Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko apirilaren 15eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen 2025eko ekitaldian ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzak emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 424
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/01/20
- Argitaratze-data: 2026/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Deialdi-aginduaren 14. artikuluaren arabera, Hautaketa-batzordeak Unibertsitate eta Ikerkuntzako sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena, eta sailburuordeak esleitu egingo ditu ebazpen bidez. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian entitate onuradunen eta eman zaizkien dirulaguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko da.
Deialdia 2025eko azaroaren 24an ebatzi zen, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen hurrengo egunean. Beraz, entitate onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
(Ikus .PDF)