Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko irailaren 18koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa-esleipendunen hitzarmen kolektiboaren jarraipen eta bermerako batzorde paritarioak hartutako erabaki bat, 2024ko soldata-taulak (+% 0,5) eguneratzeari buruzkoa (hitzarmenaren kodea: 86002235012003).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 4471
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/18
  • Argitaratze-data: 2025/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Lehenengoa. Aipatu den sinatutako hitzarmen kolektiboaren Batzorde Parekidearen akordio horri buruzko dokumentazioa 2025eko irailaren 10ean aurkeztu da REGCON erregistroan.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa. Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak), 2. artikuluan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta, 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, lan-arloko legeriak lan-harremanei buruz ezartzen duena betearazi behar du sail horrek, besteak beste.

Lehenengoa. Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa eta Gordailuan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Xedatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 18a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

ZIURTAPENA

Leire Idirin Requenak, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko Batzorde Paritarioak emandako baimena baliatuta, hau

Adierazten du: 2025eko irailaren 10ean egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, UGT sindikatuaren eskariz, eta erabaki hau hartu du, bileraren aktatik transkribatuta.

Eskaria: SLOs/7/2025.

Planteatu den gaia: 2024. urteko hitzarmen kolektiboko soldata-taulak eguneratzeko aukera planteatu da, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 22ko 69/2025 Ebazpena argitaratu eta gero, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria 2024. urterako onartzen duen erabakia. Gobernu Kontseiluaren erabaki horren bidez, sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria onartu zen, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2ko igoera batuta, guztira, % 2,5eko igoera izango da 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

Ebazpena: Batzordeak honako erabaki hau hartu du aho batez:

Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunetarako hitzarmen kolektiboaren soldata-taulak onartu dira akta honi eranskin gisa erantsi zaizkio, sinatuta. Horietan, langileen ordainsarien kontzeptuak % 0,5eko igoera gehigarriaz eguneratu dira, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2ko igoera batuta, guztira, % 2,5eko igoera izango da 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 22ko 69/2025 Ebazpenari jarraikiz, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria 2024. urterako onartzen duen erabakia.

Soldata-taulak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera gauzatuko dira ordainketak.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2025eko irailaren 10ean.

Leire Idirin Requena. Lan-harremanen teknikaria.

(Ikus .PDF)