Poesia Orduak 2021
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero egiten diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak.
Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 6an, Etxeko urak eta hilaren 7an Poema likidoak. Biak ala biak Victoria Eugenia Cluben izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan bertan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Etxeko urak Leire Bilbao idazlearen liburua da. Idazleak liburuko hainbat poema errezitatuko ditu, Maite Larburu musikaria lagun duela.
Poema likidoak Nahia Zubeldiak Elkanoren itsas bidaian inspiratuta idatzitako poemen inguruko errezital musikatua da. Nahia Zubeldia bera eta Manu Matthys, LUMI taldea osatzen duen bikotea, arituko dira oholtzaren gainean.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2021(e)ko irailaren 6(e)tik 2021(e)ko irailaren 7(e)ra
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaEuskara
- Web Victoria Eugenia Antzokia


