Euskal Encounter 2022 (BEC Barakaldo)

Barakaldo 2022(e)ko uztailaren 22(e)tik 2022(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • Euskal Encounter 2022 (BEC Barakaldo)

Euskal Encounterrek 30. edizioa ospatuko du hainbat berrikuntzarekin eta Opengunearen itzulerarekin. Teknologia berrien arloko profesional eta zaleen Estatuko topaketarik handienak milaka lagun bilduko ditu Barakaldoko BECen uztailaren 22tik 25era.

Nobedadeen artean, azpimarratzekoa da ‘Streaming’ atal berria, eduki-sortzaileei zuzendua. Arlo berriarekin batera, aurreko urteetan antolatutakoak mantenduko dira: sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta beste jarduerak deritzona, zeinak ekintza ludikoenak biltzen dituen.

Baina, zalantzarik gabe, pandemiaren amaierak ekarritako albiste onena Opengunea berreskuratzea da. Partyan izena eman dutenei eta publiko orokorrari irekitako gune honetan informatika-sektoreko enpresek beren produktuak aurkeztuko dituzte eta teknologiaren inguruko hitzaldi zein tailerrak eskainiko dira doan. BECera hurbiltzen direnek gune honek hartuko dituen dozenaka ekintza hezigarri eta ludikoetan parte hartu ahal izango dute.

Programatutako hitzaldietan, adimen artifiziala, errealitate areagotua, zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, metaversoa edo ibilgailu elektrikoak izango dira hizpide. www.euskalencounter.org webgunean kontsulta daiteke egitaraua.

Euskaltel Fundazioak antolatzen du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal konpainiak eskaintzen du parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.

Quakeko txapelketa profesionala

Era berean, Gamegunerekin eta Keen Con elkarteekin elkarlanean, Quake Champions bideo-jokoaren inguruko aurrez aurreko txapelketa jokatuko da uztailaren 22an eta 23an, eta 2000 euro banatuko dira saritan. Sei jokalari profesionalek esku hartuko dute lehiaketan Euskal Encounterreko atariko sailkapen txapelketa irabazten duten bi lagunen aurka.


Laburrean

Non