Hondarribian JAZZ 2023
Hondarribia JAZZ Nazioarteko Jaialdiak bigarren edizioa izango du aurten, 2022koa ekitaldi bikainaren ondoren. Uztailaren 10etik 16ra hiriko hainbat tokitan egingo da, batez ere hirigune historikoko plazetan. Aurkezpen ekitaldian izan dira Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea, Maria Serrano, Ekonomia Sustapeneko zinegotzia, eta Joseba Cabezas, Hondarribian Jazzeko zuzendaria.
Txomin Sagarzazu alkateak eman du ongietorria. “Udaletik lehen mailako kultur jardueren alde lan egiten dugu, eta ‘HondarribianJAZZ' eskaintza hau osatzera dator. Iazko lehen edizioko datuek jaialdia denboran sendotzen jarraitzera bultzatzen gaituzte, 15.000 pertsona baino gehiago bertaratu baitziren eta oso eragin positiboa izan baitzuen. Herritarrak gonbidatu nahi nituzke, baita bisitatuko gaituztenak ere, jazz musikaz giro paregabean gozatzera”.
Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak adierazi duenez, "HondarribianJAZZ" gure Turismoko Plan Zuzentzailean ditugun helburu nagusiekin bat dator. Hirigune Historikoaren bihotzean izango da uztailean, bi hilabete eta erdi barru. Gaur kartela eta bigarren edizio honetan parte hartuko duten musikarien berri emango dugu, eta datozen asteetan komunikazio kanpaina egingo dugu, lehen hitzorduaren arrakasta berdindu eta gainditzeko.
Kalitate eta maila handikoa den jazzaldia antolatu ahal izatea da helburua. Horrekin batera, hiriko ekonomian laguntzea ere bilatzen dugu. Hondarribia eta hirigune historikoa agertoki paregabeak izango dira horretarako, eta ziur gaude Hondarribiko eragile ekonomikoen inplikazioa izango dugula. Udaletik esfortzu handia egingo dugu horretarako”.
Gobernu Taldearen asmoa da kalitateagatik eta ukitu desberdinagatik nabarmentzen diren jarduerak antolatzeko bidea egiten jarraitzea. Alde horretatik, uztailaren 10etik 16ra bitartean doako emanaldiak izango dira Kasino Zaharreko lorategietan jarriko dugun karpa batean, Arma Plazan, Apezpiku Plazan eta Erreginaren Baluartean, eta sarrerak eta abonuak dituzten kontzertuak Itsas Etxea Auditoriumean. Helburua gure hiria udako jazz zirkuituan sartzea da” zehaztu du Serranok.
Programazio anitza
Joseba Cabezasek eman du programazioaren berri. “Hondarribia, Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazz jaialdiaren zirkuituan egon nahi dugu. Horretarako, oso apustu serioa egin dugu goi mailako musikarien alde, hala nola Judith Hill, ksenia Parkhatskaya, Caco Senante, Takiya Kuroda edo Carmen Souza.
Zirkuituko agertokiak askotarikoak izango dira. “Esate baterako, Apezpiku eta Arma Plaza plazak, Harresilanda kalea Harresiaren aurrean, eta Hirigune Historikotik irtenda, Kirol Portuan” gehitu du Cabezasek. “Iaz bezala, Gipuzkoa plaza "Women In Hondarribian Jazz" gunea izango da, emakumeen kontzertuei eta jazzaren zabalkundeari, sustapenari eta garapenari soilik eskainia.
Itsas Etxea Auditoriumak Estatuko eta nazioarteko artistak hartuko ditu, eguneko bi kontzerturekin. Horrez gain, 'FamiliJazz Gunea' ere egongo da, haurrak dituzten familientzako bi kontzerturekin.
Aipatu nahiko nuke ere, Agustiña Genua Saralegi plazan, Denda kalean, familia zinema izango dugula.
Karpa Kasino Zaharrean
Aurten karpa bat jarriko dugu Kasino Zaharreko lorategietan, bi helburu nagusirekin. 20:00etatik aurrera erreferentzia puntu bihurtzea zerbait hartu eta musika entzuteko, ekitaldi desberdinekin gauerdia pasa arte. Bigarren helburua eguraldi txarrik gabeko edizioa bermatzea da; izan ere, karpan eramango ditugu zirkuituko kontzertuak eta aurreikusitako jarduerak, euria edo eguraldi txarra eginez gero.
Azken egunean, uztailaren 16an, jaialdiari amaiera emateko, eguerditik aurrera ‘Bokale Brass Band' taldeak Hondarribiko kaleak zeharkatuko ditu, New Orleansera garraiatuz eta bere kalejira energiaz, erritmoz eta musika alaiz beteriko benetako festa bihurtuz. Louisianako ekitaldi sozialen desfile tipikoetan inspiratua. Bokale Brass Band energia eta dibertsio hutsa da, publikoari etengabe dantza eginaraziko diona” amaitu du Cabezasek.
KONTZERTU AIPAGARRIAK
OSTEGUNA, UZTAILAK 13
- 20:30 - CARMEN SOUZA
- 22:30 - TAKUYA KURODA
OSTIRALA, UZTAILAK 14
- 20:30 - GOIZARGI GOSPEL CHOIR
- 22:30 - JUDITH HILL
LARUNBATA, UZTAILAK 15
- 20:30 - Ksenia Parkhatskaya
- 22:30 - CACO SENANTE
BESTE KONTZERTU BATZUK
- Uztailak 12
MALWINA MASTERNAK 4TET
12:30h – PUERTO DEPOTIVO
FAMIJAZZ (CONCIERTO EN FAMILIA)
17:00h – HARRESILANDA
BAJO MI VOZ DÚO
18:00h – PLZA. OBISPO
HIRUKI TRÍO
19:00h – PLZA. ARMAS
VOICES FOR THE DUKE
20:00h – PLZA. GIPUZKOA (WOMEN IN)
JOSETE ORDOÑEZ. GUITARRA, CÓMIC Y CINE NEGRO
22:00h – UBILLA KALEA
- Uztailak 13
BLUE MATTER
12:30h – PUERTO DEPOTIVO
LEYRE PERRINO TRÍO
17:00h – HARRESILANDA
FRAN SERRANO TRÍO
18:00h – PLZA. OBISPO
NHIL
19:00h – PLZA. ARMAS
ITZIAR YAGÜE
20:00h – PLZA. GIPUZKOA (WOMEN IN)
MALWINA MASTERNAK 4TET
21:30h – JAIZKIBEL JAZZ
SYRUP HOP 6TET + DJ
23:00h – CARPA KASINO ZAHARRA
- Uztailak 14
FS THE JAZZ 5TET
12:30h – PUERTO DEPOTIVO
NHIL
17:00h – HARRESILANDA
BLUE MATTER
18:00h – PLZA. OBISPO
CHOBY SCHEUFLER TRIO BOSSA N’ JAZZ
19:00h – PLZA. ARMAS
BILLIE SINGS SOUL
20:00h – PLZA. GIPUZKOA (WOMEN IN)
MALWINA MASTERNAK 4TET
21:30h – JAIZKIBEL JAZZ
DOCUMENTAL LA BÚSQUEDA: PACO DE LUCÍA
22:00h – UBILLA KALEA/PLZA CINE Y FAMILIA
SYRUP HOP 6TET + DJ
23:00h – CARPA KASINO ZAHARRA
- Uztailak 15
BAJO MI VOZ FEAT MARC PINYOL
12:30h – PUERTO DEPOTIVO
FAMIJAZZ (CONCIERTO EN FAMILIA)
17:00h – HARRESILANDA
NHIL
18:00h – PLZA. OBISPO
BLUE MATTER
19:00h – PLZA. ARMAS
ROSARIO LA TREMENDITA
20:00h – PLZA. GIPUZKOA (WOMEN IN)
MALWINA MASTERNAK 4TET
21:30h – JAIZKIBEL JAZZ
PELICULA WHIPLASH
22:00h – UBILLA KALEA/PLZA CINE Y FAMILIA
SYRUP HOP 6TET + DJ
23:00h – CARPA KASINO ZAHARRA
- Uztailak 16
BOKALE BRASS BAND
RECORRIDO
11:45 HOTEL JAIZKIBEL
12:05 HARRESILANDA
12:25 PLZA. OBISPO
12:45 UBILLA KALEA
13:05 PLZA. ARMAS
13:25 PLZA. GIPUZKOA
13:45 SAN PEDRO KALEA
14:05 PASEO BUTRON
14:25 PUERTO DEPORTIVO
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko uztailaren 10(e)tik 2023(e)ko uztailaren 16(e)ra
- LekuaHondarribia
- Zenbatekoa24 €
- Sarrerak Erosi


