Getxophoto 2022: "Mushrooms From the Forest", Takashi Homma-ren erakusketa

Getxo 2022(e)ko ekainaren 2(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2022: "Mushrooms From the Forest", Takashi Homma-ren erakusketa

Getxophoto 2022 jaialdiaren barruan.

2011ko martxoaren 11n, lurrikara bortitz batek eragindako tsunami batek istripu nuklearra eragin zuen Fukushimako prefekturan. Ehun mila pertsona baino gehiagok utzi behar izan zituzten euren etxeak Japoniako Gobernuaren aginduz; erradiazioagatik perretxikoak biltzea eta kontsumitzea ere debekatu zuen gobernuak. Takashi Homma argazkilaria Fukushimako basoetara joan zen 2011ko udazkenean, istripua gertatu eta sei hilabetera.

Onddoak erradiazioa azkarren xurgatzen duten organismoetako bat dira. Hainbat lizun mota aurkitu zituzten istripua izan zuen Txernobylgo 4. erreaktorearen barruan, eta egiaztatu zen erradiazioa hazteko energia kimiko bihurtzeko gai direla onddoak. Mushrooms From the Forest-ek perretxikoak kapitalismoaren hondakinen arteko bizitzarako aliatu posible gisa ikustea proposatzen du, epe laburrean zein luzean.

Hondamendi nuklear baten ondoren egindako argazkiek ez ezik, 25 urte geroago Txernobylgo, Suediako eta Finlandiako basoetan egindako irudiek ere osatzen dute seriea. 1986ko Ukrainako istripuaren hodei erradioaktiboaren ondorioz, herrialde haietako agintariek perretxikoen kontsumoa arautu zuten.

Proiektua Stony Pointen (AEB), John Cage konpositore esperimentalak bere interes mikologiko bizia garatu zuen artisten komunan, egindako argazkiekin osatzen da. Cage-ren urratsak jarraituz (lehen aldiz perretxikoak bildu zituen 30eko hamarkadako Depresio Handian gosea baretzeko), lan honekin basoetan bizi diren perretxikoekin bizitzen ikastea eta entzutea proposatzen du Hommak.

 

Tokion jaio zen 1962an eta gaur egun ere bertan bizi da. Argazkigintza ikasi zuen Nihon University College of Art-en, eta 1984an utzi zituen ikasketak, Tokioko publizitate-agentzia batean argazkilari gisa lanean hasteko. 1991n Londresera joan zen bi urtez i-D aldizkarian behar egitera. Hommak hainbat argazki-liburu argitaratu ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste, "Tokyo and My Daughter" (2021), "Symphony - Mushrooms from the forest" (2019), "Trails" (2019) edo "The Narcissistic City" (2016). 1999an Kimura Ihei Saria jaso zuen "Tokyo Suburbia" proiektuarengatik, gaur egun klasikotzat jotzen den lanarengatik. Hommak bere lehen bakarkako erakusketa egin zuen, "New Documentary", bere herrialdeko museo batean, eta bere obra asko erakutsi da Japonian, baita Suitzan, Holandan, Alemanian, Islandian, Italian eta Estatu Batuetan ere. Gaur egun Tokioko Zokei Unibertsitateko Graduondoko Eskolan irakasle gonbidatua da.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko ekainaren 2(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • LekuaGasolindegia
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non