Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Usurbilen Illunbeko eta Torrekuako trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2230
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/29
- Argitaratze-data: 2025/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2025eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, «Usurbilen Illunbeko eta Torrekuako trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektua» onetsi zen. Ebazpena 2025eko martxoaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (62. zk.).
Ondoren, 2025eko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez, «Usurbilen Illunbeko eta Torrekuako trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektua» berriz ere onetsi zen. Ebazpena 2025eko apirilaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (78. zk.).
Onarpen berriaren arrazoia aurrekontuan egindako zuzenketa bat da, jatorrizko proiektuan ez baitzen behar beste diru erabili jarduketan eragina izan zuen zuhaitz-masa hostotsu bateko zuhaitzak kendu eta mozteko. Horrek aurrekontua handitzea ekarri du «Lanak trenbide-plataformatik kanpo» partidan.
Illunbeko (96+609 KP) eta Torrekuako (96+873 KP) trenbide-pasaguneak, ETSren Bilbao-Donostia lineari dagozkionak, A (Aktiboa) motako trenbide-pasaguneak dira, eta trenbide-pasaguneko seinale bertikalen bidez bakarrik babesten dira. Inguruko nekazaritza-eremuetara sartzeko pasabideak dira.
Aginagako trenbide-pasagunea (96+971 KP) da inguru horretako nagusia, eta Aginaga auzorako sarbidea da 634 KPtik. C motako pasabidea da, hesi automatikoak, orduen araberako soinu-sistema eta errepiderako argi-seinaleak dituena.
Euskal Trenbide Sarearen Bilbao-Donostia linea ustiatzeko baldintzak eta segurtasuna hobetzeko, lehenengo bi pasaguneak (Torrekua eta Illunbe) kentzea eta Aginagako egungo pasagunean dauden hiru pasaguneak kontzentratzea planteatzen da.
Proiektu honen helburua da trenbide-pasagune horiek kentzeko behar diren jarduketak jasotzea.
Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.
Organo honek eskumena du garraio-azpiegituren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatutako Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.
Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
Jendaurrean jartzea «Usurbilen Illunbeko eta Torrekuako trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara zuzendu beharko dira, idatziz (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Usurbilgo udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko uztailaren 3koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Usurbilen Illunbeko eta Torrekuako trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena, eta titularrei dei egiten diena Okupazioaren Aurretiko Aktak egiteko.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko apirilaren 3koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez berriz ere ontzat ematen baita Usurbilen Illunbeko eta Torrekuako trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektua.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko martxoaren 11koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Usurbilen Illunbeko eta Torrekuako trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektua».