Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda. Agindu horrek 2023rako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egiten du, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan, minimis laguntzen erregimenaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 655
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/01/25
- Argitaratze-data: 2024/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduak 2023rako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egiten du, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan, minimis laguntzen erregimenaren barruan.
Agindu horretako hamargarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Hori horrela, ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan xedatutakoarekin, honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea, guztiek ezagut dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda. Agindu horrek 2023rako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egiten du, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan, minimis laguntzen erregimenaren barruan. Zerrenda I. eranskinean jasotzen da.
Bigarrena. Argitara ematea, guztiek ezagut dezaten, aurreko atalean deskribatutako aginduan aurreikusitako laguntzak ukatu zaizkien pertsonen zerrenda. Zerrenda hori II. eranskinean jasotzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 25a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
(Ikus .PDF)