Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 6koa, HABEko zuzendari nagusiarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2026. urterako deialdi irekia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 702
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/02/06
  • Argitaratze-data: 2026/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

179/2003 Dekretuak zein 166/2019 Dekretuak xedatutakoa betez eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak araututakoaren babesean, HABEk interesaturik dauden herritar guztiei zuzendutako deialdiak egin ditzake urtero, HEOCean zedarritutako euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko. Agindu horren aldaketa bat izapidetzen ari da, eta, hala badagokio, aldaketa onartu ondoren beste ebazpen bat argitaratuko da.

Bestalde, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren eremuan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak HEOCaren egitura eta deskribapena onartu zituen 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez. Horrek helduen euskalduntze-ikasprozesua sei mailatan antolatu zuen (A1: hasierako erabiltzailea; A2: oinarrizko erabiltzailea; B1: erabiltzaile independentea; B2: erabiltzaile aurreratua; C1: erabiltzaile gaitua eta C2: erabiltzaile aditua), betiere elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztuta, ekintza komunikatiboen bidez definitutako hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarrituta, euskararen berezko ezaugarriak eta ikaskuntza-testuinguruaren egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta. Ikuspegi horri jarraikiz, agindu horrek edukiak zehaztu zituen (testuinguru soziolinguistikoa, gaiak, testu-generoak, funtzioak, adierazpide testualak, adierazpide linguistikoak, estrategiak...), bai eta ildo metodologikoak eta ebaluazio-irizpideak ere.

Halaber, 2026ko deialdiak entzumen-urritasun larria duten pertsona gorrei aukera emango die hizkuntza-trebetasunak partez egiaztatzeko, HEOCean definitutako B1 eta B2 mailetako komunikagaitasun-mailetako irakurmenean eta idazmenean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 13. artikuluan araututakoaren babesean.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. HEOCean zedarritutako B1, B2, C1, eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2026ko deialdi irekia egitea, Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Bigarrena. 2026. urtean bi azterketaldi ireki egitea, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekian.

Hirugarrena. lnteresdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakiokeela Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2026ko otsailaren 6a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

  1. oinarria. Xedea.

    Oinarri hauen xedea da HEOCean ezarritako B1, B2, C1 eta C2 mailetan euskararen komunikazio-gaitasuna egiaztatzeko 2026ko deialdi irekian aurreikusitako bi azterketaldietarako matrikulatutako pertsonek bete beharreko zehaztapenak ezartzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren xedatutakoaren arabera.

  2. oinarria. Deialdirako oinarrizko esparrua.

    HEOCa eta hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (EEMB) izango dira, hurrenez hurren, azterketarien hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarria eta erreferentziazko barruti.

    Horrela, HEOCean ezarritako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako gaitasun-probak II. eranskinean bildutako eduki eta ezaugarrien arabera egingo dira.

  3. oinarria. Deialdian parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.

    2. Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea.

  4. oinarria. Deialdiaren egutegia eta ezaugarriak.

  1. 2026an bi azterketaldi antolatuko ditu HABEk, HEOCaren B1, B2, C1 eta C2 mailetako euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatu ahal izateko.

  2. Bi azterketaldi horietan parte hartzeko izena emateko epeak hauek izango dira: a) 2026ko apirilaren 9tik 14ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian, eta b) 2026ko irailaren 7tik 13ra, biak barne, bigarren azterketaldian.

    Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean emango ditu argitara HABEk, www.habe.euskadi.eus atari edo webgunearen bidez, 2026. urteko egiaztatze-prozesuetarako aurreikusitako egutegiak, matrikularen egoera ezagutzera emateko akordioa argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak aditzera emateko datak.

  3. HABEk egutegian aurreikusitako egunak alda ditzake azterketaldion kudeaketan gerta litezkeen gorabeheren arabera, azterketaldiko matrikula-epeak izan ezik.

  4. Matrikula egin eta gero, HABEren atarian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria ez bada agertu azterketa-lekura, ez-aurkeztutzat joko da eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:

    1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege-mailako arau batek babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egun batera, betiere ondorengo baldintzak betez gero: azterketariak, proba-egunaren biharamunetik hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita bost egun baliodun, agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du.

      Aukera hori behin bakarrik baliatu ahal izango da.

    2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-mailako arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio.

      Hiru laneguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez aurkeztutzat emango dira azterketaldi horretan.

  5. Idatzizko probetarako, azterketariak lurraldea aldatzeko eskabidea egin ahal izango du HABEk hitzorduak esleitutakoan. Ahozko probetarako, berriz, HABEk esleitutako hitzordua aldatzeko eskaria egin ahal izango du azterketariak, betiere idatzizko proba egin duen lurralde beraren baitako txanden artean (azterketariaren maila eta deialdirako). Aldaketa-eskaera horiek HABEk esku artean dituen epe, jarraibide eta baliabideen baitan emango ditu ontzat edo ez, betiere deialdiaren egutegian ezarritako epeetan eta www.habe.euskadi.eus atarian finkatutako prozedurei jarraikiz.

  1. oinarria. Matrikula egiteko izen-ematea, prezioa eta ordainketa.

  1. B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailaren kasuan, azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztuko du matrikula-orrian.

  2. Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Abanca, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

  3. Matrikulatze-prozesua behar bezala burutu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginda daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan egin ez izanak egiaztatze-prozesutik kanpo geratzea ekarriko du.

  4. Behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko, salbuespen-kasu hauetan izan ezik: a) maila bereko matrikula birritan ordaindu bada; b) okerreko maila edo deialdi baterako egin bada matrikula, baina betiere itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada; c) aurreko deialdiaren baitan HABEko zuzendari nagusiak azterketariak jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartu badu eta, ondorioz, egindako matrikula baliogabetu badu; d) matrikula-egile den azterketariaren heriotza gertatu bada proba-egunaren aurretik.

  5. Matrikularen prezioari dagokionez, HABEk ematen dituen zerbitzuen prezio publiko finkatuak aplikatuko dira; alegia, unean-unean indarrean dagoen araudiari jarraituz matrikulazio-aldi bakoitzean aplikagarriak diren prezioak. Aldi bakoitzeko prezio horiek www.habe.euskadi.eus atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk.

    Azterketaldi batean trebetasun-proba bat salbuetsita izan eta egin behar ez duenak ere (8.3 oinarriaren arabera) ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko du matrikula gisa.

  6. Azterketaria euskararen komunikagaitasun-maila bakar batean matrikulatu ahal izango da deialdi irekiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.

  7. Deialdi irekian matrikulatzen den azterketariak ezin izango du beste matrikularik egin azterketaldi bereko HABEren beste deialdi batean.

  8. Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetan bildutako irizpide eta prozedura guztiak berariaz onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen du azterketariak.

  1. oinarria. Matrikularen egoera.

    Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, matrikularen egoera ezagutzera emateko erabakia argitaratuko da www.habe.euskadi.eus atarian. Azterketari bakoitzak, bere pasahitz pertsonala erabiliz, sarbidea izango du informazio horretara, eta ikusgai izango du norberari dagokion matrikula zertan den (onartu den edo ez den onartu).

  2. oinarria. Berariazko egoerak.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, probaren edukia indargabetzen ez bada edo balioetsi beharreko gaitasun-maila murrizten edo kaltetzen ez bada.

    Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak, azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera, eta, duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Halaber, aurkeztutako agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean egin beharko du, matrikula-aldia bukatu eta 7 egun naturaleko epearen aurretik.

    HABEk, jasotako eskariak kontuan izanda, baliabide materialak nahiz proben iraupenak egokitu egingo dizkie behar bereziak dituzten azterketariei, betiere Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduari edota gaitasun-probok burutuko diren egunean indarrean egongo den arautegiari jarraikiz.

    Entzumen- eta mintzamen-gaitasuna nabarmen eta etengabe mugaturik duten pertsonek, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta baldin badute arrazoi horiengatik, B1 eta B2 mailetako irakurmeneko eta idazmeneko hizkuntza-trebetasunak partzialki egiaztatzeko aukera izango dute, matrikula egiteko unean matrikularen prezioa % 50 murriztuta. Zatikako gaitasun-proba gainditzeko, beharrezkoa izango da trebetasun horiek gainditzeko ezarrita dauden gutxieneko kalifikazioak erdiestea.

  3. oinarria. Gaitasun-probetako atalen ezaugarriak, antolaketa, ebaluazio-irizpideak eta kalifikazioak.

  1. Gaitasun-mailak ebaluatzeko prestatutako probek azterketariaren euskarazko komunikagaitasuna balioetsiko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz adierazteko trebetasuna, bestetik.

  2. Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.

  3. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bakarrean.

    Deialdi irekiaren baitan, 2024tik aurrerako azterketaldi batean (2024koak barne) irakurmen-proba eta idazmen-proba gainditu dituen B1, B2, C1 eta C2 mailetako azterketariari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio 2026ko deialdiko bi azterketaldietan, eta, horrenbestez, entzumen-proba eta mintzamen-proba bakarrik egin beharko ditu.

    Deialdi irekian 2024tik aurrera gordetako probetariko batzuk gainerako deialdietarako (euskaltegietako ikasleen deialdirako eta HOBE deialdirako) ere gordeko dira, 2026ko bi azterketaldietan. Azpiko taulan adierazten dira, azterketariak deialdi bakoitzean gordeta dituen probak kontuan izanda, deialdi irekian egin beharko dituen probak, kode hauen arabera:

    IRK: Irakurmen-proba.

    IDZ: Idazmen-proba.

    ENT: Entzumen-proba.

    MIN: Mintzamen-proba.

    (Ikus .PDF)

    Azterketariari aukera desberdinak sortuko balitzaizkio, azterketariarentzako onuragarriena hautatuko du HABEk automatikoki.

  4. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, II. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazten du azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna. Maila bat gainditzeko, azterketariak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

    Nolanahi ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edonola ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    C2 mailari dagokionez, idazmen-probaren bi ariketak gainditu behar dira (bitartekaritza-ariketan, gutxienez, 8tik 4 puntu; bigarren ariketan, berriz, 22tik 11 puntu; guztira, 15 puntu). Nolanahi ere, lehen ariketan 4 puntura iritsi ez baina 3 puntu lortzen dituenak idazmen-probaren bigarren ariketan ateratako puntuekin konpentsatuko du puntu-gabezia hori, baldin eta bigarren ariketan gutxienez 12 puntu lortzen baditu.

  5. Egiaztatze-jarduerak Interneteko konexiorik gabe egingo dira, eta gailu elektronikoek eskain ditzaketen edukietarako sarbiderik izan gabe (telefonoak, ordenagailuak, argazki- kamerak, soinu-grabagailuak, haririk gabeko entzungailuak, irakurgailuz hornituriko erlojuak, ikus-entzunezko edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoek...).

  6. Idazmen-probetan, irakurgarria izango da idazkera eta ulergarria kaligrafia. Mintzamenekoetan, berriz, argi ahoskatuko da eta zuzen ebakiko dira hitzak.

  7. Idazmen- zein mintzamen-proba egitean, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

  1. oinarria. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

  1. Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

    Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte.

    Mintzamena balioesteko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, betiere egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Horrelakoetan, aztertzaileek azterketarion hizkuntza-erabilera horiek aintzat hartu eta balioetsiko dituzte azken emaitza jartzean.

  2. Anonimotasuna.

    Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek, tutoreek zein ikertzaileek, zuzenketa anonimoa bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak azkeneko bi urteetan izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian.

    Mintzamen-probetan, irakasle izan ez dituen aztertzaileekin arituko da azterketaria. Irakaslea epaimahaian aztertzaile gisa egotea eskatzen duten ezohiko inguruabarrak gertatzen badira, azterketariari jakinaraziko zaio beste aztertzaile batek kalifikatuko duela proba.

  3. Irakurmen-probaren eta entzumen-probaren zuzenketa.

    Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzen irakurketa eta zuzenketa irakurgailu optikoz egingo dira edo, C2ren kasuan, idazmen-probarekin batera zuzenduko dituzte aztertzaileek.

    Azterketok, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak zaindu eta gordeko ditu.

  4. Idazmen-probaren zuzenketa.

    Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzentzeko.

    1. Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitu bana emango dute kalifikazio-fitxa banatan.

    2. Idazmen-proban maila bakoitzerako eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatzen den gutxieneko hitz-kopurua idatzi badu eta mailari dagozkion irizpideak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan (kontuan har bedi C2 mailan bigarren jardueran bakarrik eskatuko dela gutxieneko hitz-kopurua idaztea), % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den idazlanari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

    3. Idazmen-proba berariazko aplikazio informatiko baten bidez banatuko zaie aztertzaile, ikertzaile zein tutoreei, euskarri digitalean.

    4. Idazmen-proba zuzentzeko prozedura:

      Zuzenketa anonimoa egingo da, jarduera guztietan itsu bikoitzeko sistemaz proba bakoitzaren bi zuzenketa eginez, bi ebaluatzailek bakoitzak bere aldetik egina. Ebaluatzaileek ausazko banaketa baten bidez jasoko dituzten probak balioetsiko dituzte, Ebazpen honen II. eranskinean HABEko zuzendari nagusiak ezarritako idazmen-probaren balioespen-irizpide berezien arabera, eta, era horretan, proba horren ebaluazioa behar bezain objektiboa izango dela bermatuko da.

      Kalifikazio-prozesua jarraibide hauen arabera bideratuko da:

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Gai» kalifikatzen badute, idazmen-proba «Gai» gisa balioetsiko da.

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Ez-gai» kalifikatzen badute, idazmen-proba «Ez-gai» gisa balioetsiko da.

      Baldin eta ebaluatzaileetako batek proba «Gai» kalifikatzen badu eta besteak «Ez-gai» gisa, probak tutore edo ikertzaile baten irizpena jasoko du.

  5. Mintzamen-probaren zuzenketa.

    1. Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua.

    2. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa egingo dute tutore edo ikertzaileek. Tutore edo ikertzaile horiek ofizioz ebaluatuko dute proba, eta kasuan kasuko epaimahaiari bidaliko diote beren irizpen arrazoitua.

    3. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri gisa eta aztertzaileen ikerketa- eta prestakuntza-lana sendotzeko, betiere probek beren baitan dituzten datu pertsonalak behar bezala bereizi eta anonimatu ondoren, indarrean dagoen legeriak agintzen duen moduan.

  6. Bateratze-saioak.

    HEOCean ageri denari jarraikiz, ebaluatzaileen gaikuntza-maila zabaltzeko eta sendotzeko, irizpide objektiboak eta berdinak erabiltzeko eta ebaluazio-prozesuari zehaztasuna eta bermea emateko, ebaluazio-irizpideen inguruko bateratze-saioak antolatuko ditu HABEk. Aztertzaileek bateratze-saiook egin beharko dituzte HABEren 2026ko egiaztatze-deialdietan jarduteko.

    B1, B2, C1 eta C2 mailetako bateratze-saioak mailaz maila antolatuko dira eta aurrez aurre edo online teknologiak baliatuz egingo dira.

  1. oinarria. Egiaztatze-prozesuaren emaitzak onartzea.

    Mailaz mailako Epaimahaiek aztertzaile, ikertzaile eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte, probei dagozkien emaitzak onartuko dituzte hala balegokio, eta Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

    Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEko zuzendari nagusiari aurkeztuko dizkio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. oinarria. Emaitzak argitaratzea.

    Azterketa Batzordeak emaitzak ezagutzera emateko erabakia argitaratuko du HABEren www.habe.euskadi.eus atarian, egutegian zehaztutako datetan. Gainera, emaitzak mailaz maila eta trebetasunez trebetasun erakutsiko ditu. Azterketari bakoitzak informazio horretara sarbidea izango du HABEren atarian bere pasahitz pertsonala erabiliz, eta ikusgai izango du norberari dagokion emaitza.

  3. oinarria. Ziurtagiriak.

    Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du, www.habe.euskadi.eus atarian norberaren sarbidea eta «Agiriak» aukera baliatuz.

    Egiaztatze partzialaren bitartez lortutako B1 eta B2 mailetako ziurtagirien eraginkortasuna Administrazio publikoetako lanpostuetarako sarbidea, ziurtagirien baliokidetza-maila eta Euskararen Titulu eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuko inskripzioa xedatzen dituzten araudiek ziurtagiri horiei aitortzen dienaren menpe gelditzen dira.

  4. oinarria. Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak.

    Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira, eta, izapidetu daitezen, azterketariak jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkeztu beharko ditu, nahitaez:

    Erreklamatzaile edo eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako posta-helbidea eta helbide elektroniko bat.

    Nortasun-agiriaren zenbakia.

    Egiten duen erreklamazioa edo kalifikazioa berrikusteko eskaera.

    Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

    Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

    Eskaera-egilearen sinadura.

    Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, onartutako pertsonei buruzko erabakia hartu, azterketa-proba egin edo azterketa-eguna izan edo proben emaitzak HABEren atarian (www.habe.euskadi.eus) ezagutzera eman eta hurrengo egunetik aurrera.

    Erreklamazioen eta kalifikazioak berrikusteko eskaeren erantzunei buruzko erabakia www.habe.euskadi.eus atarian argitaratuko da.

    Erreklamazioek, kalifikazioak berrikusteko eskaerek eta gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo, inola ere, deialdian jasotako prozeduren izapidetza eta egutegia.

  1. Erreklamazioak.

    Deialdi honen egiaztatze-prozesuko interesdunak idatzizko erreklamazioa jar dezake HABEren aurrean, deialdiaren Ebazpenean xedatutako proben antolaketa-prozeduren baitan hutsegiterik izan baldin bada.

    Gainera, matrikularen egoera behar bezalakoa ez delako ere jarri ahal izango du azterketari batek erreklamazio bat.

    Erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, bai paperean Zuzenean arretagunean, postaz edota HABEren egoitzetan, bai telematikoki (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan identifikazio sistema egoki bidez, hau da, BakQ edo NAN elektronikoz). Ahal bada, bide telematikoa lehenetsiko da.

  2. Kalifikazioak berrikusteko eskaerak.

    Azterketariak HABEn eskatu ahal izango du HABEk antolatutako probetan lortutako kalifikazioa berrikusteko, eskaerak arrazoituz, azterketaldi bakoitzean ezarritako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Kalifikazioak berrikusteko eskariek nahikoa funts edo oinarri izan behar dute; hau da, ondo arrazoituta eta trebetasunez trebetasun adieraziko dituzte beren motibazioak.

  3. Gora jotzeko errekurtsoak.

    Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote HABEko zuzendari nagusiari, aurreko erantzunen inguruko erabakia HABEren atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.

    Errekurtsoak ebazteko, HABEko zuzendari nagusiak lurralde-arduradunari, mailaz mailako Epaimahaiaren buruari edo Azterketa Batzordeko buruari eska liezaieke errekurtsoaren edukiari buruzko txostena.

    Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

  1. oinarria. Informazioa, online tramitazioa eta argibide-eskaerak.

    Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei eta kalifikazioen berrikuste-eskaerei eta administrazio-errekurtsoen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

    Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta-helbide elektronikoa baliatuko du Ebazpen honen oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

  2. oinarria. Espedienteak ikusteaz.

    Azterkariak www.habe.euskadi.eus atarian izango ditu kontsultagai idazmen- eta mintzamen-probetako kalifikazio-orriak, eta eskuragai izango ditu irakurmen-proba, entzumen-proba eta idazmen-proba (digitalizatuak) eta mintzamen-probako grabazioa.

  3. oinarria. Datu pertsonalen babesa.

    Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak, bai eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak ere, Tratamendu Jardueren Erregistroan (TJE) sartuko dira, «Euskara-mailak egiaztatzeko deialdi irekiak», «Ikasleen dirulaguntzak» eta «Egiaztapen-probetarako eskatutako egokitzapenak» deituriko tratamendu-jardueretan edo horien ordezkoetan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Datuak Babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, ondoren zehazten diren helburuetarako:

    Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzeko.

    Euskararen ezagutzaren egiaztatze-agiriak HABEren erregistroan inskribatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluan dioenari jarraikiz.

    Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helarazteko, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenenak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan gauzatu behar dira.

    HABEko zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

    Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xede bat gauzatzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

    Interesdunek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta beren datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko ere, informazio gehigarrian adierazten den moduan. Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

    Egiaztatze-prozesua amaitu eta gero, lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko egindako probak prestakuntza-helburuetarako, ikerketa-lanetarako edo estatistikarako erabili ahal izango ditu HABEk betiere probok barneratuta dituzten datu pertsonalak disoziatu ondoren, indarrean dagoen legediak agintzen duen moduan.

  4. oinarria. Jarduketak isilpean gorde beharra.

    Egiaztatze-deialdian parte hartzeko izendatutako aztertzaile, tutore eta ikertzaileen, maila bakoitzeko epaimahaikideen, Lurralde Batzordeetako kideen edo Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea egiaztatze-prozesuan beren funtzioa betetzeagatik parte hartzen duten alderdiekin zerikusia duten gertakari, dokumentu, kalifikazio-proposamen, deliberazio eta egoerak.

  1. Ebaluazio-irizpideak.

    HEOCa ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduko «Ebaluazioa» atalean jasotakoaren arabera zehaztutako ebaluazio-irizpideak eta -eskalak izango dira B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko diseinatutako proben esparruan aplikatutako azken ebaluazioaren oinarria.

  2. Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak.

    B1 maila: erabiltzaile independentea.

    Entzumen-proba:

    Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko testu grabatua entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

    Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (elkarrizketa sinpleak, ipuinak, gertaerak, errezetak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak...) eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

    Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea edo cloze testa).

    Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

    Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere 25 minutu ingurukoa.

    Mintzamen-proba:

    Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du, eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 2 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, zenbait irudiz eta haiei lotutako egoera eta egiteko jakinak dituen fitxa baten bidez proposatutako gai bati buruz. Elkarrizketak 5 minutu inguru iraungo du (azterketariko 2 minutu eta erdi).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lagunen arteko gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, gai ezagunetako azalpen-testuak...), eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 35 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 140 hitzeko testu bat edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak, curriculum vitaea...), eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondorengo kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 60 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, idatziko probak (irakurmen-proba eta idazmen-proba) egingo dira; beste egun batean, ahozko probak (entzumen-proba eta mintzamen-proba).

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia, % 25; kohesioa, % 15; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 30.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

      Guztira: Gai / Ez-gai.

      B2 maila: erabiltzaile aurreratua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak...) eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea edo cloze testa).

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere 25 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du, eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atal hau prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 2 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, zenbait irudiz eta horiei lotutako egoera eta egiteko jakinak dituen fitxa baten bidez proposatutako gai bati buruz. Elkarrizketak 5 minutu inguru iraungo du (azterketariko 2 minutu eta erdi).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), eta HEOCen B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 45 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 200 hitzeko testu bat edo 150 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...), eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, idatziko probak (irakurmen-proba eta idazmen-proba) egingo dira; beste egun batean, ahozko probak (entzumen-proba eta mintzamen-proba).

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

      Guztira: Gai / Ez-gai.

      C1 maila: erabiltzaile gaitua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko zenbait testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi edo ondorioak ere atera beharko ditu. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...) eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa...).

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira, Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere 30 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak bi atal izango ditu:

    1. Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du azterketariak. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, galdeketak...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Egiteko hau prestatzeko, testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.

      Azterketariak 20 minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 5 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    2. Bat-bateko elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin argazki edo beste elementu grafikoez baliatuz. Elkarrizketak 10 minutu inguru iraungo du (azterketariko 5 minutu).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hala nola komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia antzematea eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (azalpen-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera neurtzeko. Horretarako, honako jarduerei erantzutea eskatuko da: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 60 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat edo bi testu idatziko ditu bien artean 300 hitz gutxienez izango dituztenak, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 90 minutu ingurukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, idatziko probak (irakurmen-proba eta idazmen-proba) egingo dira; beste egun batean, ahozko probak (entzumen-proba eta mintzamen-proba).

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. C1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

      Guztira: Gai / Ez-gai.

      C2 maila: erabiltzaile aditua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak, euskara batuan nahiz euskalkietan, gai orokorreko eta 4-5 minutu inguruko luzera duen testu grabatua bitan entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko 50-80 hitzetan laburbilduko du entzundakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...) eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Entzumena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 lortu beharko dira.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 40 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina, kronika, historia-kontakizuna...) eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Azterketariak 30 minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 10 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, 350-450 hitz inguru dituen testua irakurriko du, eta, ulertu duela frogatzeko, 50-80 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua...), eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Irakurmena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: 1) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta 2) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 40 minutu ingurukoa izango da.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak bi ariketa osatu beharko ditu idazmen-probaren barruan:

      Lehen ariketan, bitartekotza-jarduera bat egingo du. Azterketariak, emandako testu batean oinarrituta, hura berrekoitzi egin beharko du, proposatutako egoerara eta egitekora egokituz, eta betiere hartzailearen ezaugarriak kontuan izanik. Ariketa honetan, erreferentzia gisa, 150 hitz idatziko ditu 50 minutuan.

      Bigarren ariketan, gutxienez 350 hitzeko testu bat idatziko du 110 minutuan, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...), eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Idazmen-probaren bigarren jardueran eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioak emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 11-22 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Lehen ariketan, ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) informazioaren kudeaketa; 2) testuaren birformulazioa; 3) erregistroaren aukeraketa eta 4) hizkuntzaren erabilera.

      Bigarren ariketan, berriz, ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez (lehen ariketan: 8 puntu; bigarren ariketan: 22 puntu), eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira, orotara (bi ariketen puntuazioak batuta).

      Ezinbestekoa izango da bigarren ariketako irizpide guztietan nahikoa izatea idazmen-proba osoa gainditu ahal izateko, eta, beraz, bigarren ariketako irizpideren bat ez gainditzeak idazmen-proba osoaren kalifikazio orokorra honako hau izatea ekarriko du:

      (Ikus .PDF)

      Probaren iraupen osoa (bi ariketak egiteko) 2 ordu eta 40 minutukoa izango da (erreferentzia gisa: lehen ariketa egiteko, 50 minutu; bigarrena gauzatzeko, 110 minutu).

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, idatziko probak (irakurmen-proba eta idazmen-proba) egingo dira; beste egun batean, ahozko probak (entzumen-proba eta mintzamen-proba).

      Kalifikazioak eta emaitzak:

    1. C2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

      Guztira: Gai / Ez-gai.