Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta Batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3062
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/06/25
  • Argitaratze-data: 2025/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Agindua, 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izan da aipatutako Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Ana López Asensio andrea, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

Jon López Martín jauna.

Igor Otxoa Odriozola jauna.

Naia Arantzamendi Larrañaga andrea.

Felipe Cabrerizo Pérez jauna.

Idazkaria: Aitor Izulain Berasarte jauna (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako teknikaria).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.