"Jump Trupm", Kessels & Mailaenderren instalazio elkarreragilea
Getxophoto 2018 programaren baitan.
Nork ez luke salto egingo haur migranteak beren gurasoengandik bereiztu eta kaiola batean sartzen dituen presidente ahalguztidunaren aurpegian? Erik Kessels (Holanda) eta Thomas Mailaender-ek (Frantzia), irudien berjabetzearekin lan egiten duten bi artista, Lurreko pertsonarik boteretsuenaz mendekatzeko aukera katartikoa eskaintzen dute, denbora-tarte labur batez bada ere. Tranpolinetik Donald Trump-en erretratu erraldoi bat duen koltxonetara salto egiterakoan, ikuslea, instalazio interaktibo eta lotsagabearen parte bihurtzen da.
Absurdoaren eta erridikuloaren zentzuarekin lan egitera ohituak, Kessels eta Mailaender-ek dibertsio-giroa sortzen dute, eta, aldi berean, kritika politikoa ere bai, xarmagarria. Muntaia berezi honek berretsi nahi duena da gaur egun argazkilari izateko ez dela ezinbestekoa kamera bat izatea. Kasu honetan, mezu kontzeptuala argazki-sormen hutsari gailentzen zaio eta bisitariari irudi artistikoak sortzeko aukera eskaintzen dio, argazkilaritza-estudio ez ortodoxo batean.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Irailaren 5(e)tik irailaren 30(e)ra
- LekuaGetxo
- HizkuntzaBat ere ez


