AteneOn musika zikloa: MICE + NAKAR

Elorrio 2023(e)ko Abenduak 23
  • AteneOn musika zikloa: MICE + NAKAR
  • AteneOn musika zikloa: MICE + NAKAR

Jone Laspiur (ahotsa), Xalba Ramirez (programazioak, samplerrak, sintetizagailuak, ahotsa), Jokin Azpiazu (sintetizagailuak, samplerrak), Andoni Olaetxea (gitarra, baxua).

NAKAR postpunk musika elektronikoko proiektu berri bat da, proiektu desberdinetatik datozen eta bide berriak jorratu nahian dabiltzan artistek osatua. Lasarteko Pogrom synth-punk taldeak eman zuen kontzertua izan zen proiektuaren abiaburua. Bertan elkartu ziren Jone Laspiur (Koban, Nøgen) aktore eta abeslaria eta Xalba Ramirez (Raitx, Koban, Physis versus Nomos) eta proiektu berri bat abian jartzea erabaki zuten Andoni Olaetxearekin (Pelax, Zozo, Burrundaria…) eta Jokin Azpiazurekin (OLOR, Occhi di Farfalla, PAM,…).

Elektronikan eta soinu berrietan zentratuak, esperimentazioaren barruan arakatzen dute punk, techno, spoken word eta melodia ilunekin, garai ilunetarako aproposak diren horiekin.

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako talde hautatuetako bat da Nakar.

 

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa 2019an.

Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. Lautada du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez.

 

 

 
AteneOn

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abenduak 23
  • Ordutegia22:00
  • LekuaATENEO
    Elorrio
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaEuskara

Non