Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urriaren 17koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduan jasotako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da 2023. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4989
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/17
  • Argitaratze-data: 2024/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egin zen 2023. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez eskatutako laguntzak esleitu dira, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzei buruzko martxoaren 24ko 45/200 Dekretuak 14. artikuluan xedatutakoa betez.

Horrela, onuradunen ebazpenak jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko bigarren paragrafoko 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorrita, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea, denek jakin dezaten, 2023ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da 2023. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Zerrenda ebazpen honen eranskin gisa gehitu da.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 17a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

(Ikus .PDF)