UPV-EHU: Filologiako Gradua
2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia
--
Hizkuntza eta gure komunikatzeko modua etengabe ari dira eboluzionatzen, eta tresna eta aplikazio teknologiko berriak gure bizitzaren parte dira jada, eta gure komunikazioa baldintzatzen dute. Testuinguru horretan, hizkuntzaren ezagutza sakonak beste dimentsio bat hartzen du.
Filologiako Graduan, literatura eta hizkuntzak testu idatzien analisiaren bidez aztertuko dituzu, eta haien alderdi zabalenean, hots: hizkuntzen etimologia eta gramatika, baita haien ikusmolde historiko, kultural eta soziala ere. Aztertutako hizkuntzaren gaineko ezagutza sakona emango dizu titulu honek. Aipamen eta ibilbide hauek izango dituzu aukeran: Aleman Filologia, Frantses Filologia, Filologia Hispanikoa eta Filologia Klasikoa.
Gradua gainditu ondoren, hizkuntza eta literatura prestakuntza sakona izango duzu, eta analisi metodologia menperatuko duzu azterketa filologiko, linguistiko eta literarioetarako, baita haren aplikazioa ere beste arlo batzuetan.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data Irailaren 7(e)tik uztailaren 9(e)ra
- Lekua UPV-EHU (Arabako Campusa)
Comandante Izarduy, 2 (Errektoreordetza)
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa2019-2020: 14,39 € / kredituko
- Web UPV-EHU (Arabako Campusa)


