Bidaiarien txokoa 2023: Mendi Filmeko onena
Dokumental guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin, eta Mendi Film Festivalen sarituak izan dira.
Martxoaren 13an, 19:00etan, Begoñako Udaltegian
JOY. Joyleen Tugume, Favour eta Abie seme-alaben zaintzan jarduteaz batera, Ugandako Mgahinga Parke Nazionalean bizi den mendiko gorila familia bakarraren babesean diharduen emakume ranger gaztea da. Nyakagezi familia da, 9 kidez osatua.
A BAFFIN VACATION. Erik Boomer eta Sarah McNair-Landry 45 eguneko espedizio batean murgilduko dira Baffin irlako paraje urrun eta galduetan barrena. Eskalatzeko horma ikusgarriak eta urlasterretako kayakean nabigatzeko ibai esploratu-gabeak aurkitzea dute helburu.
EL RETORNO. Konfinamenduko asterik gogorrenetan, naturan gizakirik ez zegoela dokumentatu ahal izan zen. Pedro Nicolas geografo eta mendizaleak egoera horrek utzitako irakaspenak dakartza, eta gure presentziari eta etorkizun jasangarriari buruz galdera egiten du Espainiako parke natural bisitatuenetako batean: Guadarrama mendilerroan.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Martxoak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua Begoñako Udaltegia
Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, 2
Bilbao - ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
- Web Begoñako Udaltegia


