Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko irailaren 8koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, 2025eko irailaren 8ko Ebazpena Enplegu Publikoaren Atarian noiz argitaratuko den iragartzeko dena. Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendaren onarpena argitaratu, epaimahai kalifikatzaileak izendatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko lan-kontratuko langileen eremuan adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuko lehen ariketa egiteko eguna ezarri zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 3952
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/09/08
- Argitaratze-data: 2025/09/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko lan-kontratuko langileen eremuan adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuei buruzko oinarri orokorren 6. atalarekin bat etorriz (Segurtasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez onartu ziren oinarri horiek), honako hau
Iragartzea 2025eko irailaren 22an argitaratuko dela Enplegu Publikoaren Atarian, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2025eko irailaren 8ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu zen, epaimahai kalifikatzaileak izendatu ziren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko lan-kontratuko langileen eremuan adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuko lehen ariketa egiteko eguna ezarri zen.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 8a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.