BIdeOtik 2020: "Born in Gambia" + "Brothers in Syria" + "Woman"
BIdeOtik 2020 ekimenaren barruan.
BIdeOtik zabaltzeko, hiru dokumental izango ditugu. Horietan, ekoizpena eta sormen artistikoa lankidetza humanitarioarekin lotuta doaz, errepresio edo indarkeria egoeran bizi diren edo jatorrizko herrialdeetako gatazka egoeretatik ihes egin behar izan duten herritarren errealitateak azalduz.
Born in Gambia
Dokumentala (Espainia), 27”
Zuzendaria/Gidoia: Natxo Leuza
Produkzio Exekutiboa: Patricia Irurzun, Bilale Keita
Ekoitetxa Asoziatua: Galapán
Produkzioa: Miguel Ángel Santos
Diseinu Grafikoa: Fermín Urdanoz
VO: Wolof, Sarankule
Hassan kalean bizi den 14 urteko mutikoa da. Haren anaiari sorgina izatea leporatu zioten, eta bere aurrean bizirik erre zuten. Hassanek ere deabrua barruan izan zezakeenaren susmoa zuen aitaordeak, eta, horrenbestez, ihes egin behar izan zuen kaleetan zehar hil ez zezaten, soinu grabagailu bat soilik hartuta. Born in Gambia gogoeta bide bat da haurren oinarrizko eskubideak errespetatzeko ahaleginean, eta guk guztiok, baina gobernuek batik bat, munduko edozein bazterretan konpromisoak har ditzagun haurren aurkako era guztietako indarkeria prebenitu eta desagerrarazteko.
Brothers in Syria
2018. Dokumentala (Espainia), 5” OPERA PRIMA
Zuzendaria/Gidoia: Víctor Suárez Ballesteros
Generoa: Animazioa
Marrazketa: Marta Torres García
Ekoiztetxea: Al Berro Producciones
Kasko Zurien antolakunde zibila sortu zenez geroztik bertako kide diren bi anaia siriar erreskate batera doaz Aleppon, hiriak jasandako bonbardatze baten ostean. Gertatu den lekura iritsi diren une berean, bigarren erasoaldi bat jasan dute ustekabean. Batzuetan, norbaiti laguntzen ari zarenean, zuk zeuk ere laguntza behar izaten duzu.
Víctor Suárez (Valentzia, 1986). Goi-mailako soinu gradua amaitu zuen (2008, Henri Matisse, Paterna), eta ikasketa horiek Diseinatzaile Grafikoko Laguntzaile izateko ikastaroarekin eta Produktu Elektronikoen Garapeneko goi-mailako graduarekin (2010) osatu zituen, praktikak Orbital Sounden (Londres) eginez. Ikus-entzunezkoen atalean, freelance gisa, genero ugari biltzen ditu, zuzeneko musika eta ekitaldien grabaketan espezializatuz, baita genero dokumentalean ere, zuzendari, soinu-teknikari, kamera edo editore rolekin. Ikus-entzunezko Ekoizpenaren uztako kide aktiboa da, eta hainbat dokumentaletan parte hartu du, hala nola Carrícola, un pueblo en transición, Pedales de vida eta Francis et la menuiserie dokumentaletan, bai eta bideo-tailer parte-hartzaileetan ere, ikastetxe eta elkarteekin.
Sariak:
INTERNATIONAL FILM FESTIVAL ZOOM-ZBLIZENIA (Polonia)
Lecce Film Fest – Festival del Cinema Invisible (Italia)
Ethno Kino (Suitza)
FES! (Espainia)
DOCS Valencia (Espainia)
Woman
Dokumentala (Espainia), 20”
Zuzendaria/Argazkia: Raúl de la Fuente
Gidoia: Ivan Zahinos, Amaia Remírez, Raúl de la Fuente, Nagore Eceiza
Interpreteak: Josina Machel, Dama do Bling, Iveth Mafundza, Natalia Malembe, Enia Lipanga, Graça Julio
Produkzio Zuzendaria: Amaia Remírez
Ekoitetxea (Mozambique): Violeta Bila
Muntaia: Nagore Eceiza, Raúl de la Fuente
Musika: Mikel Salas, Dama Do Bling, Iveth
Soinua: Ernesto Santana
Ekoitetxea: KANAKI FILMS
Mozambiken, lehen presidentearen alaba Josina Machelen kasuak egiaztatzen du genero indarkeriak ez duela gizarte mailarik bereizten. Beste hainbat emakumek egunero bizi dute izu-ikara, euren burua babesteko baliabiderik gabe. Generoak jaiotzatik definitu egiten ditu; gizarteak makurrarazi nahi ditu; matxismoak hil egiten ditu. Orain, emakume poliedriko, ahaltsu, grinatsu eta borrokalarien belaunaldi berri batek euren ahotsa ozenago entzunarazi du, desberdintasunen aurka borrokatzeko, hip-hopa, rapa, poesia, justizia eta mugimendu sozialak bitartekotzat hartuta.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2020(e)ko Otsailak 4
- Ordutegia19:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa3 / 4 €
- Sarrerak Erosi
- Web AZ Azkuna Zentroa


