Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko irailaren 19koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez adierazten baita zer ingurumen-inpaktu izango duen Abadiano-Azpeitia zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa egiteko proiektuak (tartea: 27. eta 50. euskarrien artean eta S/I Bergara TA, Abadiano-Azpeitia 1), Bergara eta Elgetako udal-mugarteetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4345
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/19
  • Argitaratze-data: 2025/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2024ko azaroaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (224. zk.) argitaratutako iragarkiaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Gipuzkoan duen ordezkaritzak jendaurrean jarri zuen Abadiño-Azpeitia zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa egiteko proiektua (tartea: 27-50 euskarriak eta S/I Bergara TA, Abadiño-Azpeitia 1), eta dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa egiteko proiektua, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan adierazitakoaren arabera, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkezteko.

Jendaurreko informazioaren izapidea burututa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Gipuzkoan duen ordezkaritzak adierazten du ez dela alegaziorik jaso.

Halaber, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Gipuzkoan duen ordezkaritzak kontsulta egin zien eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei. Emaitza espedientean jasota dago.

2025eko ekainaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Gipuzkoan duen Ordezkaritzak egindako eskaera bat jaso zen, Abadiño-Azpeitia zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa egiteko proiektuak (tartea: 27-50 euskarriak eta S/I Bergara TA, Abadiño-Azpeitia 1), Bergara eta Elgetako udal-mugarteetan, ingurumenean duen inpaktua adierazteko, hala egin behar baita Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko Legean (abenduaren 9ko 10/2021 Legea) eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko Legean (abenduaren 9ko 21/2013 Legea) xedatutakoaren arabera.

Eskaerak dokumentazio hau dauka:

Abadiño-Azpeitia zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa egiteko proiektuak tartea: 27-50 euskarriak eta S/I Bergara TA, Abadiño-Azpeitia 1 (Gipuzkoako lurralde historikoa, Euskal Autonomia Erkidegoa), 2024ko irailaren 9an.

Ingurumenean duen inpaktuaren adierazpena: Abadiño-Azpeitia zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa egiteko proiektua; tartea: 27-50 euskarriak eta S/I Bergara TA, Abadiño-Azpeitia 1); data: 2024ko martxoa.

Jendaurrean erakutsi ondoren, jasotako emaitzei buruzko dokumentuak.

Eragindako administrazio publikoei eta interesdunei egindako kontsulta izapidearen emaitzak deskribatzen dituen dokumentua.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 60. artikuluan xedatutakoaren arabera, horien xedea da ingurumenean ondorio nabarmenak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea, ingurumen-babes handia bermatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko asmoz.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legeak (abenduaren 9ko 10/2021 Legea) 76.1 artikuluan ezartzen duena aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egingo zaie lege horren II.D eranskinean zerrendatzen diren proiektu publiko zein pribatuei. Zehazki, aztergai den proiektua eranskin horretako D3 Industria Energetikoa taldean jasota dago, atal honetan: 3g) 100 kV-ko edo tentsio handiagoa eta 1 km-eko edo gehiagoko luzera duten energia elektrikoaren transmisiorako lineak, eta haiekin loturiko azpiestazioak, eraikitzea, oso-osorik lurzoru urbanizatuaren zorupetik edo dauden komunikabideetatik igarotzen diren lineak izan ezik.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, organo substantibo gisa, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazio-prozedura gauzatzeko behar dena xedatu du, espedienteari ingurumen-inpaktuaren azterketa bat erantsiz, jendaurreko informazioaren izapidea eginez, eta kontsultak egiteko prozeduran ukitutako Administrazio publikoek nahiz pertsona interesdunek parte hartuz.

Proiektuaren ingurumen-ebaluazioaren espedientean dauden dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ondoren, eta ikusirik ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako alderdietara egokitzen dela, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak organo eskuduna baita, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren arabera ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau ematen du.

Xedapen hauek hartu dira kontuan: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egitea Abadiño-Azpeitia zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa egiteko proiekturako, ingurumen-ondorioetarako soilik (tartea: 27-50 euskarriak eta S/I Bergara TA, Abadiño-Azpeitia 1).

Proiektuaren xedea da Gipuzkoan (Bergara eta Elgeta udalerrietan), Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 132 kV-ko linea elektrikoaren tarte bat berritzea, zahartuta dagoelako, eskastuta, eta, horregatik, mantentze-lanak ugari izaten direlako eta matxura-arriskua handia.

Proiektuan 2 tarte bereizten dira:

  1. tartea: Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 linea berritzea 27 eta 49N euskarrien bitartean, 7.062 metro luze.

  2. tartea: Abadiño-Azpeitia linearen sarrera eta irteera eraberritzea (49N euskarritik Bergara TAra doa), eta eroale eta lurreko kable berriak jartzea 49N-50 baoan, 395 metro luze.

    Linea elektrikoak 7.457 metroko luzera du, zirkuitu bikoitzekoa, erabat airekoak, bi tarteak kontuan hartuta.

  1. tartea 3.097m luze izango da Elgetako udalerrian, eta 3.965m luze Bergarako udalerrian. 1. tartean, gauza hauek ordezkatu egingo ditugu: eroaleak, lurreko kablea, isolamendua, kateak eta lotutako burdineria; eta euskarri batzuk handitu eta indartu egingo dira, 27 eta 49N euskarrien artean. Linea horretan, egungo LA-380 eroalearen ordez LARL-380 jarriko da, eta egungo OPGW komunikazio-kablea desmuntatu egingo da, eta, haren ordez, OPGW 16-90 lurreko kable optiko berri bat eta ARLE-53 lurreko kable berri bat jarriko dira.

    Zehatz-mehatz, lan hauek egingo dira:

    Kontrapisuak jarriko dira 31., 35., 36. eta 39. euskarrietan.

    Esekidura kontrapisudunak instalatuko dira begiztari eusteko 44., 45., 47bis eta 48. euskarrietan.

    Euskarri hauek indartu egingo dira: 32, 43, 36, 37, 42 eta 45.

  1. euskarriaren zimendua indartu egingo da.

  1. eta 38. euskarriak goragotu egingo dira.

  2. euskarriaren helburua aldatzea: esekiduratik amarratzera.

    Gaur egun OPGW eta ARLE kableak grapaz lotzeko prestatuta ez dauden euskarri guztien adarretan burdineria-multzoak instalatzea.

    Gaur egungo euskarri guztiei korrosioaren aurkako pintura aplikatuko zaie, gehiago iraun dezaten eta egoera hobean egon daitezen, ikusi dugulako batzuk hondatuta daudela.

  1. tartea Bergarako udalerrian egingo da oso-osorik. Tarte hori honela berrituko da: 49. euskarria ordeztu egingo dugu; eta Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 zirkuitu bien egungo deribazio bikoitza ere ordeztu: 49N euskarritik Bergara TAra doa, Sarrera eta Irteerara igaroko da, Bergarako Tara, baina 1 zirkuitukoa bakarrik, eta 2. Zirkuitua, berriz, igarotzeko moduan utziko da.

    Tarte horretan honako lan hauek egingo dira:

    Oraingo 49. euskarria desmuntatu egingo da, eta haren ordez beste bat jarriko da, 49N euskarria, jatorrizko diseinuari gurutzeta zuzenak eta hanka desnibelatuak gehituz.

    FOADK eta CT desmuntatu egingo dira, eta OPGW16/90 eta ARLE53 instalatuko dira.

    Esekidura kontrapisudunak instalatuko dira begiztari eusteko 49N euskarrian.

  1. euskarria indartu egingo da.

    Beste bi OPGW 16-90 berri instalatuko dira, 49N euskarriaren eta Bergara TAko atariaren arteko baoan. Egungo LA-280 HAWK eroaleen ordez, LARL-380 eroaleak jarriko dira bao horretan.

  1. eta 50. euskarrien arteko baoan, OPGW eta ARLE-53 berriak instalatuko dira. Egungo LA-280 HAWK eroaleen ordez, LARL-380 eroaleak jarriko dira bao horretan.

    Euskarriak desmuntatzeko, garabiak erabiliko dira, harik eta lurrean utzi arte. Zatika desegin ahal izango da. Eraitsi beharreko zimenduak masa-hormigoizko lau bloke dira, zango bakoitzeko bat. Oro har, zimenduak metro bateko sakonerara arte soilik apurtuko dira, eta zuloak eraispen-prozesuan sortutako materialarekin beteko dira.

    Euskarri berriak obran armatuko dira, eta, altxatzeko, garabiak erabiliko dira. Euskarriak altxatu ondoren, barrak bertikalean eta zuzen daudela egiaztatu, eta kableak muntatu eta zabaltzeari ekingo zaio.

    Obra zibilaren barruan, zimenduetarako indusketa ere sartzen da, baita soberako lurra kentzea ere. 49N euskarri berria zimendatzeko, 34,3 m3-ko lur-mugimendua aurreikusten da, eta instalatu beharreko euskarri berriaren okupazio iraunkorra 63 m2-koa izango da. Euskarrien zimenduak masa-hormigoizko lau bloke bidez egiten dira, zango bakoitzeko bat, eraiki ahal izateko behar bezain bereizita bata bestetik. Mazizoak zilindrikoak dira, baina azpiko aldetik enbor-kono itxuraz zabalduta dute, «elefante-hanka» forma bereizgarria batez. Zimenduetarako hormigoia HM-20/P/20/X0 motakoa izango da, ekainaren 29ko 470/2021 Errege Dekretuaren arabera (han dago onarturik egitura-kodea).

    Euskarrietara iristeko, ahal den guztietan, lehendik dauden bideak erabiliko dira. Hala ere, bide pribatu berri bat egokitzea aurreikusten da (237,1m2), batzuetan gurpil-arrastoaren bidez.

    Soberako lurrak eta hormigoi-hondarrak zabortegira eramango dira.

  1. tartean, airetiko linea errekasto batzuen gainetik gurutzatzea aurreikusten da, euskarri hauen artean: 28-29, 30-31, 34-35, 35-36, 36-37, 37-38, 39-40, 40-41, 41-42, 42-43, 43-44 y 45-46. 2. tartean, 49N eta 50 euskarrien artean, lineak Deba ibaia zeharkatuko du. Egin beharreko gurutzaketa guztiak, berdin dio ibaiak gurutzatzen diren edo beste elementu batzuk gurutzatzen diren (goi-tentsioko linea elektrikoak izan ezik), hala nola bide publikoak, linea elektrikoak, telekomunikaziokoak, etab. babestu egingo dira, babesak erabiliz edo atari bidez. Atari horiek tirante bidez ondo loturik egongo dira, beren lana ondo egiteko, mugitu gabe. Zer gurutzatu behar duten gorabeheran, babesak egurrezkoak edo metalezkoak izan daitezke. Goi-tentsioko eta oso goi-tentsioko linea elektrikoak gurutzatu behar direnean batetik bestera, linea tentsiorik gabe dagoela egingo da. Baina gurutzaketa egin bitartean linea ezin bada tentsiorik gabe mantendu, eta soilik tentsio-linea 66 kV-ko edo gutxiagokoa bada, orduan aplikatuko dira tentsio-lanen tekniketan oinarritutako babes elektrikoko sistemak (TET).

    Alternatibei dagokienez, ingurumen-inpaktuaren azterketan 0 alternatiba ere jorratzen da (edo «ez jardun»), baina aukera horrek ez du balio, linea elektrikoa zaharra dagoelako, ez dagoelako ondo, eta eguneratu eta modernizatu egin behar delako. Hautatutako alternatiba linea elektrikoa berritzea da, dagoen azpiegitura aprobetxatuz, zenbait euskarritan jarduketa puntualak eginez. Trazadura berritzea bideragarria denez (trazatik bertatik), ez da beste alternatibarik planteatu.

    Obra egiteko epea 8 hilabetekoa izango dela aurreikusten da.

    Bigarrena. Proiektua gauzatzeko honako baldintza hauek ezartzea, zeinak lotesleak diren, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 78.1 artikuluan zehaztutakoaren arabera:

    1. Proiektua garatzeko baldintzak, bai eta neurri babesle eta zuzentzaileak ere, bat etorriko dira indarreko araudiarekin, ebazpen honen hurrengo ataletan ezarritakoarekin, eta, aurrekoaren aurka ez doan guztian, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Gipuzkoan duen ordezkaritzak Administrazioaren Zuzendaritza honetan Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoarekin.

      Proiektu honen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduran, kontuan hartu da, proiektuaren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio teknikoaz gain, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduraren fase desberdinetan espedienteari erantsitako txostenen edukia.

    2. Proiektua aldatzen edo zabaltzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan jasotako aldaketa-araubidea aplikatuko da.

      Proiektuari dagokionez sortzen diren aldaketa puntualak, nahiz eta aurreko paragrafoan aipatutako mailara iritsi ez, justifikatu egin beharko dira ingurumenaren ikuspegitik ere. Proiektuak honako hauei dagozkien aldaketak jaso beharko ditu: neurri babesle eta zuzentzaileak, ingurumena zaintzeko programa, aurrekontua eta baldintza-agiria.

    3. Ingurumen-ebaluazioko prozeduraren alderdi garrantzitsuak.

      Aztergai dugun linea elektrikoaren zatia 28. euskarrian hasten da, Elgetako udalerriaren barruan, eta 50. euskarrian amaitzen da, Bergarako herrigunetik gertu. Trazadura Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoari (ES017) dagokion Debako Unitate Hidrologikoan garatzen da, eta Axiolako (ES111R0410_O), Ubera-A (ES111R040030) eta, azken zatian, Deba-C (ES111R042010) urtegietako azaleko ur-masetara isurtzen duten arroak zeharkatzen ditu. Lehenengo arroan, aireko lineak hiru errekasto zeharkatzen ditu: Bigarengo, Lehenengo eta Aixola; bigarren arroan, berriz, Sesto ibaia zeharkatzen du, haren ibaiadarrak (izenik gabeko 198, 179 eta 534 errekastoak eta Iparragorri, Iturritxoko, Urrejaldegi eta Egurbidezar errekak), bai eta Ubera ibaia eta haren Egurbidetxiki, Azkarraga, Urrupain eta Pagaldai ibaiadarrak eta izenik gabeko 453 eta 988 errekastok ere. Deba-C ur-masara isurtzen duen arroan, instalazioak Deba ibaia eta haren 69. ibaiadarra gurutzatzen ditu (ibaiadar horrek ez baitu izenik). 34., 36., 38., 46. eta 49. euskarriak eta Bergara TA jabari publiko hidraulikoaren zaintza-eremuan daude. 28 eta 33. euskarrien artean, instalazioak Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoko Eremu Babestuen Erregistroko eremu sentikorren (Axiolako urtegia) bilketa-eremuak ukitzen ditu.

      Litologia: linea elektrikoaren euskarri guztien azpian kareharri satsuak eta kalkarenitak daude, iragazkortasun ertainekoak, pitzadura dela-eta. Proiektuaren eremua Bizkaiko sinklinorioko lurpeko ur-masaren gainean dago, eta akuiferoen kalteberatasuna oso txikia da.

      Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialaren arabera, linea elektrikoa besteak beste honela katalogaturiko lursailetatik igarotzen da: «basogintza» eta «nekazaritza eta abeltzaintza: Trantsizioko Landa Paisaia» eta «nekazaritza eta abeltzaintza: balio estrategiko handia». Aireko lineak onargarritzat (2a) jotzen dira horietan guztietan, baina nekazaritzako eta basogintzako jardueran zer eragin izango duten aztertu beharko da.

      Landarediari dagokionez, ingurumen-inpaktuaren azterketaren arabera, proiektuaren ingurunean belardi eta labore atlantikoak eta baso-landaketak dira nagusi, eta eremu osoan daude. Kopuru txikiagoan, baina garrantzia badu halere, landaredi erruderal-nitrofiloa dago Elgeta eta Bergarako herriguneetan, eta pagadi azidofiloak. Dokumentu horren arabera, aztergai den eremuko landarediak eskualde-interes ertaina du. Eusko Jaurlaritzak landarediaren kartografia bat egina 2007an. Haren arabera (geoEuskadi), zehazki, linea elektrikoaren euskarriak bat datoz belardi eta labore atlantikoekin (38., 42. eta 45. euskarriak), txilardi-otadi-iratzedi atlantikoekin (27. euskarria), harizti azidofilo edo harizti mistoen fase gazte edo degradatuarekin (36. eta 37. euskarriak) eta landaredi erruderal-nitrofiloarekin (49N, 49. eta Bergara TA). 34. euskarria pagadi azidofilo gisa kartografiatutako orban baten mugan dago; 32. euskarria, berriz, «beste mota batzuk» gisa kartografiatutako unitatean (EUNIS kartografian (2019), espezie autoktonoen heskai gisa dator). Bestalde, aireko lineak honako BIH hauen azalerak zeharkatzen ditu: 91E0* Ibaiertzeko haltzadi eurosiberiarra (49. eta 50. euskarrien artean); 4030 Txilardi atlantikoa (gehienbat Ulex sp); 6510 Sega-belardi atlantikoak, larratu gabeak; 9120 Pagadi azidofilo atlantikoa (34. eta 35. euskarrien artean); eta 4030 Txilardi atlantikoa (Ulex sp da nagusi). Beste euskarri hauek bat datoz BIH hauekin (euskarri hauetan ere jardungo da): 27 (4030 BIH Txilardi atlantikoa, gehienbat Ulex sp); 34 (9120 BIH Pagadi azidofilo atlantikoa, orbanaren mugan); eta 42 (6510 BIH Sega-belardi atlantikoak, larratu gabeak). Azkenik, ingurumen-inpaktuaren azterketan, proiektuaren eremuan taxon aloktonoak daudela aipatzen da (besteak beste, Centaurea cyanus, Chamaecyparis lawsoniana, Pinus radiata, Platanus hispannica eta Quercus rubra), eta adierazten da proiektuaren eremua ez datorrela bat flora mehatxatuaren aipamenekin, floraren kartografia ofizialean eskuragarri dagoen informazioaren arabera, EAEko Flora Baskularraren Zerrenda Gorriari dagokionez (1x1km-ko UTM laukiak).

      Ez proiektuaren eremuan, ez haren ingurune hurbilean, ez da identifikatu mehatxatutako fauna kudeatzeko plan onartuen xede den eremurik, ez eta Batasunaren intereseko hegazti nekrofagoak edo Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 6ko Aginduaren arabera (2016-05-23ko GAO, 96. zk.) abifauna babesteko ezarritako eremurik ere. Linearen luzera dela-eta, aurkeztutako dokumentazioak fauna-biotopoen aniztasuna hau identifikatzen du: baso-inguruneen biotopoa (espezie hauek aipatzen dira: uhandre palmeatua, harkaitzetako sugandila, suge gorbataduna, txinbo kaskabeltza, txio arrunta, euli-txori grisa, kaskabeltz txikia, amilotx urdina, lursagu gorria, landa-sagua, urtxintxa eta azeria); sastraken biotopoa (txantxikua, apo arrunta, musker berdea, haitzetako sugandila, zohikatz-sugandila, txepetxa, tuntun arrunta, pitxartxar arrunta, berdantza horia, Millet-en satitsua, lursagu gorri, landa-sagua eta trikua), belardien eta laboreen biotopoa (besteak beste: antzandobi arrunta, arabazozo arrunta, errota-txolarrea, karnaba, berdantza hori, sator arrunta, satitsu arrunta); eta kaleko biotopoa: besteak beste, pagausoa, sorbeltza, enara azpizuria, buztanikara zuria, arabazozo beltza eta txolarrea.

      Bestalde, proiektuak ez du ukitzen Natura 2000 sareko naturagune babesturik, ezta inbentarioan sartutako beste gune babestu edo natura-interesekorik ere. Halaber, ez du bat-etortzerik EAEko Geologia Intereseko Lekuen Inbentarioan sartutako geologia-intereseko puntu edo tokiekin. Hala ere, proiektuak baditu gauza batzuk bat egiten dutenak Gipuzkoako azpiegitura berdearen proposameneko GAB-DG-01, GAB-DBDG-01 eta GAB-DBDG-03 funtzionaltasun ekologikorako intereseko eremuekin (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2019). Era berean, proiektuak EAEko azpiegitura berdeko Karakate-Udalaitz korridore ekologikoa gurutzatzen du.

      Linea elektrikoaren trazaduraren inguruan ondare arkeologikoko ondasun hauek identifikatu dira: El Salvador baseliza balizko arkeologia-gunea, 32. euskarritik gertu; eta San Anton baseliza eta San Fausto baseliza, 49. eta 49. euskarrietatik gertu. Gainera, linea elektrikoaren traza Elortzabolua errotaren balizko arkeologia-eremutik gertu dago. Tokiko intereseko elementu eraiki gisa daude identifikaturik, berriz, azpiestazio elektrikoa bera (376. fitxa) eta Industrias Linacisoro SA (372. fitxa).

      Linea elektrikoa EAEko Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoaren Aurreproiektuko (EJ, 2005) ikuseremu hauetatik igarotzen da («oso arruntak» direla jartzen du): 184 Ego, 545 Ubera eta 448 Osintxu. Iturri horren arabera, proiektuaren inguruan ez da identifikatu paisaia-balio inbentariatu edo katalogaturik.

      Ingurumen-arriskuei dagokienez: lineako euskarri guztiak uholde-arriskuko eremutik kanpo badaude ere, lineak 10, 100 eta 500 urteko uholde-arriskua duten zenbait eremu igarotzen ditu gainetik, baita Deba eta Ubera ibaien lehentasunezko fluxu-eremua ere. Linea elektrikoa, bestalde, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak dituzten edo izan dituzten zenbait lurzati inbentariaturen gainetik igarotzen da, eta Bergara TA bera ere, euskarri berri bat proiektatu den lekuan, 20074-00020 kodearekin dago inbentariatuta. Gainera, linearen trazadurak baso-suteen arriskua duten zenbait eremu zeharkatzen ditu; arriskua baxua da gehienetan. Bestalde, ez dago sismikotasunaren edo baso-suteen ondoriozko arriskurik, eta ez da hauteman salgai arriskutsuak garraiatzearen edo Seveso III Zuzentaraua bete behar duten enpresetatik gertu egotearen ondoriozko arrisku handirik.

      Proiektuaren izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta, inpaktu esanguratsuenak obra-fasean gertatuko dira, besteak beste, gauza hauek denak egin behar direlako: bide berriak egokitzea, euskarriak desmuntatu eta muntatzea, zimendu batzuk eraistea eta beste berri batzuk egitea, aireko kableak eraistea, linea berria instalatzea eta materiala eta makineria garraiatzea. Horren guztiaren ondorioz, lur-mugimenduak egingo dira, belar-sastrakak kenduko dira, landaredia moztu eta inausi, eta lurzoruak okupatuko dira. Ondorioz, fase honetako jarduketek eragina izango dute landaredian, intereseko fauna-habitatetan, lotura ekologikoan, Batasunaren intereseko habitatetan eta lurzoruetan. Gurutzaketa batzuk jabari publiko hidraulikoaren gainean egingo dira, eta uren kalitateari eragiteko arriskua sortuko da, ustekabeko isurketengatik eta/edo partikulak arrastaka eramateagatik. Gainera, fase honetan, proiektuak zaratak eragingo ditu.

      Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, landare-mozketek eta -inausketek 29.690 m2-ko azalera hartzen dute guztira. Bertako landarediari dagokionez, 6.648 m2 moztu behar dira (izeia, haltza, hurritza, pagoa, gaztainondoa, altzifrea, fruta-arbolak, haritza eta sahatsa); eta 2.413 m2 gaztainondo, fruta-arbola eta haritz inausi behar dira. Batasunaren intereseko habitatei (BIH) dagokienez, 912 m2, BIH 91E0* Ibaiertzeko haltzadi eurosiberiar moztea aurreikusten da (49. eta 50. euskarrien artean), eta 986 m2 BIH 9120 Pagadi azidofilo atlantiko (34. eta 35. euskarrien artean). Nabarmendu behar da ingurumen-inpaktuaren azterketak (IIA) proposatzen duela, galdutakoaren ordainetan, bertako basoa landatzea (6.648 m2). Kaltetutako azaleraren bikoitza basoberrituko da, 1:2 bezain bestean, hau da, 13.296 m2 baso berri, neurri hori jotzen baitu egoki Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak.

      IIAren arabera, obraren aldi baterako okupazio-azalerak 3.160,3 m2-koak izango dira. Okupazio iraunkor berria Ap.49N euskarri berriarako izango da, 63 m2-ko okupazioarekin, eta, haren zimenduetarako, 34,3 m3-ko lur-mugimendua aurreikusten da.

      Ez da okupazio iraunkor berririk aurreikusten «Nekazaritza eta abeltzaintza: balio estrategiko handia» gisa katalogatutako lurzoruetan. IIAn egin da azterketa bat nekazaritza-sektorearen gaineko eraginari buruz, eta, haren arabera, proiektuak nekazaritza-lurzoruetan duen eragina hutsaren hurrena da, obra-fasean baino ez da gertatuko, eta ez du eraginik nekazaritza-ustiategien bideragarritasunean; azpimarratzen da lehengo linea bat berritzea dela kontua, trazadura aldatu gabe. Ekarri duen dokumentazioaren arabera, sustatzaileak hitza eman du eskatuko duela nekazaritza-gaietan eskumena duen foru-organoaren txostena, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 16. artikuluan xedatzen den moduan.

      Alde horretatik, Uraren Euskal Agentziaren iritziz, ingurumenari buruzko agirietan deskribaturik dauden neurri zuzentzaileak betetzen badira, eraikuntza-faseetan aurreikusitako jarduketak bateragarriak dira eremuko eta inguruneko azaleko zein lurpeko uren egoera ona mantentzearekin.

      Funtzionamendu-fasean, inpaktu nagusiak linearen presentziaren ondoriozkoak izango dira, eta abifaunari eragingo diote talka egiteko eta elektrokutatzeko arriskuagatik, bai eta paisaiari ere, eta linearen mantentze-lanetatik eratorritakoak ere bai.

      IIAk ez du proposatzen abifauna babesteko elementurik instalatzea linea elektrikoan, ezarritako babes-eremuetatik kanpo dagoelako, baina, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak zer esan duen kontuan hartuta, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, sustatzaileak konpromisoa hartzen du berritu beharreko linea-tarte osoan talken eta elektrokuzioen aurkako neurri egokiak instalatzeko.

      Paisaiaren gaineko eraginari dagokionez, funtsean lehendik dagoen trazadura bat berritzen denez, inpaktua ez da adierazgarritzat jotzen.

      Kultura-ondareari dagokionez, IIAk ondorioztatzen du ez dagoela eraginik; izan ere, aztertutako eremuan detektatutako kultura-ondareko elementuak oso urrun daude lanek eragindako eremuetatik, eta, nolanahi ere, hartzen ditu prebentzio-neurri batzuk lanak egiten diren bitartean aurki daitezkeen aztarna arkeologikoak detektatzeko eta babesteko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza ados dago horrekin.

      Hala badagokio, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak jasaten dituzten edo jasan dituzten lurzoruen inbentarioan sartutako lurzatietan esku hartu ahal izateko, jarraipen berezia egin beharko da, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak behar bezala kudeatu daitezen.

    4. Babes- eta zuzenketa-neurriak.

      Proiektua garatzeko baldintzak, bai eta babes- eta zuzenketa-neurriak ere, indarrean dagoen araudiarekin eta hurrengo apartatuetan adierazitakoarekin bat etorriko dira, eta, esandakoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoarekin.

      Neurri horiek eta kontrolerako esleitutako langile kopuruak nahikoak izan behar dute ingurumen-inpaktuaren azterketan finkatutako kalitate-helburuak eta txosten honetan finkatutakoak bermatzeko.

      Neurri horiek guztiak sartuko dira obrak kontratatzeko eraikuntza-proiektuen baldintza-agirietan eta planoetan, eta beteko direla bermatzeko adinako aurrekontua izango dute. Era berean, obretako jardunbide egokiak aplikatuko dira.

      1. Natura-ondarerako afekzioa gutxiagotzeko neurriak.

      1.1. Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzaren irizpidearen arabera, eta kontuan hartuta Estatuko Fiskaltza Nagusiko Ingurumen Salak zer gogorarazi duen hegaztiak babes-eremuetatik kanpo babesteari buruz, berritu beharreko linea elektrikoaren tarte osoan abifauna talkatik eta elektrokuziotik babesteko neurriak instalatuko dira.

      1.2. Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak ezarritakoaren arabera, linea elektrikoa gauzatzeko proiektuak beste proiektu bat ere izango du bere barruan, hain zuzen ere, moztu beharreko baso autoktonoaren azalera konpentsatzeko, 1:2 proportzioan. Konpentsazio-proiektuak dokumentazio grafikoa ere erantsita darama, baita aurrekontua ere, gainerako proiektu guztia bezain xehe desglosaturik. Han definiturik egongo denez, hariztiaren berezko espezie autoktonoak landatuko dira, zehaztasun hauek eta guzti: zer espezie erabili behar diren, landarearen/haziaren jatorria, tamaina, ereiteko/hidroereiteko dentsitatea eta/edo landaketa-esparrua, aurreikusitako mantentze-lanak eta abar. Konpentsazio-proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Ondareko Zerbitzuek baliozkotu beharko dute gauzatu aurretik, eta, era berean, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzara bidaliko da, hark balora dezan.

      1.3. Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak ezartzen duen bezala, 34. eta 35. euskarrietarako aurreikusitako sarbideen trazadura berrikusi egingo da, landaredi autoktonoaren gaineko eragina murrizteko.

      1.4. Kontrol-neurriak hartuko dira lurrak mugitu diren eta landaretzarik gabe geratu diren eremuetan landare-espezie inbaditzaileak sar ez daitezen.

      1.5. Baso-mozketak uzten duen egurra, ahal dela, hurbileko herrietako bizilagunek erabil dezaten saiatuko gara. Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2002 Legeak 27.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, «Oro har, ez dago baimenduta nekazaritza- edo baso-ingurunean sortutako landare-hondakinak erretzea». Horregatik, eta moztu nahi den materia organikoaren zati bat lurzoruari emateak dituen onurengatik, tokian bertan birrindu beharko dira egurretarako balio ez duten landare-hondarrak, eta egurra eta hondakinak ez dira utziko jariatze-urak herrestan eraman ditzakeen lekuetan.

      1.6. Metaketarik egiten bada, ez dira inoiz egingo eremu sentikorretan, hala nola ibaiertzean, hezegune edo istiletan, zohikaztegietan, zuhaixka-heskaietan eta abarretan.

      1.7. Behin obra amaituta, jarduketa-eremua garbitzeko kanpaina zorrotz bat egingo da, eta ukitutako eremuen kalteak aztertu beharko dira, eta oneratu edo jatorrizko egoerara leheneratu.

      2. Paisaia babesteko eta eragindako lekuak lehengoratzeko neurriak.

      2.1. Obra-leku bakoitzean lurrak mugiarazi dituzten lanak amaitutakoan, jarduketen eraginpeko lursailaren leheneratze edafiko eta geomorfologiko bat egingo da.

      Proiektua gauzatzean kaltetutako gune guztiak (aldi baterako pilaketa-eremuak, aldi baterako lurzoru-okupazioak eta abar) lehengoratuko dira. Landareztatze-lanak espezie autoktonoekin egingo dira; horrela, habitat naturalak sortzen lagunduko da, eta, ahal dela, horien inguruan dagoen landaredi naturalarekin lotuko dira.

      2.2. Txukuntze edafikoak dirauen bitartean, kontrol-neurriak hartuko dira landare-espezie exotiko inbaditzaileak detektatzeko eta bertan sartu eta hedatzea eragozteko. Ildo horretan, obran erabiltzen diren makina guztiek garbi egon beharko dute, lokatz- edo lur-arrastorik gabe, inguruan kokatu daitezkeen espezie inbaditzaileen propaguluak edo haziak hedatzeko arriskurik ez izateko. Era berean, landare-estalkia lehengoratzeko erabilitako lurren jatorria kontrolatu beharko da, eta Robinia pseudoacacia, Fallopia japonica, Cortaderia selloana edo beste espezie inbaditzaile batzuekin kutsatuta egon daitezkeen lurrak erabiltzea saihestu beharko da. Obrek irauten duten bitartean espezie inbaditzailerik ikusten bada, ahal den guztietan desagerrarazi egingo da jarduketa-eremuetatik.

      2.3. Ingurua zaharberritu ondorengo bi urteetan, mantentze-lanak egingo dira: lurra aitzurtu, ongarritu, ureztatu eta hutsarteak bete. Ereindako edo landatutako eremuak mantentzeko lanetan, ahalik eta herbizida eta pestizida gutxien erabiliko da, eta prozedura mekanikoei lehentasuna emango zaie.

      3. JPHaren eta hari lotutako babes-eremuen babesarekin lotutako neurriak:

      3.1. Uraren Euskal Agentziaren txostenak ezartzen duen bezala, ibilguak zaintzeko eremuan aurreikusitako jarduketa guztiek, pistak egokitzea edo irekitzea barne, Uraren Euskal Agentziaren nahitaezko baimena beharko dute, eta baimen horren esparruan aztertuko dira zehazki ezaugarriak eta eraginak, eta, hala badagokio, dagozkion aginduak ezarriko dira.

      4. Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

      4.1. Uren arloan eskumena duen organoak prozedura aplikagarrien esparruan ezartzen dituen baldintzak aparte utzi gabe, ez da inolako isurketarik egingo jabari publiko hidraulikoaren gainean, ez eta bere babeseko zorgunean ere, eta ez dute jasoko lur-mugimenduen soberakinik edo zuhaitz-mozketen edo inausketen hondarrik ere.

      4.2. Obrak, bai eta lurzorua erabiltzea eragiten duten eragiketa osagarriak ere, proiektua gauzatzeko behar-beharrezkoa den gutxieneko eremuan gauzatuko dira. Aipatutako mugetatik kanpo, ezingo da eraginik izan sarbideak egin, materialak bildu, instalazioak kokatu edo beste edozein jarduketa osagarri egin behar izateagatik, eta ahal bezainbeste mugatuko da lanak egiteko makinen eta ibilgailuen zirkulazioa.

      4.3. Lanak egiteko eremuetan, hidrokarburoak xurgatzeko material espezifikoa izango da, berehala erabili ahal izateko ustekabeko isuri edo ihesik badago: biribilkiak, material pikortatua, eta abar. Halaber, erabat debekatuta dago makinak konpontzea edo makinei olioa aldatzea, horretarako berariaz jarritako guneetan ez bada. Obrak egiten ari diren inguruan ez badago azpiegitura egokirik zeregin horietarako, berariazko eremu bat egokitu beharko da. Esparru hori mugatuta egongo da, eta zorua iragazgaiztu egin beharko da; era berean, efluenteak jasotzeko sistema bat eduki beharko du, lurzorua eta urak ez kutsatzeko.

      4.4. Larrialdiko Kudeaketa eta Jarduketa Plan bat eduki beharko da, eta eraikitzeko, ustiatzeko eta eraisteko faseetan aplikatuko da, bai eta protokolo bat ere, badaezpada ere substantzia toxiko eta arriskutsuak kontrolik gabe eta ustekabean isurtzen badira ingurune naturalean.

      4.5. Obrako makineria-parkea behar izanez gero, eremuko drainatze-sare naturaletik nahikoa urrun dauden guneetan jarri beharko dira parke hori eta garbigunea, ahal dela inguruan dauden eremu artifizialenetan. Mantentze-lanen eremua drainatze-sare naturaletik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema bat izango ditu, olio eta erregaiek lurzorua eta ura ez kutsatzeko. Materialak eta ekarkinak aldi baterako metatzeko guneak ibilguetatik urrun kokatuko dira.

      5. Kultura-ondarea babesteko neurriak.

      5.1. Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, obran aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, lanak eten egingo dira badaezpada, eta berehala jakinaraziko zaio hori Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Zuzendaritza Nagusiari; hark erabakiko du zer neurri hartu.

      5.2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren, Bildumen eta Museoen Zerbitzuak gogorarazten duen bezala, elementu babestuetan edozein afekzio gertatuz gero, dagokion babes-araudia bete beharko da. Balizko arkeologia gunerik baldin badago, Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legearen 65. artikulua ere aplikatu beharko da.

      6. Landa-ingurunea babesteko neurriak.

      6.1. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren txostenaren arabera (izan ere, proiektuak ukitzen dituen lurzoru batzuk Nekazaritza eta Basozaintza LPS barruan daude, hain zuzen ere Nekazaritza-Abeltzaintza eta landazabalaren kategorian, Balio Estrategiko Handikoen azpikategorian), Nekazaritza eta Elikadura Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 16. artikulua aplikatuz, kontuan izan beharko da nekazaritzaren arloko foru-organo eskudunaren txostena.

      7. Zarataren eta bibrazioen ondorioak gutxitzeko neurriak

      7.1. Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez, obra-fasean erabilitako makineriak bete behar ditu aire zabalean erabiltzeko makineriaren soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako aginduak, eta, bereziki, aplikagarria denean, aire zabalean erabiltzeko makina jakin batzuen inguruko soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakoa.

      7.2. Bestalde, proiektuak eragiten duen eremuan, obrek eragindako zaratari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritako kalitate akustikoko helburuak gainditu gabe garatu beharko da proiektua; hori guztia, aipatutako Dekretuaren 35.bis artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe. Sei hilabetetik gorako epea aurreikusten denez obrak gauzatzeko, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 44. artikuluaren arabera soinu-inpaktuari buruzko azterketa bat egin beharko da dagozkion neurri zuzentzaileak definitzeko.

      8. Airearen kutsadura prebenitzeko neurriak.

      8.1. Obrek dirauten artean, zorrotz kontrolatuko dira ibilgailuak igaro ondoko garbiketa-lanak, bai obrek eragina duten ingurunean, bai obrak egiteko eremuetara sartzeko lekuetan. Aldi baterako hutsik dauden edo ibilgailuak igarotzean material partikulatua isur dezaketen gainazalak ureztatzeko eta garbitzeko sistema bat egongo da.

      8.2. Obra-eremuetako irteeretan, ibilgailuak garbitzeko gailuak jarriko dira, solidoak atxikitzeko sistema eta guzti. Gailu horiek egoera onean mantenduko dira obra-faseak dirauen artean.

      8.3. Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da hondeaketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko gailuak dituzten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

      9. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

      9.1. Proiektua egikaritzen den eta abian den bitartean sortutako hondakinak kudeatzeko, apirilaren 8ko 7/2022 Legean (Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzekoa) eta aplikatu beharreko arau espezifikoetan xedatutakoa beteko da.

      Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinak sortzeari aurrea hartzea sustatu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: prebentzioa, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak ezabatzera bideratu ahal izango dira soilik aldez aurretik behar bezala justifikatzen bada ez dela bideragarria haiek balorizatzea teknikaren, ekonomiaren edo ingurumenaren aldetik.

      9.2. Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatuko dira Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

      9.3. Zabortegira eramatekoak diren hondakinak kudeatuko dira arau hauetan ezarritako moduan: Hondakinak zabortegian utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretua eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretua (geroztik, aldatuta dago, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren bidez, han arautu baita eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa).

      Aurkeztu dokumentazio teknikoaren arabera, soberako lurrak eta hormigoi-hondarrak zabortegira eramango dira. Soberakin horiek kudeatzeko, hierarkia-printzipioari eta hondakinak kudeatzeko hurbiltasunaren printzipioari jarraituko zaie. Eraginpeko eremua morfologikoki leheneratzeko erabiltzea baztertu ondoren, balorizatzea lehenetsiko da, honelako lanetan erabiliz: material horien premia duten gertuko eraikuntza-obretan, erauzketa-jarduerek eragindako lursailak birgaitzeko lanetan edo beste espazio degradatu batzuk leheneratzeko lanetan; horrela, betelan-instalazioetan ezabatzea ekidingo da. Horretarako, kontuan izango da urriaren 10eko APM/1007/2017 Agindua (Hondeatutako material naturalak betelanetan eta jatorri-obretatik kanpoko beste obra batzuetan erabiltzeko balorizazio-arau orokorrei buruzkoa).

      Edozein inguruabar dela-eta hondeaketako soberakinak pilatzeko biltegiak eraiki behar izanez gero, betelan-proiektu bat idatzi beharko da, eta haren edukia otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari egokituko zaio. Horretaz gain, beste alderdi hauek ere jasoko dira proiektuan: kontuan hartutako kokaleku bakoitzerako ingurumen-eraginaren analisia, hartutako irtenbidearen justifikazioa, aurreikusitako leheneratze- eta kontrol-neurriak, eta dagokien aurrekontu xehatua.

      9.4. Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

      Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan. Hondakin arriskutsuak dituzten edukiontziek edo ontziek Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 21. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak beteko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurita edo lurrunduta edukirik gal ez dezaten. Aipatutako edukiontziak edo ontziak argi etiketatu beharko dira, irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan, eta indarrean dagoen araudiaren arabera.

      9.5. Sortutako olio erabilia arau hauetan xedatutakoaren arabera kudeatuko da: apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 29. artikulua eta industria-olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua.

      Olio erabiliak, baimendutako kudeatzaile bati entregatu arte, estalpean biltegiratuko dira, behar bezala etiketatutako andel estankoetan, zolata iragazgaitz baten gainean, eta kubo txikien edo balizko ihes eta isuriei eusteko sistemen barruan.

      Aurrekoarekin bat etorriz, obrak instalatzeko eremuetan eremu espezifiko bat egokituko da hondakin arriskutsuak behin-behinean biltegiratzeko, hala nola olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab.; gainera, hondakin geldoetarako edukiontzi espezifikoak gaituko dira, haietatik bereizita.

      Aipatutako ontziak edo bilgarriak modu argi, irakurgarri eta ezabaezinean etiketatu beharko dira, eta indarreko araudiaren arabera.

      Aplikatzekoa den araudia betetzen laguntzeko, lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatu beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta haien ardura izango da langileek sistema horiek behar bezala erabiltzea. Bereziki, ez da inola ere kontrolik gabeko efluenterik sortuko erregaiak eta produktuak biltegiratzetik, makineria mantentzeko lanak egiteagatik edo hondakinak erretzeagatik.

      9.6. Obra-fasean, kontratisten instalazio-eremuetan, gune espezifikoak egokituko dira, instalazio estaliak dauzkatela hondakin arriskutsuak (hala nola olio-latak, iragazkiak, bateriak, etab.) behin-behinean biltegiratzeko; gainera, hondakin geldoetarako edukiontzi espezifikoak egokituko dira, haietatik bereizita. Halaber, obran zehar, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak jarriko dira (bidoiak, etab.). Hondakin horiek beren izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako garbiguneetan aldi baterako biltegiratu baino lehen.

      9.7. Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txostena egin beharko da.

      9.8. Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 84.3 artikuluan erosketa publikoa berdeari buruz xedatutakoa hartuko da kontuan.

      10. Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruei buruzko neurriak.

      10.1. Proiektuaren eremuko zenbait lurzati agertzen direnez lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten lurzoruen inbentarioan, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak (Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoak) eta berori garatzen duen 209/2019 Dekretuak xedatutakoa bete beharko da.

      10.2. Era berean, obrak gauzatzean lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten lekuak detektatzen badira, edo lurzorua kutsatzen duten substantziak daudela pentsatzeko arrazoi sendoak baldin badaude, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoa bete beharko da.

      11. Jardunbide egokien sistema bat hartzea.

      11.1. Obrek irauten duten bitartean, langileek jardunbide egokien sistema bati jarraitu beharko diote, besteak beste helburu hauek ahalik eta hobekien bermatzeko:

      Obraren erabilera-mugak eta makineriaren zirkulazioa kontrolatzea.

      Ongi kontserbatutako landarediaren gaineko eraginak kontrolatzea.

      Hondakinik ez isurtzea eta lurzorua eta ura ez kutsatzea olio-isurketen edo lur-arrasteen ondorioz.

      Obretan sortutako hondakinak era egokian kudeatzea.

      Proiektuaren eraginpeko eremuaren inguruko biztanleei zaratak eta hautsak eragindako eragozpenak saihestea.

      12. Obra garbitzea eta amaitzea.

      12.1. Obrak amaitutakoan, garbiketa-kanpaina zorrotza egingo da, eta Proiektuaren eraginpeko eremuak inolako obra-hondarrik gabe geratu beharko du. Sortzen diren hondakinak atera egingo dira eremutik, eta ebazpen honen aurreko ataletan hondakinen kudeaketari buruz xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.

      13. Ingurumen-aholkularitza.

      13.1. Obrak amaitu arte eta horien berme-aldian zehar, obra-zuzendaritza jarduleak ingurumenaren eta babes- eta zuzenketa-neurrien inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Obra-zuzendaritzak ebazpenik eman behar badu, baldintza-agiriak horrelako gaien inguruan esleitzen dizkion funtzioak erabiliz, aholkulariek txostena egin beharko dute aldez aurretik.

      13.2. Ingurumen-aholkularitzak, gainera, jardunbide egokien kontrola egingo du, obra gauzatzean. Besteak beste, proiektuaren ekintzen eragina egiaztatuko du, bereziki honako hauei dagokienez: makinen mugimenduak, hauts- eta zarata-sorrera, hondakin-kudeaketa, erreka-bideen babesa eta natura-ondarearen zaintza.

      14. Lan-programaren diseinua.

      14.1. Obrak hasi baino lehen, kontratistak proposamen zehatz batzuk egin beharko ditu, ondorengo azpiataletan aipatzen diren alderdiak jasotzen dituztenak gutxienez.

      Proposamen horiek lanak gauzatzeko programan sartuta geratuko dira, eta obra-zuzendariak espresuki onetsi beharko ditu, ebazpen honen D.13 atalean aipatzen den ingurumen-aholkularitzaren txostena jaso ondoren. Programa horrek dokumentu hauek jaso behar ditu:

      Kontratistaren instalazio-eremuen kokapenari eta ezaugarriei buruzko xehetasunak; hala badagokio, pilaketen aldi baterako kokapena, makineria-parkeak, instalazioak eta materialak, ibilgailuak garbitzeko eremuak eta bestelako edozein egitura barne hartzen dituena.

      Xehetasun-kartografia bidez, zehatz-mehatz zedarrituko dira obrak gauzatzeko nahitaez bota behar ez diren zuhaitz autoktonoak eta interes-habitatak.

      Hala badagokio, habien kokapenari edo intereseko fauna-aleen presentziari buruzko xehetasunak.

      Ibilgailuak garbitzeko gailuen kokapena eta ezaugarriak.

    5. Ingurumena Zaintzeko Programa.

      Sustatzaileak proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da ingurumena zaintzeko programa, eta ondoren zehaztuko diren kontrol hauek erantsi behar zaizkio.

      Programa hori obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartuta egon behar da, eta bete ahal izatea bermatuko duen aurrekontuaz hornituko da.

      1. Gorabeheren erregistroa:

      1.1. Obrak gauzatu bitartean sortutako gorabeheren erregistroa eraman beharko da, baita neurri babesleen eta zuzentzaileen betetze-mailarena ere. Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren eskura egongo da erregistroa, hark ikuskatzeko, eta, nolanahi ere, lanak amaitutakoan, hari bidaltzeko, dagokion organoaren bidez. Proiektua gauzatzean egin diren aldaketa puntualak halakorik egin bada xehetasunez dokumentatu beharko dira. Aldaketa horiek justifikatu egin beharko dira ingurumenean duten eraginaren ikuspuntutik.

      2. Obraren okupazio-mugak kontrolatzea:

      2.1. Egiaztatuko da lanen eremua proiektuko aurreikuspenekin bat datorrenez; obrek ez dute hartuko aurrez ikusitako azalera baino eremu handiagoa.

      2.2. Instalazio lagungarrien, soberakin-gordailuen eta, halakorik baldin badago, makineria-parkearen kokapen egokia eta egoera kontrolatuko dira; gainera, bermatuko da horiek guztiek neurri zuzentzaile egokiak dauzkatela (drainatzea, dekantazio-sistemak, gurpilak garbitzeko sistemak, etab.).

      3. Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

      3.1. Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bategin bat prestatu beharko du, zeinak jasoko baititu ingurumen-inpaktuaren azterketan proposatutako betebehar guztiak eta Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen duen ebazpenean ezartzen direnak.

      Programa horrek kontrolatu beharreko parametroak zehaztu beharko ditu, eta adierazi beharko ditu parametro bakoitzerako erreferentzia-balioak, laginketa- eta analisi-metodologia, kontrol-puntuen xehetasunezko kokapena kartografian, horien aldizkakotasuna eta haiek gauzatzeko aurrekontu xehatua.

      Obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartuta geratu beharko du programak.

      4. Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzak.

      4.1. Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzekin batera, ingurumen-gaietan espezializatutako entitate batek egindako txostena aurkeztu beharko da. Txosten horrek emaitzen analisia jasoko du aipamen berezia egingo die aldi horretan izandako gorabehera garrantzitsuenei, haien balizko kausei eta konponbideei, bai eta laginak hartzearen xehetasunak ere, aurrez zehaztu ez diren kasuetan.

      4.2. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2021 Legearen 52.2 artikuluan xedatutakoa betez, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzen edo neurri prebentibo eta zuzentzaileen betetze-mailari buruzko jarraipen-txostenak Ingurumena Zaintzeko Programan aurreikusitako neurrien egiaztapen-zerrenda bat jasoko du. Bai Ingurumena Zaintzeko Programa eta bai egiaztapen-zerrenda publiko egingo ditu organo substantiboak bere egoitza elektronikoan, eta ingurumen-organoari argitalpen horren berri emango zaio.

      4.3. Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira. Kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudia alde batera utzi gabe, proiektuaren sustatzaileak gutxienez bi urtez gordeko ditu datuak euskarri egoki batean, eta Administrazio publikoetako ikuskapen-zerbitzuen eskura egongo dira.

      5. Sustatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa:

      Sustatzaileak jarraian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dizkio organo substantiboari, ingurumen-organoari helarazteko:

      5.1. Obrak hasi aurretik, proiektuaren ondorioz moztutako baso autoktonoaren azalera konpentsatzeko proiektu bat, ebazpen honen D.1. apartatuan jasotako xehetasuna barne, eta bi erakunde hauek baliozkoturik: Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Ondareko Zerbitzuek eta Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak.

      5.2. Lanak amaitutakoan, lanak egin bitartean izandako gorabeheren erregistroa eta babes- eta zuzenketa-neurrien betetze-mailarena txosten honetako E.4. idatzi-zatiak arautzen du.

    6. Neurri babesle eta zuzentzaileak, bai eta ingurumena zaintzeko programa ere, aldatzeko egin ahal izango dira, eta halaber neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak, hala komeni bada araudi berria indarrean jartzeagatik edota inplikatutako sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharragatik. Ingurumen-organoak, era berean, alda ditzake babes- eta zuzenketa-neurriak eta Ingurumena Zaintzeko Programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta eta organo substantiboaren bidez, edo ofizioz. Hori guztia, Ingurumena Zaintzeko Programan lortutako emaitzetan oinarrituta egingo da, edo sor daitezkeen ingurumen-inpaktuen aurrean ezarri diren babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak nahikoa ez direla egiaztatzen bada.

      Hirugarrena. Proiektua gauzatzen hasteko epea lau urtekoa izango da, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igaro eta proiektua gauzatzen hasi ez bada, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honek galdu egingo du indarra, eta utzi egingo dio dagozkion ondoreak sortzeari. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidea, salbu eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatzea erabakitzen bada. Hori guztia, bat etorriz abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 78.5 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin.

      Laugarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondoreetarako, proiektuaren sustatzaileak behar besteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari noiz hasiko den proiektua gauzatzen.

      Bosgarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari.

      Seigarrena. Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

      Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 19a.

      Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

      NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik