Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita izangai bat Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezitik kanpo uzteko. Aldatu egiten dira, halaber, 2023ko otsailaren 9ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituena, 2024ko urriaren 11ko Ebazpena, prozesu horretako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen duena, eta 2024ko azaroaren 26ko Ebazpena, prozesu horretako azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agindua ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 85
- Hurrenkera-zk.: 1931
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/29
- Argitaratze-data: 2025/05/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko azaroaren 18an emandako Aginduaren bidez (2022ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko otsailaren 29ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Eta, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Ondoren, organo beraren 2024ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratu ziren.
Ebazpen horietan, baztertzen den pertsona izangai gisa azaltzen zen.
Oinarri orokorren 9.3 atalak xedatutakoaren arabera, IVAPek ezin izan zuenez egiaztatu izangai horrek oinarri espezifikoen 2.4 ataleko «Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalan sartzeko titulazioa» betekizuna oinarri orokorren 3.3.e) atalarekin lotuta dagoena betetzen zuen, zera eskatu zion aipatutako pertsonari: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan sartzeko beharrezkoa den titulazioaren dokumentazioa ekartzea, prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen zituela egiaztatzeko.
Era berean, aipatutako errekerimenduan ohartarazi zitzaion adierazitako epearen barruan eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bazuen ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bazen ez zuela alegatutako betekizunik, ezingo lukeela jarraitu aipatutako hautaketa-prozesuan, eta, beraz, jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko liratekeela, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik erantzukizunak izatea.
Baztertutako pertsonak dokumentazioa aurkeztu zuen horretarako aurreikusitako epean, eta dokumentazio hori aztertu ondoren, frogatutzat eman da izangaiak ez duela Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan sarbidea izateko oinarri espezifikoen 2.4 atalean jasotako titulazioa. Hori horrela, oinarri orokorren 3.3 ataleko parte hartzeko baldintza orokorrak ere ez ditu betetzen.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Baztertutako pertsona ez zen agertzen hautatutako pertsonen zerrendan.
Baztertutako pertsona nor den eta horretarako arrazoiak zein izan diren hautaketa-prozesuaren webgunean argitaratuko den eranskinean dago jasota, hautaketa-prozesuan interesa duten pertsonek kontsulta dezaten, hautaketa-prozesuaren webguneko Eskabidea eta Jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.