Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 31koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente eta Agente Lehen kategorietako karrerako funtzionarioentzat Bide Segurtasuneko Espezializazio Ikastaroan sartzeko hautapen-prozesurako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1334
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/16
  • Argitaratze-data: 2022/03/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 31koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariarena, zeinaren bidez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente eta Agente Lehen kategorietako karrerako funtzionarioentzat Bide Segurtasuneko Espezializazio Ikastaroan sartzeko hautapen-prozesurako deialdia egiten baita. Ebazpen hori 2022ko otsailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (32. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/736 (10/5) orrialdean, honako hau dio:

APgeh = Ariketan gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (deialdiaren oinarriaren arabera, ariketan lor daitekeen gehieneko puntuazioa: 30 puntu).

Baina honela esan behar du:

APgeh = Ariketan gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (deialdiaren oinarriaren arabera, ariketan lor daitekeen gehieneko puntuazioa: 40 puntu).