Jon Arretxe eta Unai Elorriaga: "Euskal literaturaren mugak"
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean XXI. mendeko literaturari buruz eztabaidatuko eta hitz egingo dute Jon Arretxe eta Unai Elorriaga autoreek irailaren 22an (asteartea). Lutxo Egiak moderatuko du "Euskal literaturaren mugak" izeneko topaketa hau.
Topaketa Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian egingo da, 19:00etan, edukiera osatu arte. Sarrera gonbidapenarekin da, eta bilbaokultura.eus-en eskuragarri daude. Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan parte-hartzaileak egokitu ahal izateko. Joaterik ez duenak streaming bidez jarraitu ahal izango du ekitaldia, www.kulturguneatb.eus helbidean.
Jon Arretxe (Basauri, 1963) Euskal Filologian doktorea da, Gorputz Hezkuntzan lizentziatua, eta Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan pianoa eta kantua ikasi du. Autore polifazetiko eta arrakastatsu honek literatura-sorkuntza du ofizioz, baina bere liburu edo bidaiei buruzko hitzaldiak ere eskaintzen ditu, eta, gainera, opera kantatzen du, Bilboko eta Iruñeako opera-koruetako kide da eta. Arretxek bere ibilbide gehiena euskaraz egin du, eta gaztelaniara itzuli ohi da. 90eko hamarkadaren hasieran ekin zion bere ibilbide literarioari, eta nobela beltzak idatzi ditu. Genero horretan, Sueños de Tanger eleberria nabarmentzen da.
Unai Elorriaga (Algorta, 1973) prestakuntzako filologoa eta ofiziozko itzultzailea da. Bere lehen eleberriak, SPrako tranbia, 2002ko Narratiba Sari Nazionala jaso zuen eta Aitzol Aramaio zuzendariak eraman zuen zinemara Un poco de chocolate izenburupean. Beste lan batzuk argitaratu ditu, besteak beste, Van't Hoffen ilea eta Vredaman, 2010ean Estatu Batuetako Gobernuak emandako NEA International Literary Award saria jaso zuena. Bera da bere lanak gaztelaniara itzultzen dituena, eta horiek beste hainbat hizkuntzetara ere itzuli dira: italierara, ingelesera, galizierara, alemanera, katalanera, serbiera, errusiera edo estoniora, adibidez. Prentsa idatzian kolaboratu du (El País, Deia, Euskaldunon Egunkaria, Berria), eta irakasle eta hizlari izan da mundu osoko unibertsitateetan: Oxford, Georgetown, Euskal Herriko Unibertsitatea, Dublingo Unibertsitatea, Aberdeeneko Unibertsitatea edo École Normale Supérieure de Lyon-en.
Lutxo Egia bi autoreekin egongo da. Egia (Santander, 1969) Santanderren jaio zen, baina haur bat zela Bilbora joan zen eta gazte zela euskaldundu zen. Batez ere eleberriak, narrazio laburrak eta olerkiak idazten ditu. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Deia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria bezalako hedabideetan parte hartu du eta Nontzeberri webgunea sortu zuen.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Irailak 22
- Ordutegia19:00
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - HizkuntzaEuskara
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


