Ipuin-kontaketa saioa, Zeinu Kaxa-ren eta Arabako Gorrak-en eskutik: "Ipuinak, zeinuz eta soinuz"
- Gasteizko Udal Liburutegi Sarea: gazte eta helduentzako jarduerak (2023ko otsailetik maiatzera)
- Gasteizko Udal Liburutegi Sarea: haur eta familientzako jarduerak (2023ko otsailetik maiatzera)
Ipuin-kontaketa zeinu-hizkuntzan, euskarazko ahozko interpretazioarekin. Ipuinen bidez aniztasun funtzionala esperimentatzeko aukera ederra. Saioaren hasieran, zeinu-hizkuntzari buruzko tailer espres bat egingo dugu.
- Hizkuntza: euskera eta zeinu hizkuntza.
- Adina: 6-12 urte.
- Lekua: Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegia.
- Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude apirilaren 7tik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik).
- Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2023(e)ko Apirilak 21
- Ordutegia18:00
- Lekua Ariznabarra Gizarte Etxeko Liburutegia
Ariznabarra, 19
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa1 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Ariznabarra Gizarte Etxeko Liburutegia


