Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 27koa, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko urtarrilaren 21eko Ebazpenean ezarritako Balorazio Batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez izendatzen dira nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak (Handitu Innova 2024 programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1564
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/03/27
  • Argitaratze-data: 2025/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bidez (2025eko otsailaren 5eko EHAA, 24. zk.) izendatu ziren nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak (Handitu Innova 2024 programa).

Batzorde horren osaera aldatu egin behar da, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako langileen zerrendan berriki gertatu diren aldaketa jakin batzuetara egokitzeko.

Horregatik, eta bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuak emandako egitekoekin, hau

Lehenengoa. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 15eko Aginduaren bidez 2024. urterako deitutako laguntzen Balorazio Batzordearen buru izango den pertsonaren izendapena aldatzea. Agindu horren bidez, nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen 2024. urterako deialdiaren oinarriak onartu ziren (Handitu Innova 2024 programa). Hau izango da Balorazio Batzordearen buru:

Alfonso Arriola Lacruz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna, izango da buru, titular gisa.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.