"Salas de Música en la Calle" zikloa: LEMON Y TAL
Salas de Música en la Calle zikloa.
Lemon y Tal taldeak bere doinuak ekarriko dizkigu “Musika-aretoak kalean” zikloaren barruan, ekainaren 29an, 20:00etatik aurrera, San Jose plazan. Sarrera doakoa da, leku guztiak bete arte. Kontzertua Subsuelo tabernak babesten du (Gazteluko plaza, 44).
Nahiz eta hamar urte baino gehiago daramatzaten musikaren munduan, Beatrizek eta Gorkak Lemon y Tal taldearekin batera eman diote hasiera musika ibilbideari “Sueños Coleccionables” diskoaren kaleratzearekin. zeina haiek kudeatu zuten Crowdfunding kanpainari esker egin baitzen; izan ere, beren entzuleen laguntzarekin proiektua gauzatzeko behar ziren baliabideak lortu zituzten.
El Kanka, Rozalén edo Jorge Drexler bezalako musikariak elkartzen dituen puntu hori da Lemon y Tal, eta reggaea, flamenkoa, musika mestizoa, musika tradizionala, habanera eta boleroa uztartzen ditu, betiere pop fresko eta delikatuaren barruan. Ahots-harmonia argiko eta gitarra garbiko soinua, eta konposizio estilo zuzen eta erraza, baina ñabarduretan aberatsa. Letrek askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola, kultur aniztasuna, maitasuna, ni-arekin lotura, orainaz gozatzea, bizitza ahogozatzea eta beldur eta zailtasunei aurre egitea, betiere itxaropenez eta ikuspegi positiboaz.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Ekainak 29
- Ordutegia20:00
- LekuaSan José
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan


