Ballet T Egunak 2020: "Voulez vous danser" dantza tailerrak Dominique Cordemans-ekin
Ballet T proiektuaren baitan, Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak, atsegin handiz, programa honen inguruan egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Tailerra Thierry Malandainen azken kreazioa den La Pastorale programaren inguruan egingo da.
Malandain Ballet Biarritzen formazio arduaraduna den Dominique Cordemans-en eskutitk tailer koreografikoa proposatzen dizuegu Thierry Malandain-en azken kreazioaren zati baten inguruan.
Dantzan esperientzia gabeko helduentzat zuzenduta, tailer hau dibertimendurako eta dantza munduaren kontzientziaziorako sortu da. Ikuspegi ludiko batetik, dantzaren zenbait oinarri esploratuko ditugu. Horien artean gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera edota musika eta erritmoaren arteko erlazioa.
Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izenemate ordenaren arabera izango da. Partehartzea doakoa da.
Izena emateko azken eguna: urriak 5, astelehena.
Informazio gehiago: Posta elektronikoz edo eta 943 483860 telefonora deituz.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2020(e)ko urriaren 6(e)tik 2020(e)ko urriaren 7(e)ra
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia-San Sebastián - Web Victoria Eugenia Antzokia


