Dantzan Bilaka: "Gorputza abiarazteko leherketa iragankorrak", María Ibarretxe

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko otsailaren 26(e)tik 2024(e)ko otsailaren 29(e)ra
  • Dantzan Bilaka: "Gorputza abiarazteko leherketa iragankorrak", María Ibarretxe

Tailer-laborategi honetan, mugimenduari heltzeko modu ezberdinak ikertzen dituzten tresnak partekatuko ditu Maria Ibarretxek.

Arrazoi askogatik aktibatua izan daitekeen zinetikotasun bezala ulertuko dugu mugimendua: arau fisikoekin, kontzeptuekin, paisaiekin edo amonarekin izandako elkarrizketa batetik datozen hitzekin, adibide batzuk ematearren. Desiren, jakin-minen edo kezken bilketa bat osatzen dute, gorputzak modu zehatz batzuetan bizitzera daramatzen motor bezala funtzionatzen dutenak.

Gorputz hauek denboran mugitzen dira, eta euren motor propioek leku fisiko eta irudimenezkoetan bultzatzen dituzten beste gorputz batzuekin topo egiten dute, elkarrekin bizitzeko testuinguruak sortuz.

Tailer honek parte-hartzaileen arteko topaketa bilatzen du, konfiantzazko espazio jolasti bat sortzeko. Input ezberdinak eskainiko dira bertan, entrenamendurako erritual bezala edo sorkuntza indibidual eta taldekorako erabilgarri izan daitezkeenak, horrela erreferenteak, metodologiak eta imajinarioak zabaltzen lagunduz; idazketaren, sentsorialtasunaren eta zinematografikotasunaren artean dabiltzan inprobisazioen bidez, non gorputzek paper protagonista bat izango duten.

  • NORI ZUZENDUA: Sorkuntza prozesuetan, mugimenduan edo/eta koreografian aurretiko esperientziaren bat duten pertsonak.

Izen ematea:  info@addedantza.org


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko otsailaren 26(e)tik 2024(e)ko otsailaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAstelehena 16:00-21:00 // Asteartea, asteazkena eta osteguna 09:00-14:00
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa50 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Artium Museoa

Non