Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 1796/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2447
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/24
  • Argitaratze-data: 2023/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hutsak atzeman dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1796/2022 Ebazpenaren IV. eranskinean; Ebazpen horren bidez onartzen dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Ebazpen hori 2022ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 246. zenbakian. Hona hemen zuzenketa:

2022/5620 (11/16) orrian,

honakoa esaten den lekuan:

  1. 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. kapitulua: Karrera profesionala. IX. kapitulua: Estatutupeko langileen egoerak.

Honakoa esan behar du:

  1. 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. kapitulua: Karrera profesionala. XI. kapitulua: Estatutupeko langileen egoerak.

2022/5620 (13/16) orrian,

honakoa esaten den lekuan:

  1. 6/2022 Instrukzioa, Osakidetzaren III. Euskara Planaren jarraipen-batzordeak sortu eta abian jartzekoa.

Honakoa esan behar du:

  1. 8/2022 Instrukzioa, Osakidetzaren III. Euskara Planaren jarraipen-batzordeak sortu eta abian jartzekoa.