"Dantza" kontzertu pedagogikoak

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko otsailaren 14(e)tik 2023(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • "Dantza" kontzertu pedagogikoak

"Dantza" izenburupean, "Jose Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioak Arabako hiriburuko Lehen mailako Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzendutako kontzertu pedagogikoak eskainiko ditu.

Neska-mutilak Principal Antzokira joango dira Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak bultzatutako jarduera honen baitan Udal Dantza Kontserbatorioan egiten duten lana gertu-gertutik ezagutu ahal izateko.

Kontzertu pedagogikoak otsailaren 14an eta 15ean egingo dituzte bi saiotan, 10:00etan eta 11:00etan, eta gutxi gorabeherako iraupena 50 minutukoa izango da.

Horren aurretik, Gasteizko ikastetxeetako irakasleek neska-mutilekin bi koreografia lantzeko aukera izango dute. Gero, Principal Antzokian, ikasleek agertokia partekatu ahal izango dute "Jose Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioko dantzariekin bi euskal dantza ezagun eskaintzeko: "Txulalai" eta "Courenta".

Kontzertu pedagogiko horien egitaraua Dmitri Xostakovitx-en musika duen "La clase" lanarekin hasiko da. Bigarren zatian, Armeniako eta Errumaniako dantzak ("Tabakeryasku" eta "Sirba") dantza historikoarekin ("Gavota" eta "Minuet"), dantza klasikoarekin ("Paquita"), dantza garaikidearekin ("Exit") eta lehen aipatutako euskal dantza ezagunekin ("Txulalai" eta "Courenta") bateratuko dituzte.


Laburrean

Non