Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko programa finantzatzeko prestatu den laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Europar Batasuna-NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da deialdi hori, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 21eko bileran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 930
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/02/01
  • Argitaratze-data: 2024/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren 7.7 artikuluaren arabera (ebazpena 2021eko abenduaren 31ko EHAAn argitaratu zen, 262. zenbakian; ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia argitaratu da, Europar Batasuna-NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen dena), publikotasun-printzipioa betetzeko, eta emakida-ebazpenak espresuki eta banaka jakinarazteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, arau honen babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, eta zer zenbateko jasoko dituzten ere adieraziko da. Halaber, erakunde bati emandako dirulaguntza aldatzea erabaki bada, inguruabar hori ere adieraziko da, eta berariaz aipatuko da Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan finantzatutako programa bat dela.

Horrenbestez:

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda: Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasuna-NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen dena.

Bigarrena. Espresuki jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundu diren jarduerak Europar Batasuna-NextGeneration EU funtsak finantzatzen dituela, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduak 2021eko otsailaren 12an ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)