Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: Sorgin Gaua: "Vulvine Reine de l'Extase" + "Rokya" + "Brujería"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Urriak 28
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023: Sorgin Gaua: "Vulvine Reine de l'Extase" + "Rokya" + "Brujería"
    'Rokya'

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2023

Hizkuntza: frantsesa eta gaztelania. Azpitituluak: gaztelania.

Vulvine Reine de l’Extase (2022). Mary Yanko, Théo Guyot, Ming Chieh Chang, Nawel Bahamou, Clémence Andre. Frantzia. 8 min

Erresuma mortu batean makaltzen hasia den erregina bat Heriotzaz maitemintzen da, eta haragizko maitasun harreman bat hasten du harekin. Hala, uztartze morboso hori obsesio bihurtzen da berarentzat; akabatu egingo duen obsesio bat…

+

Rokya (2023). Frantzia. 91 min

  • Zuzendaritza: Sai¨d Belktibia.
  • Ekoizpena: Iconoclast Films.
  • Gidoia: Sai¨d Belktibia, Louis Penicaut, Elias Belkeddar.
  • Argazkia: Benoît Soler.
  • Muntaketa: Benjamin Weill, Nicolas Larrouquere.
  • Aktoreak: Golshifteh Farahani, Amine Zariouhi, Denis Lavant, Je´re´my Ferrari, Issaka Sawadogo.

Sai¨d Belktibia frantsesa da. Afrikar jatorrikoa. Bis salto bat, baita belarrira ere, bere izena ahoskatzen duzunean. Les Miserablesen (2019) eta Les Indésirablesen (2023) autore frantses-maliar Ladj Lyren anaia Parisko banlieuen eta Maliko bidonvillen. 2014an elkarrekin filmatu zuten indar handiko dokumental bat, 365 jours au Mali. Saïd Belktibiak badaki zinema egiten. Zinema kezkagarria. Rokyan, emakume bat erretratatzen du, bizitzan aurrera ateratzen ari dena izaki, objektu, sustrai eta erlikia exotikoekin trafikatuz. Eta app bidez bezero desesperatuak sendatzaile mistikoekin konektatuz… Saïd Belktibiak berehala igo zituen bere Insta kontura irudiak, film honek Zilarrezko Méliès europarra erabakitzen zuen epaimahaiaren aipamen berezia MOTELX Lisboan lortu zuela frogatzen dutenak.

+

Brujería (2023). Txile-Mexiko-Alemania. 101 min

  • Zuzendaritza: Christopher Murray.
  • Ekoizpena: Juan de Dios Larraín, Pablo Larraín, Rocío Jadue, Nicolás Celis, Viola Fügen, Michael Weber / Fabula, Pimienta Films, Match Factory Productions.
  • Gidoia: Christopher Murray, Pablo Paredes.
  • Argazkia: María Secco.
  • Musika: Leo Heiblum.
  • Muntaketa: Pamela López.
  • Aktoreak: Valentina Véliz Caileo, Daniel Antivilo, Sebastian Hülk, Daniel Muñoz, Neddiel Muñoz Millalonco.

La Recta Provincia benetan existitu zen. Chiloé artxipelagoan, Txileko hegoaldean, chonoak, cuncoak eta huillicheak bizi dira espainiarrak iritsi baino lehenagotik, baita Felipe Gálvezen Los colonos (2023) film bikainak kontatzen dituen espantuen ondoren ere. La Recta Provincia, itsasoa, lurra, astroak eta animaliak gobernatzen dituzten botereekin kontaktuan zeuden gizakiek osatzen zuten. Jakina, konkistatzaileek eta kolonoek gorroto zieten, eta beldur zieten ere. Horra hor beldur etnografiko horren abiapuntua, non Estatu Sorginak Txileko Errepublikako Estatuari aurre egiten dion. Sorgin ehiza bati ekin zitzaion 1880. urtean; hala eta guztiz ere, diotenez, La Recta Provinciak eutsi egiten dio oraindik.


Laburrean

Non