Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1558
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/03/20
  • Argitaratze-data: 2026/04/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Funtzio publikoa

Testu legala

Etxepare Euskal Institutua Sortu eta Arautzeari buruzko apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak xedatzen duenez, institutu horren helburua hauxe da: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura eskaintza sustatuz eta hedatuz».

Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen duenez, Institutuaren helburuen artean dago munduko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketak sustatzea, batik bat unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz.

Ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak erabaki du lehiaketa publikorako deialdia egitea, euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko unibertsitate hauetan aritzeko: Leipzigeko Unibertsitatea (Alemania), Txileko Unibertsitatea (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Católica de Chile Unibertsitatea (Txileko Santiago) eta Tiblisiko TSU Unibertsitatea (Georgia).

Hori dela eta, hau

Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzea, unibertsitate hauetan aritzeko:

Leipzigeko Unibertsitatea (Alemania).

Txileko Unibertsitatea (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Católica de Chile Unibertsitatea (Txileko Santiago).

Tiblisiko TSU Unibertsitatea (Georgia).

  1. Etxepare Institutuak egindako diru ekarpenak:

    Leipzigeko Unibertsitaterako: berrogei mila laurehun eta hogeita bi (40.422) euro ikasturteko.

    Txileko Unibertsitaterako (Txileko Santiago): lau mila laurehun eta berrogei (4.440) euro ikasturteko.

    Universidad Pontificia Católica de Chile unibertsitaterako (Txileko Santiago): hamahiru mila laurehun eta lau euro eta berrogeita sei zentimo (13.404,46) ikasturteko.

    Tiblisiko TSU Unibertsitaterako (Georgia): hamabost mila (15.000) euro ikasturteko. Gainera, Tiblisiko irakurleari gehienez ere zazpi mila eta bostehun (7.500) euro ordainduko zaizkio ikasturteko, ostatu-gastuak estaltzeko.

    Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Bideratutako zenbateko hori ez da bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurlearen soldatarekin. Kontuan hartu behar da zergak eta bestelako kenkari eta atxikipenak daudela, irakurletza kokatuta dagoen herrialdean indarrean dagoen araudiarekin bat.

    Unibertsitateko transakzio guztietan euroa izango da dibisa-patroia.

  2. Unibertsitateek egindako diru ekarpenak:

    Tiblisiko TSU Unibertsitateak bideratutako ekarpenak.

    Sinatutako hitzarmenaren arabera, Tiblisiko TSU unibertsitateak irakurleari orduko 25 GEL-eko ordainsari gordina ordainduko dio, baita kontratuari lotutako onurak ere, osasun asegurua barne.

Leipzigeko Unibertsitaterako:

Unibertsitate-graduko titulua (edo lizentzia) izatea eta euskarako C1 maila (3. HE) edo baliokidea izatea eta gutxienez B1 alemana izatea. Alemanaren mailari dagokionez, Unibertsitateak proba bat egin ahal izango die hautagaiei, Etxepare Euskal Institutuak hautagaien proposamena egin ondoren, maila hori duten ala ez frogatzeko baldin eta alemaneko ziurtagiririk ez badute. Gainera, esperientzia egiaztatua izan beharko da hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki baloratuko da euskararen irakaskuntzan izandako esperientzia. Lehentasuna emango zaie Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia eta euskararen arloko masterrak dituztenei; baita euskararen C2 maila (4. HE) egiaztatuta izatea ere. Hori dena, 10. artikuluko hautaketa-irizpideen arabera. Merezimendu bereziki baloratua: soziolinguistikan, hizkuntza-politiketan edo kultur kudeaketan izandako esperientzia.

Txileko Unibertsitaterako (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Católica de Chile Unibertsitaterako (Txileko Santiago):

Unibertsitate-graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C1 maila (3. HE) edo baliokidea izatea. Lehentasuna emango zaie Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia eta euskararen arloko masterrak dituztenei; baita euskararen C2 maila (4. HE) egiaztatuta izatea ere. Hori dena, 10. artikuluko hautaketa-irizpideen arabera.

Tiblisiko TSU Unibertsitaterako:

Unibertsitate-graduko titulua izatea (edo lizentzia) Humanitateetan, Gizarte Zientzietan edo Arteetan (adibidez, hizkuntzak, filosofia, historia, hizkuntzalaritza, itzulpengintza), eta masterra izatea Humanitateetan, Gizarte Zientzietan edo Arteetan. Halaber, euskarako C1 maila (3.HE) edo baliokidea izatea eta ingeleseko C1 maila izatea. Era berean, hizkuntzalaritzaren arloan artikulu bat argitaratu izana edo eremu horretako hitzaldi batean parte hartu izana frogatu behar da. Lehentasuna emango zaie Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia eta euskararen arloko masterrak dituztenei; baita euskararen C2 maila (4. HE) egiaztatuta izatea ere. Hori dena, 10. artikuluko hautaketa-irizpideen arabera.

  1. Leipzigeko Unibertsitaterako:

    Eskola-orduak: gehienez ere, 12 eskola-ordu astean.

  2. Txileko Unibertsitaterako (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Católica de Chile Unibertsitaterako (Txileko Santiago):

    Txileko Unibertsitaterako (Txileko Santiago): eskola-orduak: 1,5 ordu astean eta 1,5 orduko lan autonomoa, ordu horiek prestatzeko eta ebaluazioak zuzentzeko. Bisa: Txilen lan egiteko eskubidea onartzen duen bisa indarrean izatea unibertsitate-ikasturtea hasi baino lehen.

    Pontificia Universidad Católica de Chile Unibertsitaterako (Txileko Santiago): eskola-orduak: irakurleak astean 11 eskola-orduko lan-karga izango du, eta ordu horien artean eskola-orduak eta ordu horien prestakuntza hartzen dira kontuan. Bisa: Txilen lan egiteko eskubidea onartzen duen bisa indarrean izatea unibertsitate-ikasturtea hasi baino lehen.

  3. Tiblisiko TSU Unibertsitaterako:

    Eskola-orduak: gehienez ere, 15 eskola-ordu astean.

Hautatua deialdi honen helburu den tokian tokiko unibertsitateari atxikiko zaio, 4. artikuluko baldintzen arabera. Kontratu bat sinatuko du, tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren arabera eta unibertsitatearen beraren araudiaren arabera, eta kontratua egiten duen unibertsitatearen klausula zehatzak bete beharko ditu, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaion ordainsari- eta zerga-erregimenari dagokionez.

Euskara eta euskal kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin, eta, ondorioz, Institutuak ez du bere gain hartuko irakurleak helburuko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, eta, bereziki, funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.

Etxepare Euskal Institutuak dagokion unibertsitaterako lehenengo joan-etorrien gastuak baino ez ditu hartuko bere gain. Hasierako bidaia Etxeparek ordainduko du, eta, beharrezkoa izanez gero, hiru hilabeteko bidaia-asegurua kontratuko du. Etxeparek kudeatuko ditu bidaia eta asegurua, eta gastu horien kargu egin.

Unibertsitate bakoitzean, irakurleak baloratu beharko du ea aseguru pribatu bat kontratatu nahi duen ala ez. Aseguru horren kudeaketa eta gastuak irakurlearen kontura izango dira.

Txileko Unibertsitateari (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Católica de Chile (Txileko Santiago) Unibertsitateari dagokienez, hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez 2. ikasturtea osatu arte izango da irakurle-postuan.

Leipzigeko Unibertsitateari eta Tiblisiko TSU Unibertsitateari dagokienez, hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle-postuan. Salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozedurei jarraikiz, kontratua behin-behingoz luzatzeko aukera aztertu ahal izango da. Luzapen horren gehieneko epea urtebetekoa izango da, edo euskal ikasketak indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.

Aurkeztutako hautagaitzari loturik, onartze-agiria eta harrera-saioko agiriak sinatzea.

Unibertsitateak esleitutako ordutegia betetzea.

Euskara eta euskal kulturaren programa didaktiko bat prestatzea (ikasturteko hasierako fitxa), ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.

Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura-jardunaldiak...), euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin.

Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.

Helburuko unibertsitatera behean zehazturiko datan bertaratzea, klaseak ematen hasteko.

Klaseak ematea ikasturtea amaitu arte; Txileko unibertsitateen kasuan, 2027ko uztailaren amaiera arte (hala badagokio, luzatzeko aukera egongo da). Kontratuaren luzapena urtez urte egingo zaio irakurleari, betiere unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutua berritzearekin ados badaude.

Txileko Unibertsitateari (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Católica de Chile (Txileko Santiago) Unibertsitateari dagokienez, irakurleak bisa kudeatzeaz arduratu beharko du. Bisa ateratzeko gastuak estaltzeko, 500 euro arteko laguntza jasoko du.

Bertaratzeko datak:

Leipzigeko Unibertsitatera 2026ko irailaren 27a baino lehenago bertaratzea, handik egun batzuetara klaseak ematen hasteko.

Txileko Unibertsitatera (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Católica de Chile (Txileko Santiago) Unibertsitatera, 2026ko uztaileko azken astean bertaratzea, hainbat izapide egin eta abuztuaren 3an klaseak ematen hasteko.

Tiblisiko TSU Unibertsitatera, 2026ko irailaren 27a baino lehenago bertaratzea, klaseak ematen hasteko.

2026-2027 ikasturtearen amaieran, irakurleak urteko memoria bat idatzi behar du, irakurlearen sailaren oniritzia jasoko duena. Urteko memoria Etxepare Euskal Institutura igorri behar da, hitzarmena behar bezala betetzen dela ikuskatzeko eta irakurlearen lana ebaluatzeko.

Irakurleak konpromisoa hartzen du, halaber, Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen online prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko. Udako ikastaroetan eta irakurle-topaketan parte hartzea biziki gomendatzen da, baina ez da nahitaezko baldintza.

Etxepare Euskal Institutuak irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoak ordainduko dizkio helburuko unibertsitateari.

Helburuko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru-ekarpenak zertan erabili diren justifikatzea.

Salbuespenez, Etxepare Euskal Institutuak zuzenean egingo dio ordainketa Txileko Santiagoko Txileko Unibertsitateko irakurleari, unibertsitatearen izenean. Irakurleari hemengo araudia aplikatuko zaio ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez, eta horren arabera dagozkion atxikipenak ezarriko zaizkio.

Azkenik, unibertsitateak ordainduko dio irakurleari dagokion soldata.

  1. Hautagaiek aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte eskabideak:

    Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuko dira: Etxepare Euskal Institutua, Tabakalera eraikina (Andre Zigarrogileen plaza 1, 3. solairua 20012 Donostia), goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkez daitezke.

    Bide elektronikoa: www.euskadi.eus guneko egoitza elektronikoan aurkeztuko dira eskabideak, artikulu honetako 2. apartatuan adierazitako helbidean. Bide bat edo bestea erabili, eskatzaileak prozedurako edozein unetan aldatu ahal izango du ordura arte hautatutako bidea.

  2. Eskabideak (aurrez aurre edo bide elektronikoz) aurkezteko zehaztasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus-en helbide honetan daude ikusgai:

    Leipzigeko Unibertsitatea:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042346

    Txileko Unibertsitatea (Txileko Santiago) eta Pontificia Universidad Catolica de Chile Unibertsitatea (Txileko Santiago):

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042347

    Tiblisiko TSU Unibertsitatea:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042345

  3. Identifikazio elektronikorako, eskatzaileak bitarteko elektronikoren bat izan beharko du, onartuta eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuta dagoena.

  4. Eskabidea egiterakoan, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute hautagaiek:

    Nortasun-agiria, AIZa edo pasaportearen kopia. Espainiako nortasun-agiria baduzu, fotokopia aurkez dezakezu.

    Unibertsitate-mailako tituluaren kopia.

    Euskara-maila egiaztatzen duen agiriaren kopia. HABE, EGA, IVAP edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko agiria baduzu, fotokopia aurkez dezakezu.

    Proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua. Euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra aurkeztu beharko da: helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak (teknikoak eta didaktikoak), eskoletarako ikasleekin erabiliko den oinarrizko bibliografia eta ikasleek beren gisara erabiltzeko bibliografia adierazita. Euskal kulturako gaiei (musika, zinema, antzerkia, eskultura...) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da: helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak (teknikoak eta didaktikoak), eskoletarako ikasleekin erabiliko den oinarrizko bibliografia eta ikasleek beren gisara erabiltzeko bibliografia adierazita. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez 9.000 karakterekoa izango da (zuriuneak barne). Karaktere-kopurua gainditzen duten proiektuak ez dira onartuko. Proiektu pedagogikoa euskaraz idatzia egon behar da. Proiektu pedagogikoa Word formatuan atxiki beharko da, edo karaktereak automatikoki kontatzea ahalbidetzen duen formatu batean.

    Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiak (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa...) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dira. Horretarako, hautagaiek agiri guztien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte eskabidea egitean. Bestalde, aukeratutako hautagaiak notarioak konpultsatutako fotokopiak edo aurkeztutako fotokopien jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu, Etxepare Euskal Institutuak hala eskatuz gero; horrela, Etxepare Euskal Institutuan agiri horiek egiaztatu ahal izango dira. Hala egin ezean, deialditik kanpo geratuko da dagokion hautagaia.

    Eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz hautatzen duten hizkuntzan aurkez dezakete eskabidea, atxikitako agiriekin batera. Halaber, prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  5. Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  6. Hautagaiaren betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste administrazio batek egindakoak diren agiriak. Horrela, Administrazioak agiriok kontsultatu eta lortu ahal izango ditu, interesdunak aurka egin ezean; aurka eginez gero, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

    Hautagaiak Espainiako nortasun-agiri edo pasaporterik ez badu, pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko du. Hautagaiak espainiarra ez den unibertsitate bateko titulua baldin badu, haren fotokopia aurkeztu beharko du, eta hala badagokio, eskatzen zaion beste edozein agiri.

    Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez:

    Hautagaiak ez izatea zehapen administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

    Era berean, hautagaiak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, hautaketa-batzorde bat eratuko da. Balorazio-batzordeko kideak izendatzerakoan, aintzat hartuko da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluan xedatutakoa. Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da.

Hautagaiak baremo honen arabera hautatuko dira (guztira 25 puntu lortu ahal izango dira, gehienez):

  1. Unibertsitateko titulua eta hizkuntza-eskakizuna. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen arabera:

    Euskal Filologia, Euskal Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa (A hizkuntza: euskara): 5 puntu.

    Giza zientzien, Gizarte-zientzien eta Letretako gradu edo lizentziak, baldin eta 4. HE egiaztatuta badute: 4 puntu.

    Giza zientzien, Gizarte-zientzien eta Letretako gradu edo lizentziak, baldin eta EGA edo 3. HE egiaztatuta badute: 3 puntu.

    Gainerako gradu edo lizentziak, baldin eta 4. HE egiaztatuta badute: 3 puntu.

    Gainerako gradu edo lizentziak, baldin eta EGA edo 3. HE egiaztatuta badute: 2,5 puntu.

  2. Eskarmentua euskara eta beste hizkuntza batzuk irakasten. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen arabera.

    Euskara unibertsitateetan irakatsi izana: 3 puntu bederatzi hilabeteko.

    Euskara euskaltegi eta ikastetxeetan irakatsi izana: 2 puntu bederatzi hilabeteko.

    Bestelako hizkuntzak unibertsitatean irakatsi izana: puntu 1 bederatzi hilabeteko.

    Bestelako hizkuntzak ikastetxeetan irakatsi izana: 0,5 puntu bederatzi hilabeteko.

  3. EAEko hizkuntza ofizialak ez diren beste hizkuntzak ezagutzea eta agiri ofizial bidez egiaztatuta izatea. Gehienez 3 puntu, hizkuntza bakoitzeko, irizpide hauen arabera, baldin tokian tokiko unibertsitatearen berariazko eskakizuna ez bada:

    A2 = 0,25 puntu.

    B1 = 0,50 puntu.

    B2 = 0,75 puntu.

    C1 = puntu 1.

    C2 = 1,5 puntu.

  4. Bestelako prestakuntza. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen arabera, helburuko unibertsitatearen berariazko eskakizuna ez bada, betiere:

  1. Doktoregoak:

    Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko doktoregoa: 5 puntu.

    Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko doktoregoa egiten aritzea: 3 puntu.

    Beste hizkuntza batzuekin edo hezkuntzarekin loturiko doktoregoa: 2 puntu.

    Bestelako doktoregoa: 1 puntu.

  2. Masterrak:

    Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko masterra. Euskal filologiako lizentzia egin dutenei maila hau aitortzen zaie, MECES baliokidetzaren arabera: 3 puntu.

    Euskararen edo euskal gaien masterra egiten ari diren ikasleak, betiere, master eskolak amaituta eta gaindituta, eta defentsa egin gabe dutenak: 1,5 puntu.

    Hezkuntzarekin edo beste hizkuntzekin loturiko masterra / ikerketarako nahikotasunaren aitortza arlo horretan. Beste hizkuntzetako filologia lizentzia egin dutenei maila hau aitortzen zaie, MECES baliokidetzaren arabera: 1 puntu.

    Bestelako masterrak edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri diploma / ikerketarako nahikotasunaren aitortza arlo horretan. Maila eta puntuazio hau ematen zaie MECES baliokidetzaren arabera: 0,5 puntu.

  3. Ikastaroak:

    Atzerriko Unibertsitateetan euskara irakasteko prestakuntza-ikastaroa: 1 puntu.

    Beste hizkuntza batzuk atzerriko hizkuntza gisa irakasteko prestakuntza-ikastaroa: 0,15 puntu.

    IGI-CAP: 0,5 puntu.

    Glotodidaktika-ikastaroa: 0,5 puntu.

    Excellence in Basque Studies / Bikaintasuna Euskal Ikasketetan ikastaroa: 0,25 puntu.

  4. Egonaldiak:

    Ikerketa-egonaldiak:

    Ikerketa-egonaldiak, euskararekin edo euskal gaiekin zerikusia dutenak. Ikerketa-egonaldia jarraian lau astekoa izan beharko da, gutxienez. 0,1 puntu hilabeteko. Gehienez ere 1 puntu.

    Egonaldiak, ikerketarako beste hizkuntzekin/hezkuntzarekin zerikusia dutenak. Ikerketa-egonaldia jarraian lau astekoa izan beharko da, gutxienez. 0,05 puntu hilabeteko. Gehienez ere 0,75 puntu.

    Egonaldi akademikoak:

    Espainiar Estatutik kanpo egindako Erasmus programako egonaldiak. Egonaldi akademikoa jarrian 4 astekoa izan beharko da, gutxienez: 0,02 puntu hilabeteko. Gehienez ere 0,5 puntu.

    Egonaldi profesionalak:

    Espainiar Estatutik kanpo lanean arituta egindako egonaldiak; jarraian 4 astekoa izan beharko dira, gehienez. 0,01 puntu hilabeteko. Gehienez ere 0,5 puntu.

  5. Proiektu pedagogikoa. Gehienez 5 puntu.

    Proiektu pedagogikoaren ebaluazioan, irizpide hauek erabiliko dira, bai euskarako, bai euskal kulturako programazioa aztertzean: zehaztasuna, helburuko unibertsitatearekiko; egokitasuna, hartzaileekiko, eta koherentzia atal hauetan (helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia). Proiektu pedagogikoko gehieneko puntuazio hori, aipatutako atal horietako bakoitzean lortutako puntuen batezbestekoa izango da.

  6. Beste merezimendu batzuk: gehienez 2 puntu. Honako hauek hartuko dira kontuan: euskal kulturarekin zerikusia duten jardueren antolakuntza, argitalpenak eta humanitateen irakaskuntzako lan-eskarmentua. Irakaskuntzako lan-eskarmentua baloratzeko, aukera egon behar da lan egindako ordu-kopuru zehatza kalkulatzeko eta lan hori zein hizkuntzatan egin den eta irakaskuntzan emandako gaia zein izan den jakiteko, eta, horretarako, kontratua edo/eta ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

Izangaien profila ezarritako baldintzekin bat datorrela egiaztatu ondoren, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez hamabost eguneko epearen barnean, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan, eta berariaz adieraziko da zergatik baztertu diren. Baztertuek 10 egun balioduneko epea izango dute baztertzeko arrazoia zuzentzeko, hala badagokio. Hala egiten ez badute, eskaerari uko egiten diotela ulertuko da.

Adierazitako epea igarotakoan, Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, eta berariaz adieraziko da zergatik baztertu diren.

Hautaketa-batzordeak hautagaien merezimenduak 10. artikuluko irizpideen arabera ebaluatu ondoren, Etxepare Euskal Institutuak hiru izangai proposatuko dizkio unibertsitateari, balorazio-batzordeak ezarritako hurrenkerari jarraituz.

Hiru horiek aztertuta, unibertsitateak hautagai egokirik ez dagoela irizten badio, Etxepare Institutuak zerrendako hiru hautagai berri proposatuko dizkio (ahal izanez gero), zerrendaren hurrenkerari jarraituta. Unibertsitateak irakurlea hautatu hautatu ahal izango du, proposatzen zaizkion izangaien artean.

Irakurlearen egokitasuna baloratzeko, unibertsitateen ordezkariek eskubidea izango dute proposatutako hiru hautagaiak elkarrizketa batera deitzeko.

Deialdi honetan eskainitako plazak esleitu gabe gelditu ahal izango dira kasu hauetan:

Eskabide bat bera ere aurkeztu ez bada.

Hautagaiek deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte.

Baldin eta, deialdi hau argitaratu ondoren, unibertsitateak Institutuaren eta bien arteko lankidetza-hitzarmenetan ezarritako baldintzak aldatzen baditu, edo, bi aldeei egotzi ezin zaizkien arrazoiengatik, hitzarmena betetzen ez bada edo hitzarmena bertan behera geratzen bada.

Hautagairik aurkezten ez bada edo ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen ez badituzte, Etxepare Euskal Institutuak aurreko deialdietako hautagaiengana jo ahal izango du, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, lehentasuna emango zaio deialdi honetan jasotako irizpideen arabera puntuazio handiena lortzen duenari. Hala ere lanpostua ezin bada bete, prozesuaren beste deialdi bat egingo da.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak ebatziko du deialdi hau, zioak behar bezala azalduz, eta bertan zehaztuko du zein izangai proposatzen dizkion Etxepare Institutuak helburuko unibertsitateari. Unibertsitateak hartuko du azken erabakia. Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izango da organo eskuduna betearaztean sor daitezkeen zalantzak eta gertaerak kudeatu eta argitzeko.

Behin unibertsitate bakoitzak irakurlea aukeratuta, irakurletza bakoitzerako hautatuak izan ez diren izangaiekin lan-poltsak osatuko dira, hautaketa-batzordeak emandako puntuazioaren araberako hurrenkera jarraituz. Etxepare Euskal Institutuak irakurle-postuan hutsuneak sortzen direnean, lan-poltsetara jotzeko aukera izango du.

Hautatuek euren 2026-2027 ikasturteari dagokien lan-jarduna amaitu baino lehenago lanpostuari uko egiten badiote, ezingo dira berriz hautagai izan Etxepare Euskal Institutuko irakurleak hautatzeko hurrengo bost urteetako deialdietan, uko egiteko ezinbesteko arrazoiak behar bezala justifikatutadaudenean salbu.

Eskatzailearen datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskal hizkuntza eta kultura irakurleak eta katedretako irakasle gonbidatuak.

Arduraduna: Etxepare Euskal Institutua.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko unibertsitateetara bidalitako euskal hizkuntza eta kulturako irakurleen zein katedretako irakasle gonbidatuen erregistroa eta kudeaketa.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-betebeharrak konplitzeko.

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

3/2007 Legea, apirilaren 20koa, Etxepare Euskal Institutua Sortzekoa eta Arautzekoa (2007-05-10eko EHAA, 89. zk.).

Hartzaileak: ez da daturik lagatzen.

Eskubideak: eskatzaileak datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea du, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua web-orri honetan kontsultatu daiteke:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/057400-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra:

www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa:

www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf

ID: 0574

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Donostia, 2026ko martxoaren 20a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik