Egoitza elektronikoa

EHUko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Masterreko ikasleek OSALANen jaso dute gaurko ikasgaia

Mª Jesús Arenaza OSALANeko analisi kimikoen laborategiko arduradunak EHUko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Masterraren Industria-Higiene moduluko “Agente kimikoen neurketa prozedurak” ikasgaia emateko klasea OSALANek Barakaldon duen egoitzara ekarri du, bertan baitako erakundearen analisi kimikoen laborategia. Helburua, ikasleek laborategia bisitatu eta bertan, neurketetarako erabiltzen den tresneria eta metodologia bera aurrez-aurre ezagutzeko aukera izatea da, eskola teorikoan jasotaso ezagutza, alde praktikoarekin osatuz.

OSALANek 1990. urtea ez geroztik du Higiene laborategia, prebentzio teknikarientzat eta osasunaren zaintzaren zerbitzuentzako oinarrizko tresna. Lan-giroan agertzen diren agente kimiko gehientsuenak aztertzeko metodologia duen analisi kimikoen laborategia da, zeinak kanpo eta barne zerbitzua ematen duen: erakundearen neurketa kanpainetan parte hartuz, edota kanpoko enpresen kontratatuta laginak aztertuz.

-. Lankidetza hitzarmena

OSALANek, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza hitzarmena du, zeinaren bitartez, erakundeko teknikariek eskola ematen duten masterrean, etorkizuneko laneko arriskuen prebentzioko teknikarien heziketan osatuz.