Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko ekainaren 6koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, agindua emateko honako zerrendak argitaratzeko: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako langileen behin betiko zerrenda eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin betiko zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 111
- Hurrenkera-zk.: 2636
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/06
- Argitaratze-data: 2025/06/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori 2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agindu bana eman zuen 2022ko maiatzaren 18an, 2022ko irailaren 8an eta 2022ko azaroaren 18an (hurrenez hurren, egun hauetan argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: 2022ko maiatzaren 23an, 2022ko irailaren 13an eta 2022ko azaroaren 23an). Agindu horiek bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta salbuespenezko prozesuetako deialdia egin zen, eta prozesu horietako oinarri espezifikoak onartu ziren.
Oinarri orokorren 6. apartatuan, lanpostuen esleipen gehigarriak zein kasutan eta egoeratan egingo diren zehazten da: lehenengo itzulian esleitu diren lanpostuen kasuan, ez baldin badira lanpostu horietarako behin betiko hautatutako pertsonak azkenean funtzionario izendatu, edo funtzionario izendatuta ere lanpostua jabetzan hartu ez badute; lehenengo itzulian esleitu diren lanpostuetan, baldin eta esleipendunak, lanpostuak jabetzan hartzeaz batera, plaza-erreserbarik gabeko eszedentzia egoerara igaro badira; karrerako funtzionarioen titulartasunekoak ziren lanpostuen kasuan, baldin eta funtzionario horiei beste lanpostu bat esleitu bazaie finkatze-prozesuren batean. Horrez gain, aukera dago deitutako lanpostuak baino % 10 gehiago esleitzeko, lanpostu huts gehiago sortzen badira. Langileen ordezkariekin negoziatu eta onartu da beste % 10 horretan zehazki zein zuzkidura sartuko diren zehazteko irizpideak. Azkenik, hasierako esleipenean esleitu ez diren lanpostuak ere gehituko dira, oinarrietan aurreikusitako egoera horretan egonez gero.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez:
Zehaztu zen zenbat plaza esleituko diren enplegua finkatzeko prozesu bakoitzean eta plaza horiek nola banatuko diren sarbide-modalitatearen eta hizkuntza-eskakizunaren arabera.
Esleipen osagarrietan parte har dezaketen pertsonak identifikatu ziren.
Adierazi zen zein prozesutan egongo den lanpostuak aukeratzeko izapidea eta zeinetan ez, eta kasu bakoitzerako esleipen-prozedura ezarri zen.
Izapide hori duten lanpostuetan, lanpostua aukeratzeko epea ezarri zen, baita lanpostua aukeratu behar duten hautagaiei dei egiteko prozedura ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 12., 13., 14., 15. eta 16. apartatuetan aurreikusitakoaren arabera (2022ko maiatzaren 18ko Agindua) garatuko dira lanpostuak aukeratzeko prozedura, destinoen esleipena, hautatutakoen zerrenda, dokumentazioaren aurkezpena, izendapena eta lanpostuaz jabetzeko prozedura.
Hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko epea igaro denez eta erreklamazioak ebatzita daudenez, IVAPeko zuzendariak ebazpena eman behar du hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitara daitezela agintzeko. Horrenbestez, honakoa
Laguntzako Langileen Talde Profesionala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala. Prozesu berezia.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskala. Prozesu berezia.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala. Prozesu berezia.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskala. Prozesu berezia.
Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kartografiako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ingurumeneko Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa. Prozesu berezia.
Kidego Teknikoko Laborategiko Eskala. Salbuespenezko prozesua.
Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskala. Prozesu berezia.
Kidego Teknikoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Salbuespenezko prozesua.
Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala. Prozesu berezia.
Kidego Teknikoko Industriako Eskala. Prozesu berezia.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan eta «Lanpostuaz jabetzeko urratsak» sarbidean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 6a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.