Kultur Hedapena programa 2023 (Barakaldo)

Barakaldo 2023(e)ko urriaren 17(e)tik 2023(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Kultur Hedapena programa 2023 (Barakaldo)

Urriaren 17an, asteartearekin, abiatuko dira Hurbileko Kultur Zentroetako Sareko Kultur Hedapeneko Programako jarduerak. Programazioak ohiko jaruderak hartzen dit: hitzaldiak, kultur bisitaldiak, irakurlearen kluba, arte-topaketak, artisten tailerretara bisitaldiak, udal erakusketak dinamizatzeko jarduerak, eta abar. Horrez gainera,  aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten Ongizarte Eskolaren ekimenak eta Dastaka pilula gastronomikoak aisialdiko jarduera eta esperientzia berritzaileak proposatzen dituzte, osagai ludiko eta didaktikoz ukituak, bizi-estilo osoago eta zoriontsuago baterako gakoak emanez.  Junto con estas actividades, durante la segunda semana de noviembre, el programa se hará eco del evento Zientzia Astea 2023 impulsado desde la UPV/EHU, del que Barakaldo es protagonista junto a las tres capitales vascas.

Udaleko webgunean eta kultur etxeetan ikus daiteke programazio osoa. Nabarmentzekoa da Ongizate Eskolaren programazioa. Bi hitzaldi-tailerren bitartez, natura etxera hurbilduko digute, etxeko leihoetan lorategi bat edo ortu txiki bat egitea proposatuz. Horrez gainera, Lur Gardenera irteera prestatu dute. Iñigo Segurola paisajistak sortua duen bilduma botaniko aberatsera, Oiartzungo aran txiki batean.  Urriaren 20an izango da.

Dastaka programak, bestalde, "gourmet" proposamen gastronomiko txikietan murgiltzen gaitu hiruhilerao.  Oraingo honetan, sukaldaritzako teknikei buruzko hitzaldia izango dugu, janari osasungarri eta goxoa egiteko. Elena Laguéns biokimikoak emango ditu bi hiltzaldi-dastaketa, espezialitateko kafearen eta boilur beltzaren munduara sartzeko.  Kultur Hedapena programak jarduera ugari ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira, Irakurlearen Kluba edo arte-topaketak, besteak beste, artearekin eta arte-lanarekin zerikusia duen guztiari buruz gogoeta egiteko eta solasean aritzeko. Gainera, bertoko artisten lana ezagutzeko aukera izango da.

Hiruhileko honetan hiru topaketa izango ditugu, arte-diziplina anitzetan diharduten hiru emakume ezagutzeko: Izaskun Alonso, margolaria, azalera-diseinatzailea eta EHUko fakultateko irakaslea (haren obrak ikusi ahal izango dtugu"EGITURAK bizi leku / hábitat ESTRUCTURAS"  erakusketara egingo den bisitaldian), Nekane Manrique margolari figuratibo eta muralista gaztea eta Marta Larrañaga zuntz-margolari eta diseinatzailea. Horrez gainera, Marta Larrañagaren tailerrera bisita egingo da, abenduan.

Izena aldez aurretik eman beharra dagoen jarduera guztietan, aurrez aurre edo telefonoz egin daiteke kultur etxe eta zentro zibiko guztietan. Posta elektronikoz egin nahi izatera,  ccclaracampoamorprogramas@barakaldo.eus  helbidera idatzi, jarduera, izen-deiturak, NANa eta harremanetarako telefonoa adieraziz. Online ere egin daiteke udal egoitza elektronikoaren bidez, BakQ-az.  

2023KO URRI-ABENDUKO PROGRAMAZIOA

URRIA:

  • UrriaK 17 HITZALDIA Picasso, XX. mendeko diziplina anitzeko artista handia. Lucía García. Clara Campoamor Zentroan. 19:00h.
  • Urriak 18 IRAKURLEAREN KLUBA Tranvía a la malvarrosa. Manuel Vicent. Clara Campoamor ZZ.  18:00h
  • Urriak 19 DASTAKA PROGRAMA. HITZALDIA. Sukaldaritza osasungarri eta goxo baterako teknikak. Elena Laguens. Biokimikaria. FESNAD. Gurutzeta ZZ 18:00h
  • Urriak 20 ONGIZATE ESKOLA IRTEERA KULTURALA.  Lur Garden. Oiartzun. 9:00-15:30. Izena eman behar da.
  • Urriak 23 MINTZALDI-TAILERRA Ezagut itzazu zeure liburutegiko zerbitzuak Ángeles Muñoz. Liburuzaina. Clara Campoamor ZZ. 18:00h
  • Urriak 24 BISITA GIDATUA. "EGITURAK bizi leku / hábitat ESTRUCTURAS" erakusketa. UDAL ERAKUSKETA ARETOA 19:00. Izena eman behar da.
  • Urriak 25. ARTE TOPAKETAK. Javier Santurtún & Izaskun Alonso. Clara Campoamor ZZ, 19:00h.-Urriak 26 ONGIZATE ESKOLA MINTZALDIA-TAILERRA Lorategi bat zure leihoan. Rakel López. Biolandare. Clara Campoamor ZZ . 19:00. Izena eman behar da.
  • Urriak 31. BISITALDI GIDATUA. Erakusketa: Picasso eskultore. Materia eta gorputza. Lucía García. Guggenheim Museoa. 07:30h. Izena eman behar da.

AZAROA

  • Azaroak 7 BISITALDI GIDATUA. Erakusketa: Picasso eskultoreMateria eta gorputza. Lucía García. Guggenheim Museoa. 17:30h. Izena eman behar da.
  • Azaroak 14. HITZALDIA. GEGOren eskultura:  Espazioa ehuntzen. Lucía García. Clara Campoamor ZZ.19:00h.
  • Azraoak 15. ARTE TOPAKETAK. Javier Santurtún & Nekane Manrique. Clara Campoamor ZZ 19:00h
  • Azaroak 16. ONGIZATE ESKOLA. MINTZALDIA-TAILERRA Ortu ekologiko txikia etxean. Rakel López. Biolandare. Clara Campoamor ZZ. 19:00h. Clara Campoamor ZZ.  Izena eman behar da.
  • Azaroak 20. ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA "Lanetik auzora". Josune Delgado. Dokumentala + bisita komentatua. Gurutzeta ZZ. 19:00h.
  • Azaroak 21 BISITALDI GIDATUA. Erakusketa: GEGOInfinitua neurtzen. Lucía García. Guggenheim Museoa. 17:30h. Izena eman behar da.
  • Azaroak 22 IRAKURLEAREN KLUBA. Àpegos feroces. Vivian Gornick. Clara Campoamor ZZ. 18:00h.
  • Azaroak 24 BISITA GIDATUA. FIG Bilbao. Zaloa Ipiña. Euskalduna Jauregian. 17:30h. Izena eman behar da.
  • Azaroak 29. DASTAKA PROGRAMA. MINTZALDIA-DASTAKETA. Espezialitate-kafea dastatzeko gakoak. Raquel González Setién. Kaitxo. Gurutzeta ZZ. 19:00 

ABENDUA

  • Abenduak 14. ARTE TOPAKETAK. Javier Santurtún & Marta Larrañaga. Clara Campoamor ZZ. 19:00h.
  • Abenduak 14. BISITA ARTISTAREN TAILERRERA. Marta Larrañaga margolariaren tailerrera bisita. Clara Campoamor ZZ. 17:30. Izena eman behar da.
  • Abenduak 18. DASTAKA. MINTZALDIA-DASTAKETA. Ezagutu boilurra, sukaldeko urre beltza. Flor Lazarova. Metautengo Boilurraren Museoa. Gurutzeta ZZ. 19:00h.
  • Abenduaren 14an: IRAKURLEAREN KLUBA. El dolor de los demás. Miguel Ángel Hernández. Clara Campoamor ZZ. 18:00h.

EGITARAUA

barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko urriaren 17(e)tik 2023(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • LekuaBarakaldo

Non