Travellin' Brothers Big Band
Leioako San Juan Jaiak 2022ren barruan.
Jon Careaga (ahotsa), Eneko Cañibano (baxua), Isi Redondo (bateria), Mikel Azpiroz (pianoa eta hammonda), Alain Sancho (saxoa) eta Aitor Cañibano (gitarra).
Travellin' Brothers, izenak berak dioen bezala, talde familiarra da eta, esan gabe doa, bidaiaria, aldakorra gutxi bezala, eta horrek guztiak aukera eman dio estatuko jaialdi, klub eta areto handi guztietan jotzeko eta Europako herrialde askotan (Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Portugal...) birak eta itzuliak egiteko. Inoiz alderik alde igaro du ozeanoa AEBn jotzeko. Musikaren alorreko eskarmentu handiko taldea da, eta taldekideek batez beste 35 urte baino ez duten arren, 600 emanalditik gora eskaini ditu eta seigarren diskoa aurkeztuko du 2014ko otsailean. Zuzeneko emanaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen duten blues alorreko musikarien aurrean gaude, kalitate eta baikortasunez beteriko taldearen aitzinean. Bizitzaren eta musikaren ospakizunak dira talde honen emanaldiak.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Ekainak 18
- Ordutegia21:00
- Lekua Kultur Leioa
José Ramón Aketxe Plaza, 11
Leioa - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaIngelesa
- Web Kultur Leioa


