"Romeo enmascarillado"
Astearteetan, 20:00etan, Antzerkia Patioan eginen da Gayarre Antzokiaren eskutik: adin guztietako ikusleei zuzendutako lau antzezlan arin samar taularatuko dituzte, gai askotarikoak, nafar konpainia baten eta nazioko beste batzuen eskutik. Hainbat istorioz gozatzen ahalko dugu, mundu onirikoak, pasiozkoak, jolas eta fantasiakoak irudikatuz. Kale-artetaren Ikuskizunak (astearteetan, 20:00etan): 2020/08/04 ORGANIK, 2020/08/11 ROMEO ENMASCARILLADO, 2020/08/18 DISTANS, 2020/08/25 ANTIPASTI.
Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Antzerki-saio horiek Gayarre Antzokiaren fatxadaren ondoan taularatzen zituzten aurreko udetan, eta aurten Patiora lekualdatu dituzte edukiera kontrolatu beharra dagoelako, betiere atari zabaleko ikuskizunei uko egin gabe.
Abuztuak 11. 20:00.ROMEO ENMASCARILLADO. Konpainia: Atikus Teatro (Nafarroa).
Bi saltzaile-familia ibiltarik leku berean egin dute topo gauza bera saltzeko: meloiak. Badugu gatazka. Etsai horien muinetik, baina, bi maitale jaio dira, zeinen zoritxarrak bazter utziko baititu bigarren mailako gatazkak. Zauriez hiltzear dagoen maitasun baten bilakaera eta bizi dugun osasun-krisiaren testuingurua izanen dira gai nagusiak. Antzezlana pazientziaz entzunez gero, gure ahaleginak salbatuko ditu gabezia oro. Hauxe dugu gure proposamenerako sarrera, Shakespeareren erara… Adin guztietarako. Iraupena: 60 minutu. Generoa: Antzerkia. GAYARRE ANTZOKIAREKIN ELKARLANEAN
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaAtikus Teatro
- Data 2020(e)ko Abuztuak 11
- Ordutegia20:00
- LekuaEzpeleta Jauregia
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania


