Zineforuma: "La cena de los idiotas" (online)
Zine-foruma zuzenean, La cena de los idiotas filmaren inguruan, Iñaki Arrubla zinema-adituak aurkeztua eta zuzendua.
Zinema frantseseko komedia handietako baten proposamena (jatorrizko izenburua: Le diner de cons). Lehenik, antzezlana izan zen; gero, filma. Handik urte batzuetara, hainbat jarraipen egin zitzaizkion, bai eta remake amerikarra ere. Hala ere, estreinatu eta hogei urte baino gehiago joan diren honetan, hasieran bezain fresko eta dibertigarri dirau. Irrien artean, bilbe soila klaseen arteko ezberdintasunez, aurreiritziez, maitasunaz, ontasunaz eta giza espirituaz mintzo zaigu. Bai eta ergelez eta buru-argiez ere, nahiz eta buru-argiak ez izan hain buru-argi, eta ergelak…
Francis Veber, 1998. Frantzia, 77’. Jende guztiarendako egokia
Pierre Brochantek eta haren adiskideek afari bat antolatzen dute asteazkenero, aldi berean apustu gisako bat dena: ergelik apartekoena gonbidatzen duen huraxe izanen da irabazlea. Gau batez, Brochant pozez gainezka dago: sekulako bitxia aurkitu du, erabateko ergel bat. François Pignon da, Finantza Ministerioko bulegari kaskar bat, pospoloz egindako eraikuntza zale amorratua. Brochantek ez daki, ordea, Pignon zoritxar ekarlea dela, sekulako maisua baita hondamendiak eragiteko artean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Ekainak 1
- LekuaPamplona/Iruña
- HizkuntzaGaztelania


