Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Urdaibaiko Organoak 2022: Patxo Telleria + Benantzi Bilbao

Murueta 2022(e)ko Abuztuak 13
  • Urdaibaiko Organoak 2022: Patxo Telleria + Benantzi Bilbao

Patxo Telleria

Bilbao-n jaioa, 1960ko Uztailaren 22an.

Pedagogian lizentziatua (1982) Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Filologan lizentziatua (1990) Euskal Herriko Unibertsitatean.

Aktore, dramaturgo-gidoigile eta zuzendaria.

Maskarada taldean egin nituen nire lehenengo dramaturgia lanak,  “Marxkarada” (1990)  eta “Monstruo Sakratuak” (1992).   Beranduago   “Txirene” konpainiarekin,  “Torito Bravo” (1996) eta “Birus” (1999) taularatu nituen.  “Ez Dok Hiru” konpainiarako, Mikel Martinezekin batera antzezteko lan asko sortu ditut. “Kontenedore Baten Istorioak” , “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” (2002) (Max Saria euskerazko testurik onenari) “Larruaizetara” (2005) , “Euskarazetamol” (2009), “Lingua Nabajorum” (2011),  (Max Saria euskerazko testurik onenari eta Donostia Saria) eta “Desentxufatuak” (2013)  “Tartean” konpainiarako, “Sonata en un segundo y pico”  (2003), “Enfarmados- L.K.M.” (Max saria euskerazko testurik onenari, Jokin Oregirekin batera idatzia). (2008), “Pankreas-Páncreas” (2013)  (Ercilla Saria Estatuko antzezlan onenari) , “Zergatik Jamil? – ¿Por qué Jamil?” (2015) eta “Ez Dok Hiru” (2017)  Hortaz gain beste konpainientzako ere lan egin dut: Tatnttaka eta Albena Teatro-rako, “El Museo del Tiempo” (2006); Las Veneno Producciones-erako “Antonia Machin” (2010); Arriaga Antzokirako “Aventura en el teatro-Teatroaren Abentura” (2007) eta “Alde Zaharreko Amoranteak-Los amantes del Casco Viejo”   (2016); Tanttaka-rako “El Hijo del acordeonista-Soinujolearen Semea”-ren moldaketa (2010) eta “Sueño de una noche de verano- Uda Gau bateko Ametsa”-ren moldaketa (2016),  “Los amantes del Casco Viejo” (2016) Arraiagako “Cuartitos”-erako,  eta Vaivenen-erako “Azken trena Treblinkara-Ültimo tren a Treblinka” (2016)

Telebistarako gidoigile eta “script-editor” izan naiz urtetan. “Bi eta Bat” , “Jaun da Jabe”  , “Maité” “Ertzainak”, “Goenkale”  “Irrikitan” , “Martin” , “Mi querido Klikowski” , “Mugaldekoak”…

Zinean berriz, 2008  urtean (Aitor Mazorekin) nire lehenengo luzemetraia idatzi eta zuzendu nuen, “La máquina de pintar nubes”  (2009).  Geroago “Bypass” (2011) etorri zen, nire gidoiarekin eta Aitor Mazorekin batera zuzendua.  Azkenik, “Igelak”  (2016), neuk zuzendua . “Operación Concha” (2017) eta “Soinujolearen Semea” (2018) luzemetraien gidoia  idatzi dut.

Benantzi Bilbao

Mundakan jaio zen, Bizkaian. Pianoa, klabea, organoa, kantua, abesbatzen zuzendaritza eta antzinako musika ikasi zituen Europako hainbat kontserbatorio eta zentro espezializatutan, eta kalifikazio gorenak lortu zituen. Esteban Elizondo, Montserrat Torrent, Brett Leighton, Javier Artigas, Alberto Blancafort, Michael Radulescu eta André Isoir bezalako irakasleekin trebatu da.

Bartzelonako CSICeko «Institució Milá y Fontanals» delakoak eskaintzen duen teklarako espainiar musikako graduondokoa du, eta hainbat sari ditu: Donostiako (Gipuzkoa) Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria organo espezialitatean, Murtziako Goi Mailako Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria klabizenbalo espezialitatean eta «Compostelako Musikaren» «Andrés Segovia” saria.

Besteak beste, RTVE, Lycanus, Ausart Records, SEDEM eta beste hainbat diskoetxetan egindako grabazioetan  parte hartu du. Hiro Kurosaki biolinista eta Yehudi Menuhin bezalako zuzendariekin, «Estil Concertant», «Capella de ministrers» eta EOS (Euskadiko Orkestra Sinfoniko) bezalako orkestrekin lan egin du.

Monovarreko San Juan Bataiatzailearen parrokiako organoa (Albert Randeynes 1892), Callosa d’en Sarriàko San Juan Bataiatzailearen elizakoa (Mathias Salanova 177?) eta Mundakako Andra Mari elizako (Lope Alberdi 1917) organo garrantzitsuak zaharberritzen aholkularia da. 2015. urtetik hona, «Ipidem Irratian”, organorako egindako espainiar musikaz aritzen den “Música por tubo » izeneko programa zuzendu eta aurkezten du.

Klabe eta organo irakasle numerarioa da Alacanteko «José Tomás gitarrista» Kontserbatorioan, eta «Capella Joan Baptista Comes» antzinako musika taldea zuzentzen du. Hainbat musika jaialdi zuzendu ditu, hala nola, Els orgues d ‘Alacant, Itxas Soinua, Mathías Salanova, Musica sacra de Elche, Festival Internacional de órgano de Monóvar, eta abar. Gaur egun, Benidormeko Organoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta «Urdaibaiko Organoak» organo-musika zikloaren zuzendari artistikoa da, eta 2013an Deia egunkariaren «Hemendik Saria» jaso zuen.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 13
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAndra Mariaren eleizan
    Murueta

Non