San Pabloren buru moztua
Valdés Leal, Juan de
Trentoko Kontzilioaren gidalerroen ondorioz, Kontrarreformak martirioak, penitentzia eta estasia lehenetsi zituen.Moztutako santu edo martirien buruak pinturan zein eskulturan agertu ziren XVI. mendearen amaieratik eta XVII. mende osoan zehar Espainian, eta batez ere Sevillan, non debozio handia zieten.
Lan honen aurrekariak batetik José Riberaren Done Joan bataiatzailearen buru moztuaren bi bertsioak dira, 1646 inguruan margotuak, Madrilgo Arte Ederren Akademian; eta, bestetik, 1645ean Herrera Zaharrak egin zituen San Pauloren eta Done Joan bataiatzailearen buruak.
Gai horretako irudikapen ohikoenak Done Joan bataiatzailearen eta San Pauloren buru moztua izan ziren. Azken hori jentilen apostolua izanzen etaDone Joan bataiatzailearenarengandik ezberdintzen da hiru odol errekasto dituelako.
Beste lan batzuetan buruek ikuspuntu altuagoa izan ohi duten bitartean, lan honen enkoadraketan, behatzailea burua pausatzen den metalezko erretiluaren altuera berean dago. Erretilua mahai baten ertzean dago.Burua hiru laurdenekoa da eta ile nahasiak ditu, bizar luze eta zuria, sudur luze eta mehea, ahoa erdi irekita eta beheko baraila erlaxatuta. Aurpegiaren tolesdurak eta espresioa naturalistak dira, hondoa oso iluna da, eta argiak zakartasunik gabe nabarmentzen ditu aurpegiaren hazpegiak eta leunki arintzen ditu buruaren ingeradak. Mahaia granate koloreko oihal batekin estalita dago, martirioaren odolaren erreferentzia gisa. Konposizioaren ezkerraldean ezpata baten eskulekua bereizten dugu; martirioaren tresna. Erretiluaren gainean dago burua, baina erretilua ez da inongo iturri idatzitan ageri, artisten lizentzia bat da. Esaten baita burua lurrera erori zela hiru aldiz lurra jota, nondik hiru iturburu sortu baitziren, eta han gelditu zen.
2002. Barrokoko argiak. Pintura eta eskultura espainiar barrokoan. Gasteiz, Caja Vital Kutxa Fundazioa. 2002/06/01-2002/07/10.
2005-2006. Mezu gurutzatuak. Denboraren esparruan errealitatearekin mintzatuz. Gasteiz, Artium. 2005/03/16-2006/02/12.
2018-2020. Mihise atala berria. Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. 2018/06/20-2020/07/26.
MARTÍNEZ DE MARIGORTA, José. Álava y sus alrededores: 34 fotograbados. La casa de Álava (Archivos, Bibliotecas y Museos Provinciales). Vitoria, [s. n.], 1945?, 61 or.
Diputación Foral de Álava. Inventario, tasación y cuenta de patrimonio. Vitoria, Arabako Foru Aldundia, 1947, 28 or.
ANTOMAR. La Casa de Álava. Recuerdos, tradición e Historia en el Museo , Vida Vasca , 30. 1954, 60 or.
Atenciones culturales , Pensamiento Alavés . 1965/11/25, 10 or.
FRAILE, Mª Asunción. La Degollación del Bautista (29 de agosto) en el arte y la tradición d Álava , Norte Expres . 1977/08/28, il. z/b. 11 or.
BEGOÑA AZCÁRRAGA, Ana de; Mª Jesús BERIAIN; Felicitas MARTÍNEZ DE SALINAS. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, 50 or. il. kol.
TABAR ANITUA, Fernando. Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko eta Araban inportatutako Barrokoa: Eskultura eta Pintura [kat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1995, pp. 133-134
SÁENZ DE UGARTE, Jose Luis. Félix Alfaro Fournier, prócer del Museo de Bellas Artes , Celedón , 81. 1999, p. 111
TABAR ANITUA, Fernando. Mihisearen Saila , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantxa DABOUZA SALCEDO (koor.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, 178-179 or.
TABAR ANITUA, Fernando. Pintura y escultura de los siglos XVI y XVII en Álava , En: LÓPEZ MERÁS, Rosario; Sara GONZÁLEZ DE ASPURU (koor.). Museos de Álava. un patrimonio desconocido [catálogo]. Madrid: Fundación Santander Central Hispano . 2000, 40 or.
TABAR ANITUA, Fernando. Luces del Barroco: Pintura y Escultura del Siglo XVII en España [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Vital Kutxa Fundazioa; Arabako Foru Aldundia, 2002, 114 or., 115 or. ir. kol.
ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, ir. kol. or. 35
VALDIVIESO GONZÁLEZ, Enrique. Juan de Valdés Leal. Sevilla, Guadalquivir, 1988, 20, 94-97 or.
"Juan de Valdés Leal [Historiaren Errege Akademiaren biografia]" [Kontsulta: 03/01/2022]
"Juan de Valdés Leal [Wikipedia]" [Kontsulta: 03/01/2022]
"Valdés Leal, Juan de [Prado Museoa]" [Kontsulta: 03/01/2022]
- J. Cruzen alarguna (Antzinako altzariak, Arte-objektuak), Donostia
- 1941. Félix Alfaro Fournierrek erosia, Gasteiz
- 1965. Arabako Foru Aldundiari dohaintza. Museo Probintziala (egungo Arabako BBAA)
- 1999. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua


