Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abuztuaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAPeko) zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2025eko bigarren ohiko deialdiko azterketetara dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 167
- Hurrenkera-zk.: 3745
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/08/01
- Argitaratze-data: 2025/09/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Abenduaren 1eko 11/2022 Legeak, Euskal Enplegu Publikoarenak, eta otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoak, ezartzen dute Administrazio Publikoaren Euskal Institutua izango dela hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko gaikuntza duen organismo bakarra. Horretarako, aurreikusten da IVAPek aldizkako deialdiak egingo dituela, ohikoak eta bereziak, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko.
Halaber, 19/2024 Dekretuak ezartzen du euskal sektore publikoko zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatuko zaizkiela, bai eta haren zerbitzuko lan-kontratuko langileei ere, hala dagokionean. Zehazki, 2. artikuluak zehazten du haren aplikazio-eremu subjektiboa eta, dekretuaren ondorioetarako, mugatzen du zer entitate sartzen diren euskal sektore publikoan.
Hartara, aukera ematen zaie administrazio publiko ez izan arren euskal sektore publikoaren barruan dauden entitateetako langileei hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietan parte hartzeko. Zentzu horretan, 2024ko abenduaren 20ko IVAPeko zuzendariaren ebazpenaren bidez (EHAA, 251. zk.), ezarri da zer baldintza bete behar dituzten aipatutako erakunde horiek, beren enplegatuek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietan parte hartzeko.
Era berean, Dekretuaren 2.4 artikuluak beste langile-kolektibo batzuk zehazten ditu, eta haiei ere dekretu honen xedapenak aplikatuko zaizkie, beren legeria edo araudi espezifikoak hala xedatzen duenean.
Gainera, aplikagarriak dira, alde batetik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena eta, bestetik, Justizia Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren artean sinatutakoa. Hitzarmen horien bidez, Karrera Judizialeko kideei, Karrera Fiskaleko kideei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren letraduen kidegokoei aukera ematen zaie hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietara aurkezteko.
Bestalde, 91/2023 Dekretuak, ekainaren 20koak, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoak eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoak, bere 16. artikuluan adierazten du enplegatu publikoek, EAEko sektore publikoan duten lanpostuko eginkizunak betetzen dituztenean, eta enplegatu publiko izateagatik egiten dituzten izapide eta jarduketetan, nahitaez izan beharko dituztela harremanak bitarteko elektronikoen bidez. Beraz, aipatutako dekretuan xedatutakoari jarraituz, Ebazpen honetan onartzen den deialdian egin beharreko izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez burutu beharko dira.
Horiek horrela, aipatutako araudia betez, hauxe
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara dei egiten duen IVAPeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren sailburuari urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENeTAKO BIGARRENA
Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 1a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
oinarria. Deialdiaren helburua.
Deialdi honek aukera ematen du Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan xedatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko:
A2B1
B1B1 (lehengo 1. HE)
B1B2
B2B2 (lehengo 2. HE)
B2C1
C1C1 (lehengo 3. HE)
C2C1
C2C2 (lehengo 4.HE)
Konbinazio horietan, lehen osagaia idatzizko trebetasunei dagokie (irakurmena eta idazmena), eta bigarrena ahozko trebetasunei (entzumena eta mintzamena). Hizkuntza-eskakizunen gaitasun-mailak bat datoz Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan xedatutakoarekin.
Interesdunek hizkuntza-eskakizun bakarrerako egin ahal izango dute eskaera.
B1B2 hizkuntza-eskakizunean izena emateko, eskatzaileak egiaztatuta izan beharko du B1B1 hizkuntza-eskakizuna.
B2C1 hizkuntza-eskakizunean izena emateko, eskatzaileak egiaztatuta izan beharko du B2B2 hizkuntza-eskakizuna.
C2C1 edo C2C2 hizkuntza-eskakizunean izena emateko, eskatzaileak egiaztatuta izan beharko du C1C1 hizkuntza-eskakizuna.
oinarria. Deialdian parte hartu dezaketenak.
Honako hauek aurkeztu ahal izango dira deialdi honen bidez deitutako azterketetara:
Otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 2. artikuluan araututako ezarpen-esparruan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzuko langileak. Administrazio publiko ez izan arren euskal sektore publikoaren barruan dauden entitateetako langileen kasuan, baldin eta entitate horiek 2024ko abenduaren 20ko IVAPeko zuzendariaren ebazpenez (EHAA, 251. zk.) ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, deialdi honetan izena emateko epean, zerbitzuan diharduten irakasle eta heziketa-langileak.
Honako erakunde hauen zerbitzura dauden langileak, haien legeriak edo araudi espezifikoak hala xedatzen badu:
Eusko Legebiltzarraren eta Arartekoaren erakundearen zerbitzuko funtzionarioak.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren zerbitzuko funtzionarioak.
Lurralde Historikoetako Batzar Nagusien zerbitzuko funtzionarioak.
Ertzaintzako funtzionarioak.
Autonomia Erkidegoaren kudeaketaren mende dauden Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako funtzionarioak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kide, kidegai, behin-behineko epaile, ordezko magistratu, ordezko epaile eta bake-epaileak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez; horretarako, bete beharko dute Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenak ezartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko kide eta kidegaiak, ordezko fiskalak, Justizia Administrazioaren letraduen kidegoko kide eta kidegaiak, eta behin-behineko Justizia Administrazioaren letraduak; horretarako, bete beharko dute Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza-hitzarmenak ezartzen duena.
oinarria. Izena ematea eta jarraipena.
Azterketetan parte hartu ahal izateko eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eskaerak Azternet Interneteko aplikazioaren bidez kudeatuko dira (www.ivap.euskadi.eus/azternet). Interesdunek eskaera aurkeztu behar izango dute, deialdiaren oinarri honetan bertan adierazten den moduan.
Deialdi honen aplikazio-eremuan sartzen diren pertsonek Azterneten bidez egin beharko dute eskaera:
www.ivap.euskadi.eus/azternet helbide elektronikoan sartu beharko dira, onartutako ziurtagiri digitalen bidez identifikatuta. Ziurtagiri horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan kontsultatu daitezke (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/).
Azterneten identifikatu ostean, eskabidea egin ahal izateko ibilbide hau jarraitu beharko da: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabide berria».
Eskatzailearen erakundeak oniritzia eman beharko dio eskabideari, Solaskidegune plataformaren bitartez. Horretarako, erakunde bakoitzak solaskideak izendatuko ditu, IVAPeko teknikariekin batera eskabideak kudeatu ditzaten.
Ez da onartuko gorago zehaztu ez den beste modu batean aurkeztutako eskabiderik.
Deialdi honetan parte hartzearekin lotutako izapide guztiak Azterneten bidez egin eta kontsultatu behar izango dira. Hartara, aplikazioan sartzeko, interesdunak identifikatu behar dira onartuta dauden eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/) kontsultatu daitezkeen ziurtagiri digitaletako batekin.
oinarria. C2C1 edo C2C2 hizkuntza-eskakizunera aurkeztuko direnak.
C2C1 edo C2C2 hizkuntza-eskakizuneko azterketa egin ahal izango dute, alde batetik, lanpostuan hizkuntza-eskakizun hori esleitua duten langileek eta, bestetik, betetzen duten lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna edozein izanda ere, C1C1 hizkuntza-eskakizuna egiaztatu edo horren baliokide den titulu edo ziurtagiriren bat lortu duten langileek.
Lehen aldiz aurkeztu eta C1C1 hizkuntza-eskakizunaren baliokide den titulu edo ziurtagiriren bat dutenek horren kopia ere bidali beharko dute eskaerarekin batera, baldin eta titulu edo ziurtagiri hauetakoren baten jabe badira bakarrik:
EAEaz kanpoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako euskara egiaztagiriak.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
Era berean, C2C1 edo C2C2 hizkuntza-eskakizuneko azterketara aurkeztu ahal izango dira, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko baldintzak betez, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailari dagokion azterketa egitetik salbuetsita daudenak ere. Horretarako, C1 mailari dagokion azterketa egitetik salbuesten dituzten ikasketak egin izana egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, Unibertsitateak emanak, aipatutako Dekretuko 2. artikuluan eta 5. artikuluko 3. atalean zehazten den moduan.
oinarria. Azterketa egiteko egokitzapenak behar dituzten azterketariak.
Azterketak egiteko egokitzapenak behar dituzten azterketariek eskaera-orrian adierazi behar dute zer egokitzapen eskatzen duten (aulki edo mahai berezia, entzungailuak eta abar) eta eskaera oinarrituta dagoen mediku-txostena aurkeztu behar dute. Datu hauek babestuta egongo dira deialdi honen 21. oinarrian jasotzen den bezala. Azterketa-egokitzapena egingo da, betiere proben edukia indargabetzen ez bada edo eskatu beharreko gaitasun-maila murrizten ez bada.
oinarria. Deialdira onartutakoak.
Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta haiek aztertu ondoren, deialdira onartuen behin-behineko eskabideen berri emango da IVAPeko zuzendariaren ebazpen bidez, www.ivap.euskadi.eus webgunean. Eskatzaile bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko du bere eskabidearen egoera, ikusteko onartuta ala baztertuta dagoen: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Eskaeraren datuak».
Ebazpena argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, interesdunek bost egun balioduneko erreklamazio-epea izango dute erreklamazioak IVAPeko zuzendariari idatziz aurkezteko. Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Erreklamazio-epea agortuta eta erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, deialdira onartutako azterketarien behin betiko ebazpena argitaratuko da IVAPeko webgunean. Interesdunek beren eskaeraren egoera kontsultatu beharko dute Azterneten.
oinarria. Epaimahaia.
IVAPeko zuzendariak izendatuko ditu, ebazpen bidez, azterketak zuzendu eta neurtuko dituzten epaimahaikide titularrak eta ordezkoak. Ebazpen hori argitara emango da deialdira onartuen behin betiko Ebazpenarekin batera, IVAPeko webgunean.
Otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuari jarraituz, epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko da epaimahaia. Epaimahaikide gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira, eta C2C2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute.
Epaimahaikideak nor bere izenean arituko dira; ezin izango dute epaimahaikide bezala aritu, beraz, beste erakunde edo pertsona baten izenean.
Epaimahaiak IVAPeko langile baten laguntza izango du idazkari-lanetarako.
Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.
Epaimahaiaren jarduera urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 15. eta hurrengo artikuluen araberakoa izango da.
oinarria. Azterketaldia. Azterketa idatzia eta ahozko azterketa.
Edozein hizkuntza-eskakizun egiaztatzeko prozesuak bi azterketa ditu, idatzia eta ahozkoa, eta hurrenkera horretan egingo dira. Bi azterketa horiek baztertzaileak izango dira. Beraz, ezinbestekoa da azterketa idatzia gainditua izatea ahozko azterketan parte hartzeko. B1B2 edo B2C1 hizkuntza-eskakizunera aurkezten direnek ahozko azterketa baino ez dute egin beharko; C2C1 hizkuntza-eskakizunera aurkezten direnek, berriz, idatzizko azterketa baino ez dute egin beharko.
oinarria. Azterketa idatzia.
Lehen azterketa idatzizkoa izango da. Azterketa horretan, trebetasun bi neurtuko dira: irakurmena eta idazmena. Trebetasun bakoitza neurtzeko, berariazko proba bat egongo da. Azterketa gainditzeko, trebetasun biei dagozkien probak gainditu beharko dira, zein bere aldetik. Irakurmen-probak eta idazmen-probak bina ariketa izango dituzte.
oinarria. Ahozko azterketa.
Bigarren azterketa ahozkoa izango da, eta, horretan, mintzamena eta entzumena neurtuko dira. Mintzamen-saioa grabatu egingo da, salbu eta azterketariak horretarako baimena espresuki idatziz ezezten badu. Epaimahaiak aurrez aurreko mintzamen-saioa izango du ebaluagai betiere, ez grabazioa, halakorik dagoenean. Entzumena mintzamen-saioarekin batera neurtuko da, berariazko entzumen probarik egin gabe. Epaimahaikideek mintzamenaren eta entzumenaren irizpenak jasoko dituzte.mintzamena eta entzumena ebaluatzeko fitxetan.
Ahozko azterketa gainditzeko, entzumena eta mintzamena gainditu behar dira.
oinarria. Azterketa-egunak eta toki-orduak.
IVAPek azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere kontuan hartuta zein diren eskaera kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrean bateratzeko.
Azterketen egunak, lekuak eta orduak IVAPeko webgunean jakinaraziko dira. Bertan zehazten diren azterketa-egunak eta tokiak ofizialak dira, eta azterketariek, onartuta dauden hizkuntza-eskakizunaren arabera, azterketa egingo dute bakoitzari egokitu zaion egunean eta tokian.
Hala ere, interesdunek eskatu ahal izango dute aldatzeko izena ematean ahozko azterketa egiteko aukeratutako lurralde historikoa, 6. oinarrian deialdira onartuen ebazpenaren aurkako erreklamazioak aurkezteko aurreikusitako 5 egun balioduneko epean,. Ordutik aurrera, ez da horrelako aldaketarik onartuko. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko dute nahi duten aldaketa arrazoitzeko, eta Azterneten jarri beharko dute erreklamazioa.
Azterketa egin ahal izateko, derrigorrezkoa da azterketariek NANa, pasaportea edo gidatzeko baimena aurkeztea.
oinarria. Ebaluazio-irizpideak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua.
Hizkuntza-eskakizun bakoitzean eskatzen den ezagupen-maila neurtzeko, kontuan hartuko da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua. A2, B1, B2, C1 eta C2 mailen deskribapena eta ezaugarriak ikusgai daude IVAPeko webgunean.
oinarria. Azterketak kalifikatzeko modua.
Trebetasun bakoitzaren emaitza (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena), bai azterketa bakoitzarena, bai prozesu osoarena, orokorra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai».
oinarria. Trebetasun-probak zuzentzea eta proben hurrenkera.
Irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena baztertzaileak dira, eta emaitzak «gai» izan behar du trebetasun bakoitzari dagokion proban, hurrengo trebetasunaren proba zuzendu ahal izateko.
oinarria. Azterketa idatziaren emaitza gordetzea.
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 23ko deialdian azterketa idatzia (irakurmena eta idazmena) gainditu, baina ahozko azterketa (entzumena eta mintzamena) gainditu ez zuten izangaiak, edo aurkeztu ez zirenak, salbuetsita daude ebazpen honen bidez deitutako deialdian idatzizko azterketa egitetik. Horrenbestez, zuzenean joango dira ahozko azterketara. Hala ere, horretarako, izangai horiek guztiek izena eman beharko dute ezinbestean deialdi honetan, dagokion epearen barruan.
Era berean, deialdi honetan idatzizko azterketa gainditu, baina ahozko azterketa gainditzen ez dutenei edo aurkezten ez direnei azterketa idatziaren emaitza gorde egingo zaie IVAPeko 2026ko lehen deialdi orokorrerako, eta deialdi horretan ere izena eman beharko dute dagokion epean.
C2C2 hizkuntza-eskakizunera aurkezten diren salbuetsitakoen kasuan, bi deialdien arteko denbora-tartean lanpostuz aldatu izanez gero, mintzamen-probako lehenengo ariketan aritzeko aukeran izango dituen gaiak berdin izan daitezke azterketariak gaur egun duen lan-esparruari buruzkoak zein aurreko deialdian izan zuen lan-esparruari buruzkoak.
oinarria. Azterketa idatziaren emaitzak eta erreklamazio-epea.
Behin epaimahaiak azterketa idatziaren behin-behineko emaitzak onartu, IVAPeko webgunean adieraziko da azterketariek Azterneten ikusgai dituztela nork bere emaitzak, eskabidearen kontsultan: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Emaitzak».
Azterketa idatzia gainditzen dutenek baino ez dute egingo ahozko azterketa. Azterketa idatziaren behin-behineko emaitzaren kontra erreklamazioa jarri nahi duenak itxaron beharko du harik eta prozesuaren behin-behineko emaitza orokorrak argitaratu arte; hau da, ezin izango du erreklamaziorik egin fase honetan. Erreklamazio-fasearen ondoren, idatzizko azterketaren emaitzan (Ez Gai Gai) aldaketarik badago, interesdunei dei egingo zaie ahozko azterketa egiteko behin betiko emaitzak argitaratu baino lehen.
oinarria. Ahozko azterketaren emaitzak eta behin-behineko emaitza orokorrak.
Ahozko azterketaren behin-behineko emaitzekin batera, epaimahaiak prozesuaren behin-behineko emaitza orokorrak onartuko ditu. Azterketari bakoitzak prozesuko behin-behineko emaitza orokorra ikusgai izango du azterneten, eskabidearen kontsultan: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Emaitzak». Behin-behineko emaitza horiek, bestalde, IVAPeko zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko dira, eta argitara emango dira erakunde horren webgunean eta EHAAn. Webgunean eta EHAAn argitaratu eta gero, deialdi honen bidez egiaztatzen diren hizkuntza-eskakizunak ondorioak izango dituzte.
oinarria. Erreklamazioak eta behin betiko emaitza orokorrak.
Behin-behineko emaitza orokorren aurkako erreklamazioak aurkezteko, 5 egun balioduneko epea irekiko da, egintza EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Erreklamazio horiek Azterneten aurkeztu behar izango dira.
Erreklamatzen diren probak berriro zuzenduko dira, eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioak argitaratuz jakinaraziko da. IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik emango. Erakunde honek darabilen ebaluazio mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa) eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).
Behin-behineko emaitza orokorren aurkako erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, epaimahaiak prozesuko behin betiko emaitza orokorrak onartuko ditu. Behin-behineko emaitzak bezala, izangaiek Azterneten kontsultatu behar dute nork bere behin betiko emaitza orokorra.
IVAPeko zuzendariaren ebazpena, behin betiko emaitza orokorrak onartzen dituena, EHAAn eta IVAPeko webgunean argitaratuko da.
IVAPeko zuzendariak prozesuko behin betiko emaitzak onartzeko ematen duen ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Gobernantza Administrazio Digital eta Autogobernuaren sailburuari urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera, . Errekurtso hori Azterneten aurkeztu behar izango da.
oinarria. Egintzak argitaratzea.
Prozesu honetako egintza eta iragarki guztiak IVAPeko webgunean argitaratuko dira; era berean, behin-behineko eta behin betiko emaitza orokorren ebazpenak EHAAn argitaratuko dira.
oinarria. Ziurtagiriak jasotzea.
Azterketa hauen bidez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzen dutenek Azterneten bidez eskuratu ahal izango dute IVAPeko zuzendariaren ziurtagiria (kontsultak/IVAP HE ziurtapenak), inprimagarria den euskarri digitalean. Era berean, ziurtagiri digitala eskuragarri izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa) Nire Karpeta atalean. Zer datatan argitaratu ziren behin-behineko emaitzak,ziurtagiriek egun horretako data izango dute, baina eskuragarri egongo dira behin betiko emaitzak argitaratu ondoren.
oinarria. Datuen babesaren inguruko oinarrizko informazioa.
Datu pertsonalak «hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
Arduraduna: IVAP.
Helburua: hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko kudeaketa eta jarraipena (ohiko deialdietarako eskabideak kudeatzea; baliozkotzeak kudeatzea; hautaketa-prozesuak kudeatzea). Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen erregistroa eta salbuespenen erregistroa sortzea. Eskatzaileak, historikoak, ziurtagiriak eta egiaztapenakn kudeatzea. Azterlanak eta estatistikak egitea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezko da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko.
Hartzaileak: foru-aldundiak; toki-administrazioko beste organo batzuk; autonomia-erkidegoko beste organo batzuk; EAEn langileen arloan eskumena duten erakundeak; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua); Aldizkari Ofiziala.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia (https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/021700-capa2-eu.shtml).
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.