. Publiko gaztea eta heldua. Adanek eta Evak Edengo lorategiak zapaldu aurretik, Jainkoak plan bat zeukan... Ezagutu ezazu Lubbert Dash, lurreko gizakiaren lehenbiziko zirriborroa. “Lubbert”-ek Paradisuaren ateak irekiko dizkigu eta sartzera gonbidatuko gaitu. Lorategian egiten duen bidaian bere burua eta mundu berria deskubrituko ditu. Bere alde sendoak, ahulguneak eta premiak ezagutuko ditu: horiek jolas bukaezin batera eramango dute, pertsonaia xelebrez betetako alegiazko munduak esploratzeko, egoera zentzugabeekin eta irudi surrealistekin.
- Otsailak 9, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. CÍA MAILCLOWN - “Tentación Divina”. Testurik ez. Madril. Publiko guztientzat. Aingeru lotsagabe, erronkari eta inputaezina! Merkurio aingeru bat da. Edo esan beharko genuke... espiritu ipurtarina, ikasteko eta emozioak bizitzeko irrikan, zeruan atrapaturik aspertuta? Kezkagarria eta kezkagabea, arriskutsua eta jakin-min handikoa, susmagarria eta tolesgabea, eta interpretaziorako gaitasun handikoa... okerreko interpretazioa egiteko gaitasuna, baina interpretatzeko gaitasuna, finean.
- Otsailak 14, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. COMPAÑÍA NIUMPALOAL’ARTE - “Natación SinCLOWNizada”. Gazteleraz. Granada. Publiko gaztea eta heldua. Rio de Janeiroko Joko Olinpikoak hurbil daude, eta Tucumunzaniako “Igeriketa sinCLOWNizatuko” talde olinpikoa prest dago Brasilgo txartela emango dion sailkapen-proba egiteko. Antzezlan zoro eta dibertigarria da, clowna eta gorputz-mimoa baliatzen dituena. Bikote honek asko du esateko, hitzik erabili ez arren. Joko Olinpikoetaranzko bidaian, igerilari bikote honek abentura mordoa izango du: tribu indigena batek eraso egingo die, bizirik dauden eskuen kontra borrokatuko dira, ezerezetik musika sortuko dute, ekaitz bitxiak ikusiko dituzte, Broadwaykoak izan litezkeen koreografiak, amodio-eszenak... Niumpaloal´Arte zigilua izango duten beste istorio askoren artean, zeinetan obra dinamiko eta original bat ikusiko dugun. Publikoak ere asko izango du esateko.
- Otsailak 16, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. CÍA BERGAMOTTO - “Party time”. Testurik ez. Catalunya - Italia. Publiko guztientzat. “Party Time” ikuskizunak aitatasunaren mundura bidaiatzera gonbidatzen gaitu; oro har, zaintzen mundura. Gepettok bat-batean txotxongilo bati esker aita izatea zer den deskubritu zuen bezala, Bergamotto clownak bere peluxezko hartz maitagarriarekin dituen bizipenak kontatuko dizkigu. Abentura zirraragarriak izango dituzte biek.
- Otsailak 21, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. SEÑOR STETS - “Traqueteo”. Testurik ez. Catalunya. Publiko gaztea eta heldua. Musikaria sartzen da, janzten da eta instrumentuak hartzen ditu. Multi-instrumentista, eta erritmo eta melodien malabarista. Jazzaren klasikoak, hainbat folklore eta bere kantuak torturatzen ditu dena aldi batean jotzean tematuta dagoen pertsonaia honek, hori lortzeko etengabeko borroka batean. Egoera honetan, batzuetan instrumentuek nahi dutena egiten dute, halabeharrez!
- Otsailak 23, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. POTXIN-PATXIN - “Baserrian”. Euskeraz. Euskal Herria. Publiko guztientzat. POTXIN - PATXIN artistak baserrira egun pasa doaz eta, bide batez, ikusleak ere bertan senti arazi nahi dituzte. Une oro erne eta adi egongo da ikuslea. Mendi, baso, zelaiek ematen digutenarekin ondo pasatuz ikastea du helburu saio honek. Animalien lagun izaten eta bakean uztearen garrantzia ikasiko dugu. Eta jolastuz baserriko eginkizunetan parte hartuko dugu.
- Otsailak 28, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. BEATRIZ EGIZABALEK gidatuta. Bertsolariak: OIHANA BARTRA, ANE LABAKA ETA MIREN ARTETXE - “Klown bertso saioa”. Euskeraz. Euskal Herria. Publiko gaztea eta heldua. Inprobisazioa oinarri duten bi sormen alor uztartuko dira: klowna eta bertsoa.Beatriz Egizabal umoregile feministak egingo du gidari lana eta bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz. Lau ahots elkarlanean arituko dira umoretik eta feminismoz. Bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatriz Egizabalen egiteko moduek bertsolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die. Saio dinamiko eta berritzaileak dira, giro askotara egokitzeko saioak.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2024(e)ko Otsailak 28
- Ordutegia19:00
- Lekua Deustuko Udaltegia
Aguirre Lehendakariaren Etorbidea, 42
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Deustuko Udaltegia

