Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

"Bizkaiko Ibilbide Historikoak 2023"

Bilbao 2023(e)ko ekainaren 1(e)tik 2023(e)ko irailaren 30(e)ra
  • "Bizkaiko Ibilbide Historikoak 2023"

“Ibilbide Historikoak” 2023 Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamen kultural, historiko eta turistikoak lurraldearen historia zeharkatuko du datozen hilabeteetan Bizkaiko interes historikoko guneetara bisita gidatuak egiteko programa zabalarekin.

Ekainetik irailera bitartean normalean bisitatu ezin diren aztarnategi arkeologikoak eta gure historia ulertzeko ezinbestekoak diren ondare-baliabideak ezagutzeko, baita aurkikuntza berrien bidez eta errealitate birtualean egindako birsorkuntzen bidez berriz deskubritzeko aukera dago.

Programa honek eskaintzen dituen ibilbideetan lekua erreserbatzeko epea zabalik dago 688 856 689 telefonora deituz edo ibilbideak@bizkaia.eus helbidera idatziz.

“Ibilbide Historikoak” izeneko bisita gidatuen programaren edizio berria hasten da ikusmin handia sortu duten Urdaibaiko aztarnategietarako ibilbide arkeologikoak, Lea eta Barbadun ibaietan zeharreko Burdinen Ibilbide adierazgarriak eta Bizkaiko Zin-bide historikoa bezalako ekintzekin.

Zortzi plan, ekainetik irailera bitartean, Bizkaia ezezagun batean murgiltzeko ez ohiko bisitak toki berezietara. Hamahirugarren edizio honetan tren turistikoko ibilbideez, natura, paisaia, ondarea eta historia uztartzen dituzten ibilaldi pausatuez, mendi-ibilaldiez eta egiten ari diren indusketa eta ikerketetako berrikuntza interesgarriez gozatu ahal izango da. Ibilbide Historikoak programaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak udako hilabeteetan Bizkaiko ondare-bitxi nagusiak eta bertako natura- eta paisaia-ingurune aparteko eta harrigarria ezagutzeko aukera eskaintzen die herritarrei. Bisita gidatuek foru erakundearen mende dauden Euskal Herria Museoa, El Pobaleko Burdinola eta Arkeologi Museoaren aholkularitza dute, baita Bizkaiko historiaren aparteko monumentu horien indusketa, ikerketa eta kontserbazioan parte hartu duten profesionalena ere.

bizkaia.eus

Laburrean

Non