Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 23koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Deskarbonizazio Industrialeko Programaren esparruan aurreikusitako laguntzen 2024ko erakunde onuradunen zerrenda. Euskal Autonomia Erkidegoan beren ekoizpen-prozesu industrialetan deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetzeko inbertsioak egiten dituzten enpresei emango zaizkie laguntza horiek. Deskarbonizazio Industrialeko Programa, 2024. urtea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 1856
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/04/23
  • Argitaratze-data: 2025/05/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Deskarbonizazio Industrialeko Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzak. Deskarbonizazio Industrialeko Programa 2024, eta laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi ostean enpresa interesdun bakoitzari, ebazpen honen bidez, adjudikaziodunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz