Musikaire 2023: Ruper Ordorika

Elorrio 2023(e)ko Uztailak 16
  • Musikaire 2023: Ruper Ordorika

Musikaire 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

“Amour eta toujours” Kubara garamatza lan berrian Ruper Ordorikak. Oraingo honetan, kantu eta molde berriekin dato, Kubara jo eta hango doinu eta giroetan inspiratutako kantekin, alegia.

Edertasuna eta gogoaren sakontasuna lortu ditu Ordorikak bere abestietan, soinu eta testuen etengabeko bilaketaren ondorioz, eta ondoan dituen musikarien eta ekoizpen-prozesuen kalitatea azpimarratu behar da. Nortasun denboragabe eta iraunkorreko abestiak dira emaitza, atmosfera klasiko eta garaikide batean bilduak.

  • Ruper Ordorika: Gitarra eta ahotsa
  • Arkaitz Miner: Gitarra, bibolina eta mandolina
  • Lutxo Neira: Baxua
  • Hasier Oleaga: Bateria
  • Eduardo Lazaga: Perkusioak
  • Nando de la Casa: Perkusioak eta teklatuak 

musikaire.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 16
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLariz Jauregia
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non