Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 27koa, Gazteriako eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko abenduaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta entitate onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2025. urtean irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 4679
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/27
- Argitaratze-data: 2025/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko abenduaren 18ko Aginduaren hemeretzigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen zerrenda eta entitate onuradunen zerrenda, guztiek horren berri izan dezaten.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea emandako dirulaguntzen eta entitate onuradunen zerrenda, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko abenduaren 18ko Aginduaren babesean, eranskinean ageri den moduan. Agindu horren bidez, 2025. urtean irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.
Bigarrena. Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 27a.
Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
(Ikus .PDF)