UEU: Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra (Hizkuntza eta Literatura Espezialitatea)
Izen-ematea ONLINE egingo da 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 31ra bitarte (biak barne) webgune honetan bertan, “izena eman” botoia sakatuta.
--
Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du master hau 2020-21 ikasturtean. Ikasleen garapen-alor ezberdinekin lotutako ondoko espezialitateak eskainiko dira: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, Natur Zientziak eta Matematika
Online modalitate honetan, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez emango dira. Ikasketak burutu eta ebaluatzeko behar dituen tresna eta baliabide guztiak eskura izango ditu uneoro bertan ikasleak.
Modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskainiko du: berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea izango da, ikasleak aukeratutako hezkuntza zentroan burutuko duena modu praktikoan.
Hizkuntza eta Literatura Espezialitatea
Hizkuntza eta Literatura, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berbera den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da, eta bertan, giza eta gizarte zientzien irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data Irailaren 15(e)tik uztailaren 6(e)ra
- OrdutegiaErdi presentziala (60 kred.)
- LekuaUEU - Egoitza Akademikoa (Markeskoa Jauregia)
Eibar - Online https://www.goi-institutua.eus/espezialitatea/ikusi/hizkuntza-eta-literatura
- ZenbatekoaWebgunean kontsultatu
- HizkuntzaEuskara
- Izena emateko informazioa


