Osasun Saila

Edukierei buruzko informazioa

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

Barruko jangelak

Barruko jangeletan 60 lagunentzako edukiera-muga lokalaren metroen araberakoa da?

Ez. 60 lagunentzako muga guztizkoa da eta establezimenduetan aurkitzen dugun espazio bereizi edo jangela bakoitzean aplikatzen da. Ez da lokalaren azaleraren araberakoa, baina aldi berean gainerako murrizketak bete behar dira.

Aire zabaleko jangelak

Kanpoaldeko jangeletan edo terrazetan 60 lagunentzako edukiera-muga dago?

Ez, ez dago halako mugarik.

Ongi etorri koktel, otordu eta aperitiboak aire zabalean edo barruan

Ongi etorri koktel, otordu eta aperitiboetan edukiera-murrizketak, pertsonen arteko distantzia, mahaien eta mahai multzoen arteko distantzia, eta mahai edo mahai multzo bakoitzeko gehieneko okupazio-mugak aplikatu behar dira? Koktela zutik eman daiteke? 25 laguneko taldeei eman daiteke?

Bai, murrizketa horiek guztiak kasu hauetan ere aplikatzekoak dira; ezin dira zutik eman eta ezin dira 25 laguneko taldeentzat eman. 

  • “3.8.2.– Baimenduta dago barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea, betiere bezeroen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduta, eta denbora guztian eserita egon beharko dute. Koktelak eta buffetak egin daitezke, gehienez ere 10 laguneko taldeetan.. Betiere ziurtatu beharko da bezeroen arteko segurtasun-tarte egokia mantentzen dela, bai establezimenduaren barruko barran eta mahaietan, bai establezimenduaren kanpoaldean, eta bezero edo bertaratu guztiek eserita egon beharko dute. Puntu honetan adierazitako distantziaren muga ez zaie aplikatuko bizikidetza-unitate bereko kideei.
  1. 3.9.2. Gehienez ere 10 pertsonako taldetan egin daitezke koktelak eta buffetak, barne-lokal bakoitzeko edo behar bezala mugatutako kanpo-eremu bakoitzeko. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuta, maskara erabiliz.

Banketeak, ospakizunak, jaurnartzeak, ezkontzak

Mahai bateko bezeroaren eta aldamenekoan hurbilen dagoen beste baten artean 1,5 metroko distantzia gordez, ospakizun batean jangelan sartzen diren adina lagunek har dezakete parte?

Ostalaritzako lokaletan eta zerbitzuetan, jatetxeetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan aplikatzekoak diren murrizketa berberak aplikatzen dira. Hau da, barruko jangela batean gehieneko edukiera 60 lagunekoa da. Kanpoaldean ez dago gehieneko edukierarik.

  • “3.4.– Ezkontza-zeremoniak eta beste ospakizun erlijioso edo zibil batzuk.
  • 3.4.2.– Ostalaritzako eta sukaldaritzako establezimenduetan ekitaldiaren ondoren egin daitezkeen ospakizunetan, kontuan hartu beharko dira 3.8 puntuan ezarritako edukiera-mugak. (3.8.– Ostalaritzako lokalak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak.)”

Etxe pribatuak

Etxe pribatu batean edo partzela duen etxe batean zenbat lagun elkar daitezke?Mahai bateko bezeroaren eta aldameneko mahaian hurbilen dagoenaren arteko 1,5 metroko tartea gordetzeko araudia aplikatzen da?Mahai-taldeak edo gehienez 10 lagunez osatutako mahaiak antolatu behar dituzte?

Hala gomendatzen da eta betebehar orokorretan hala jasota dago.

  • “1. Betebehar orokorrak.
  • Herritarrei gomendatzen zaie bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak murriztea, baita gizarte-topaketa horiek gehienez 10 lagunenak izatea ere.

Ostalarientzako tresnak

Zer egin behar dute ostalaritzako langileek bezero batek araudia betetzen ez duenean eta behin eta berriz araudia urratzen ari dela jakinarazten diotenean? Zer gertatzen da bezeroak establezimenduak emandako jarraibideak betetzen ez baditu?

Orain arte egin de bezala, Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira ezarritako neurriak betetzen ari direla gainbegiratzeaz.

Azken aldaketako data: