Aitzina Folk 2020: SarraBete

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Azaroak 29
  • Aitzina Folk 2020: SarraBete

Aitzina Folk 2020 jaialdiaren barruan.

SarraBete denbora luzez buruan bueltaka eduki ostean, partaideek 2020an sortutako taldea da. Pandemiak utzi digun egoeraren ondorioz kontzertu asko bertan behera geratu direla ikusita, Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro musikariak proiektua gauzatzen hasi ziren poliki poliki, gaur egun euskal folk musikan presentzia handirik ez duen instrumentu bat berreskuratu asmoz: Zarrabetea. Musikariek doinu berriak aurkitu nahi izan dituzte proiektu honen bidez, eta horretarako soinu garaikideetatik abiatutako sorkuntzak geitu dizkiete errepertorio tradizional bati. Nahasketa horri, beraz, osagai bakarra falta zitzaion: Leire Etxezarreta arrasatearra, taldeari ahotsa, perkusioa eta sorkuntza propioko kantuak eskaintzen dizkiona. Hirukote hau haien lehen diskoa garabatzen hasi da, 2020 bukaeran argia ikusiko duena. Taldea duela gutxi sortu bada ere, bertako musikariek bide luzeak izan dituzte orain arte euskal musikaren eszenan:

Leire Etxezarreta: Ahotsa eta perkusioa (Arrasate, 1997). Trikitixa eta panderoko irakaslea eta oholtza gainean esperientziaduena, 2015tik aurrera “Kepa Junkera eta Sorginak” proiektuko partaide izan delarik. Orduz geroztik trikitilariaren nazioarteko zenbait giratan zein hainbat lan diskografikotan parte hartu du. Horrez gain, musika, antzerkia eta poesia biltzen dituen “Andre eta Jabe” proiektuko partaidea da, eta kontzertuak ematen ditu bakarlari bezala.

Pablo Bueno: Buzukia (Zaragoza, 1986). Magisteritza musikalean diplomatua da UPV-EHUn eta gitarran titulatua Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioa).Hau horrela, instrumentu honen irakaskuntzan zein interpretazioan lan egiten du eskola eta talde desberdinetan. Gaur egun “Capitán Tortuga”, “Kuttune” eta “Kolme Katu” (zenbait sari lortu dituen folk talde berritzailea; bertan Gorka Bravorekin oholtza partekatzen du) bezalako taldeetan dihardu.

Gorka Bravo Barreiro: Zarrabetea (Gasteiz, 1984). Magisteritza musikalean diplomatua da UPV-EHUn eta gaitan profesionalki graduratua Oviedoko Kontserbatorio Profesionalean. Hamabost urte baino gehiagoan gaitaren irakaskuntzan eta talde desberdinen zuzendaritzan aritu da, baita instrumentua jotzen eta hainbat talderekin kolaboratzen ere (Carlos Nuñez, Kepa Junkera, Xabier Díaz, Oskorri, Luar na Lubre edo Kukai besteak beste). Iparfolk taldeko partaide izan da, eta gaur egun Kolme Katu, Harresian Zulo eta Netas de Maurizia taldeetan aritzen da. Honez gain, “EguzkiFole – Fol de Sol” eta “Amiestu Sones” taldeak zuzentzen ditu. Guzti hauekin dozena bat lan diskografiko baino gehiago argitaratu ditu. Gainera, “La gaita asturiana y su didáctica” eta “Galeogekin Bapo” bezalako liburuak ere argitaratu ditu.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Azaroak 29
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Artium

Non