Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urriaren 17koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduan aurreikusitako pertsona onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Agindu horren bidez, 2023. urterako laguntzen deialdia egiten da Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko («ENE laguntzak»).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5194
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/17
  • Argitaratze-data: 2024/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez, 2023. urterako laguntzen deialdia egin zen Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko («ENE laguntzak»).

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez, aipatutako aginduaren 11. oinarrian ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Horrela, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan, bigarren paragrafoan, 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorrita, hau

Lehenengoa. Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko 2023ko laguntzetarako deialdia egiten da. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 17a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

(Ikus .PDF)